HASI DA URRIA!!!

Ostiralean Maritxu Kajoi izan zen. Hori dela eta elegante jantzi eta Niri Bost! lehiaketan jolasten aritu ginen! Bertan ederto pasatu genuen galderak erantzunez eta probak irabaziz!
Larunbata lasaiagoa izan zen eta eguraldi ona aprobetxatuz Monterronera joan ginen slack-linearekin, oreka mantentzeko prest!

Bertan ginela, gazteek Gaztegune kanpoan mural bat egitea proposatu zuten. Beraz, margo txuria hartu eta pareta txuritzen hasi ginen!!

Igandea euritsua eta jendetsua izan zen. Atertu zuen momentua aprobetxatu genuen muralarekin jarraitzeko. Eta, zer egingo dugu paretan? izan zen zalantza. Ba… gazteek ideia desberdinak esan zituzten, eta guztion artean adostu ondoren, norberak bere itzala paretan marraztea eta beltzez margotzea erabaki genuen.

Bitartean beste batzuk beldurrezko pelikula ikustea proposatu zuten. Ikustea nahi zutenen artean “La sombra de los ojos” pelikula ikusiko zutela adostu zuten.
Primeran pasatu dugu asteburu honetan, beraz, ANIMATU ETA ETORRI!!

IMG-20151003-WA0001 IMG-20151003-WA0003 IMG-20151003-WA0004 IMG-20151003-WA0008 IMG-20151003-WA0009 IMG-20151003-WA0012 IMG-20151007-WA0002 IMG-20151007-WA0003 IMG-20151007-WA0004

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude