BERTSO AFARIA

Aurreko larunbatean, Atxabaltako gaztelekuan bertso afarixa egin genuen. Inguruko bertso eskolako erabiltzaileak gerturatu ziren, Beragarako, Arrasateko eta Aretxabaletako bertso eskoletako gazteez gain, gaztelekuetako erabiltzaileak ere animatu ziren. Beñat Gaztelumendi bertsolaria gonbidatu genuen bailarako bertso eskolako gazteekin kantuan egiteko. Giro paregabea sortu zen.

Afaltzeko Lekaixokak (Aretxabaletako Bertso eskolak) entsaladak egin zituen, Atxabaltako gaztelekuak oilaskoa patatekin eraman zituen eta postrerako aurreko egunean atxabaltako gaztelekuko erabiltzaileak gailetak eta bonboiak egin zituzten.imagePolita izan zen bailarako gazte desberdinak batzea eta elkar ezagutzea, honek guztiak giro polita sortu zuen.

Erakundeen artean egindako elkarlana berriro errepikatzea espero dugu laster.

Bestalde asteburu honetan emakumearen eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu, eta hauetara animatzen zaituztegu.

 

ANIMA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude