ERDIGUNEAK BIZI-BIZI JARRITZEN DU!

Pin-pon mahaiaren muntaketarekin eman genion hasiera ostiral arratsaldeari. Behin, mahai-tenisa instalatua zegoela, gazte-gune barruko zakarrontzi eta erratzak konpontzeari ekin genion. Ikusi dezakezuen bezala, noiz behinka mantenu lanak ere egiten ditugu.

Larunbat arratsaldean zehar, ttakun hotsak entzun genituen gaztegunean. Tellek txalaparta ekarri eta guztion artean ikastaro txiki bat antolatu genuen.

Igande goizean Hontza Extrem abentura parkera joan ginen. Beldur guztiak ohe barruan utzi eta goizeko hamarretan, 21  laguneko koadrila batu ginen Garibai geltokian. Goiz osoa zuhaitzez-zuhaitz tximinoarena egiten pasa ostean, neka-neka eginda bueltatu ginen guztiok arrasatera. Goiz zoragarria pasa genuen Otxandioko inguru ederretan!

Oraingoz hau da guztiak gazteak, hurrengo astean gehiago eta hobeto!

DSC_0572 DSC_0569 DSC_0568 DSC_0567 CAM00260 CAM00262 CAM00266 CAM00268 IMG-20141012-WA0010 IMG-20141012-WA0021 IMG-20141012-WA0034 IMG-20141012-WA0039

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude