Hasiera borobila Atxagazten!

Oporraldi eder bat igaro eta gero, gogotsu ekin genion ikasturte berriari. Oporrak guztiz ahaztu gabe eta indarberriturik, ikasturte berri honetan ateak zabaltzeko unea iritsi zitzaigun pasa den ostegunean.img-20160922-wa0013

Harrera bikaina izan zen adin ezberdinetako gazte pila bat gerturatu baitziren irekiera honetako ekintzekin gozatzera. Ostegunetik igandera bitartean, egunero izan genuen ekintza bereziren bat gazteekin gozatzeko eta bertan dauden baliabide eta jolasekin gozatzeko.img-20160922-wa0006

Osteguneko harrera ikaragarria izan zeneta hainbat ekintza eraman ziren aurrera. Erabiltzaile berriak zeudenez gero, elkar ezagutzeko aukera polita izan genuen. Honetarako, sukaldean buru belarri ibili ginen naponitana eta tarta eder bat egiten. Honez gain, mahai jolasek, pin-ponak eta futbolinak zer esan handia izan zuten.img-20160922-wa0012

Ostiralean, mahai joko berri batzuekin batera, taller batekarri genuen gurera eta jaboiak egiten aritu ginen buru belarri. Honen aurretik, gaztelekuko funtzionamenduaren inguruko hizketaldi bat izan genuen gaztelekuan geunden denon artean. Ostean, merendola goxo-goxo bat prestatu genuen eta merienda ederra izan genuen. Bertan aurreko egunean gazteekin egindako tarta ere jan genuen.img-20160922-wa0015

Larunbatean berriz, karaoke eta Wii-aren ordua izan genuen. Hasierako lotsak kendu eta gustura ibili ginen abesten eta dantzan. Polita izan zen adin ezberdinetako jendea batera jolasten ikustea.  img-20160922-wa0016

Asteburu borobil honi amaiera emateko, igandean ohikoa den bezala, zine foruma izan genuen eta asteburua modu oso onean amaitu genuen. Gainera ez dugu ahaztu behar, gainean daukagun asteburu honetan San Migelak direla eta ostiralean taloak egitera irtengo garela plazara. Animatu eta gerturatu bertara!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude