Ostiralean eguraldi aparta izan genuenez Gazte-lekua kalera atera genuen!! Pufak, futboliña, mahai jolasak…. atera genituen! Arratsalde izugarria pasa genuen berriketan eta jolasean! Errepikatzeko modukoa!
Larunbatean ostiraleko martxarekin jarraiturik esku pilotan ibili ginen kalean, eguraldia okertu eta euria hasi zen arte … baina jolasean jarraitu genuen Gazte-leku barnean, ping- pong, mahai jolas eta futboliñean!
Asteburua ondo bukatzeko, igandean lasai-lasai ibili ginen “Divergente” pelikula ikusten. Gustura eta lasai egon ginen pufetan botata!!
Aste ona izan eta ostiralerarte gaztiak!!