Ostiralean arimen gaua ospatzeko helburuarekin kalabazak dekoratu genituen gaztelekuan. Horretarako horiek hustu behar izan genituen eta ondoren margotu. Larunbatean berriz, kandelak egin genituen, eta horietariko batzuek kalabaza barruan sartu bonbilla izango balira bezala. Domekan, beldurrezko pelikula bat ikusi genuen, zehazki “No apagues la luz”. Pelikulak arrakasta handia izan zuen, gazte asko etorri baitziren berau ikustera. Asteburu honetan eginiko ekintzetan neskak zein mutilak hartu dute parte, eta esan daiteke ezberdina izan den asteburu honetan gurera hurbildutakoak gustura ibili direla buruturiko ekintzetan.