Uda gerturatzen doa eta aldi berean Gaztelekuko gazteak eta ekintzak ere kanpora goaz. Aurreko asteburuan eguraldi ona medio arratsalde lasaiak izan genituen Gaztelekuan. Gazte gehienak kanpo ekintzak egin zituzten beraien kabuz eta gerturatu zirenekin ere aire librean aritu ginen. Hala ere sormena lantzeko tartea ere izan genuen eta sukaldean murgildu ginen. Haragi xehetu era txorizozko enpanadilla goxoak egin genituen. Horretarako 8 gazterekin errezeta begiratu, erosketak egin, prestatu eta merienda goxoa jan genuen. Arratsalde bikaina izan zen!
Igandean, parte hartzeko dinamikarekin jarraituz, Beldurrezko generoaren barruan bi pelikula aukeratu genituen eta gazteek beste bat proposatu zuten lehenengo aldiz. Bozkaketa egin eta azkenean Espediente Warren ikusi genuen, gazteek aukeratutakoa alegia. Gure helburuak betetzen ari dira!!