Asteburu berezi honi, ekintza berezi bat lotu behar genion eta horrela egin dugu. Batzuek, asteburu hau ordu aldaketa edo jai egunekin lotu arren, guk Arimen Gaua edo Gaba Beltzarekin lotu izan dugu normalean eta ondorioz aurtengo urtea ezin zen salbuespena izan.
Honenbestez, gazte talde batekin batera, Gaba Beltzaren jatorria gogoratzen hasi ginen eta honen inguruko informazioa bildu ostean, iraganean erabiltzan ziren material eta arropekin ekintza berezi bat prestatzen hasi ginen.
Lehenik eta behin, kalabazak uztu genituen, barruan kandela batzuk sartu ahal izateko. Ostean, gaba beltzaren inguruko informazioa kartulina batzuetan idatzi genuen eta azkenik, aintzinako mozorroak sortzeko izara eta trapuak lortzen hasi ginen.
Material dena prest genuela, larunbat iluntzean kalera irten ginen kalabazekin eta Arimen Gaueko informazioarekin Atxabaltarrek honen jatorria ezagutu zezaten. Kalera mozorratuta irten ginen noski. Gau ederra izan zen.
Asteburua borobiltzeko, igande arratsaldean beldurrezko pelikula bat ikusi genuen. Tarteka beldur apur bat pasatu arren, asteburu bikaina pasatu genuen elkarrekin.