EUSKARAREN EGUNEKO GIN KANA MUNDIALA!!

Urteroko zitari jarraituz, aurtengoan Loramendi elkarteak antolatutako Euskararen egunean parte hartu dugu. Gazte zoroko gaztetxoekin batera eta herriko haur ezberdinekin Gin Kana bat prestatu genuen Herriko Plazan. Goizeko 11:00ak inguruan batu ginen eta taldeak osatu eta dena prestatu ondoren hasiera eman genien jolasei. 20 gazte eta haur inguruk hartu zuten parte jolas ezberdinetan. Hasteko gure euskalkiko 10hitz hartu eta esanahia ekarri behar zuten, herrian giro polita eta egonezina ere nabari zen hitz batzuekin kontraesanak eta barreak medio. Gero lokotxen jokoa, arrautza karreatzen, zaku lasterketa eta irin artean euskararen aldeko esaldiak osatu zituzten. Plaza animatu genuen eta primeran pasatu genuen. Gero Bazkaria egin genuen gaztelekuan.  Errepikatzeko ekintza polita izan zen!!P1350798 P1350809_content P1350834_content

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude