GAZTELEKUAN ERE EUSKARAZ BIZI GARA!

Urteko azken hilabetera iritsi gara jada, eta hilero bezala gogotsu hasi dugu hau ere!

Lehengo asteburuan zehar, euskararen eguna igandean zela kontua izanik, gaztelekuan ekintza desberdinak egin genituen honen harira. Larunbatean, Eskoriatzako frontoian izandako herri bazkarian parte hartu genuen. Gazteek bazkaria prestatu ostean, herri giroan gustura askoan bazkaldu genuen.  Asteburu polit horri amaiera emateko, mihi luze txapelketa izan genuen. Bertan, lau taldek hartu zuten parte!

Abenduko bigarren asteburuari dagokionez, gazte dezente hurbildu ziren. Ia asteburu osoan zehar mahai jolasetan, pin pong-ean eta futbolinean ibili ziren. Igandean aldiz, oparigintza tailerra izan genuen, bertan gazteei emandako material desberdinekin,  sekulako opariak egin zituzten! belarritakoak, eraztunak, diademak… adibidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude