Negu usaia dator poliki-poliki, tenperatura jeitsierak, euria eta arratsalde ilunak eta honi aurre egiteko, zer hobeto Gaztelekuko ekintzez gozatzea baino?
Aurreko asteak ekintza bereziz beteta etorri ziren eta asteburu lasai bat gustura hartzen da noizean behin. Aurreko astean, lasaitasun horren bila, Gaztelekuan bertan geratu ginen ekintza ezberdinez gozatzen.
Sukaldaritzan, patata oinarria duen pizza egin genuen. Lehenik eta behin, errezeta aurkitu eta erosketak egin genituen. Ostean, pausoz-pauso errezetaren nondik norakoak jarraitu eta pizza goxoa sukaldatu genuen, ondoren denon artean jateko. Ederra zegoen!
Honez gain, mahai jolas ezberdinak mahai gainera atera genituen gazteek jolas ezberdinak ezatu zezaten eta honela, pin-pona eta futbolinari atsedena eman genien.
Larunbata borobiltzeko, Wii-ari eman genion indarra eta denok batera jolas ezberdinetara jolasten aritu ginen.
Giro ederrean pasatu genuen asteburua