Eguraldi ona eta ekintza desberdinak Erdigunean!!

Asteburu hau nahiko lasaia izan da. Ostiralean giro oso polita sortu zen bai atzeko gelan, baita aurrekoan ere. Berriketan egon ginen eta gabonetako egitaraua beraiekin adosteko asmoz, beraien iritzi eta nahiak ezagutu nahi genituen. Beraz, ideia desberdinak jasotzen ibili ginen! Gainera, mahai jolasak, futbolin partidak, … ez ziren faltatu!
Zapatuan, Ekin Emakume Taldeko eta TTak-eko kideak etorri ziren gazte lekura indarkeria matxistaren aurkako tailerra ematera. Tailerra oso interesgarria izan zen eta alderdi desberdinak landu genituen. Eskerrik asko neskak!!
Igandean ekintza desberdinak egin genituen. Alde batetik, ginkana antolatu genuen eta talde txiki batek hartu zuen parte bertan. Beste batzuk mahai jolasetan, futbolinean, pinponean…ibili ziren. Bestetik, djembeekin abesti desberdinak sortzen ere aritu ginen.
Ekintzaz beterik dator azaroa, beraz, animatu eta etorri gurekin ondo pasatzera!

IMG_20151107_182613 IMG_20151107_182820 IMG_20151107_183313 IMG_20151107_185229 IMG_20151108_191516

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude