Ostiralen, Aretxabaletara joan gienen arratsalde pasa. San Migelak zirenez, Aretxabaletako Gazte Lekuak Talo Tailerra antolatu zuen eta bertara joan ginen talo goxuak egitera eta bertako gazteak ezagutzera! Primeran ibili ginen!
Larunbatean berriz, Eskoriatzako 3. Goitibehera jaitsiera izan genuen. Giro ederra sortu zen herrian eta Gazte Lekutik bertara joan ginen, festan parte hartzera!
Igandean, eguraldi txarra izan genuenez, eta aurreko asteburuan hasitako lanarekin jarraituz, gure Gazte Lekuko paretetan egin genituen marrazkiak koloreztatu genituen. Poliki poliki bagoaz aurrera txukuntze lanekin !