{"id":62,"date":"2006-10-23T00:42:55","date_gmt":"2006-10-23T00:42:55","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/ziztazale\/zarauztik-uberarako-bidea"},"modified":"2006-10-23T00:42:55","modified_gmt":"2006-10-23T00:42:55","slug":"zarauztik-uberarako-bidea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/2006\/10\/23\/zarauztik-uberarako-bidea\/","title":{"rendered":"Zarauztik Uberarako bidea"},"content":{"rendered":"<p>Argi dago: dispertsioak ez du laguntzen.<\/p>\n<p>Irailaren azken igandean Uberara joan ginen, egundoko plana geneukan:<br \/>\nUberan bazkaria antolatuko zuenik bazegoen, arratsaldean bueltatzeko<br \/>\nkotxerik ere ez zen faltako eta sei ginen bizikletaz Zarauztik Uberara<br \/>\njoatekoak. Bidea erabakitzeko garaian aukera asko eduki genituen<br \/>\nkontuan, gogorrena gogorregia zenez baztertu egin genuen (Zarautz &#8211;<br \/>\nMeaga &#8211; Zestoa &#8211; Endoia &#8211; Azurki &#8211; Azkoitia &#8211; Elosua &#8211; Bergara &#8211; Ubera)<br \/>\neta, errazena izan ez arren, aldapa bakarreko bideari ekin genion:<br \/>\nZarautz &#8211; Zumaia &#8211; Azpeitia &#8211; Azkoitia &#8211; Elosua &#8211; Bergara &#8211; Ubera). <\/p>\n<p>Hasieran Thonyk patxangero eta horrelako loreak bota zizkigun motel<br \/>\nginoazela adierazteko, eta tiraka hasi zen. Pott egingo zuela abisatu<br \/>\ngenion, baina burua gogorra edukitzeak zer egiten duen: tira gehiago!<br \/>\nAzpeitiraino bi taldetan joan ginen, atzekoak hurbildu ahala Liando eta<br \/>\nThony gaiztakeriatan hasten ziren&#8230; Azkenean Azpeitia eta Azkoitia<br \/>\narteko bidea seiko taldean egin genuen, kuadrila bakarra bagina<br \/>\nbezala.&nbsp; Azkoitixen ura hartu eta Elosu aldera doan bideari ekin<br \/>\ngenion, aldaparen nondik norakoak irudian ikus daitezke. <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/ziztazale\/276679931\/\" title=\"Klik egin irudia hobeto ikusteko\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/110\/276679931_e8f4daa2bf_m.jpg\" class=\"left\" alt=\"elosua\" height=\"170\" width=\"240\" \/><\/a>Hasieratik<br \/>\nImamolek aurrean iristeko asmoak agerian jarri zituen, eta Liandoren<br \/>\nimintzioei erantzun egin zien. Thonirekin aurreko hirukotea osatu zuen.<br \/>\nXubik poliki joango zela erabaki zuen, eta bai poliki joan ere! Nik<br \/>\nnire martxari heldu nion, eta atzetik Mikel zetorren antzeko martxan.<br \/>\nHasierako aldapa gogorrenak igarotakoan aurreko hirukotea apurtuta<br \/>\nzijoala ikusi ahal izan nuen, baina derrepentean ezkerreko bola igotzen<br \/>\nhasi zitzaidan, hori bai dela putada! ezkerreko txorkatila ezin dudanez<br \/>\nmugitu, ezin izan nuen bola igoera geratu, eta gutxienez leporaino igo<br \/>\nzitzaidan. Eskuineko oina lurrean jarri eta, minaren minez,<br \/>\nkalapiesetik ezkerreko oina atera ezinean egon nintzen. Zein luzea egin<br \/>\nzitzaidan une hura! Halako batean bizikletatik jeistea lortu eta hanka<br \/>\nluzatzea lortu nuen, horrela, poliki-poliki bola bere lekura itzuli<br \/>\nzen. Patetikoa! Mikelen zai geratzea erabaki nuen, eta bera iritsi<br \/>\nzenean biok ekin genion aldapari. Berehala iritsi ginen iturrira,<br \/>\nbertako ur freskoa eran eta aurrera egin genuen. Ordurako aldapa<br \/>\ngogorrenak igaro genituen, baina Mikel ezinean hasi zen. Aldapa gutxiko<br \/>\nlekuetan ere ezin omen zuen aurrera egin: plakiak jota zegoen. Pare bat<br \/>\naldiz bizikletatik jeitsi behar izan zuen, eta oinez pixkat egin<br \/>\nondoren berriz bizikletaz saiatzen zen. Jateko ezer ez geneukan, beraz<br \/>\nezer gutxi egin genezakeen pajara gainditzeko&#8230; Eskerrak goian taberna<br \/>\ndagoen. Salda eta pintxoa hartzeko aukera izan genuen. Gainera Thonik<br \/>\nere pott egin zuela jakin genuen eta Xubik Mikel eta biok harrapatu ez<br \/>\nizanak ere zer esana eman zuen. Pentsa, bola igo zitzaidan, horrekin<br \/>\nauskalo zenbat denbora galdu genuen, ura erateko ere geratu ginen, gero<br \/>\nMikel plakiak jota geratu zen, oinez ere egin zituen hainbat zati,<br \/>\nbaina hala ere Xubi beranduago iritsi zen gora.<\/p>\n<p>Ez ziren, ordea, hor bukatu egun horretako komeriak, ez horixe!<br \/>\nBergararako jeitsiera mundiala iruditu zitzaidan: kotxe nazkante batek<br \/>\nenbarazu egin izan ez balit askoz hobea izango zen, baina hala ere<br \/>\ngustora jeitsi nuen. Behera iritsi eta herriko sarreran denok biltzeko<br \/>\ngeratu egin ginen, gehienak berehala iritsi ziren, baina Mikel ez zen<br \/>\niristen&#8230; Hilabete lehenago meaga jeisten ari zela erori egin zen eta<br \/>\nhorregatik, hasiera batean, ohikoa baino polikiago jeitsiko zela<br \/>\npentsatu genuen, baina hainbeste denbora ez zen posible. Mobilera deitu<br \/>\neta artean goian zegoela esan zigun, bigarren errebueltan gurpila<br \/>\nzulatu omen zuen, eta ordezko kamara ere zulatatuta omen zeukan.<br \/>\nindartsuen zeudenak gora igotzea erabaki zuten, baina nik ere igotzea<br \/>\nerabaki nuen, jeitsiera hori berriz egin nahi nuen. Gorakoan, berriz<br \/>\nere Liando eta Imamol ni baino azkarrago joan ziren, baina banekien<br \/>\ngurpila aldatu behar zutela, eta beraz, nahikoa denbora neukan.<br \/>\nBidearen erdi aldera hirukotearekin topo egin nuen, Mikel oinez jeitsi<br \/>\nbaitzen gu bizikletaz gindoazen bitartean. Kamara aldatu eta, azkenean,<br \/>\nUberara joan ginen. Ibilbidearen satelite bidezko irudia ere ikus daiteke beste argazkian&#8230;<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/ziztazale\/277652681\/\" title=\"Badakizu, egin klik!\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/82\/277652681_e485a6d8e9.jpg\" class=\"right\" alt=\"zarautz-ubera\" width=\"240\" height=\"139\" \/><\/a> Hango bazkaria beste kontu bat bat da, ez zen<br \/>\nbizikleta bueltan bezalako desastrerik gertatu eta Uberatarrek<br \/>\nprestatutako bakariaz ikaragarri disfrutatu genuen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argi dago: dispertsioak ez du laguntzen. Irailaren azken igandean Uberara joan ginen, egundoko plana geneukan: Uberan bazkaria antolatuko zuenik bazegoen, arratsaldean bueltatzeko kotxerik ere ez zen faltako eta sei ginen bizikletaz Zarauztik Uberara joatekoak. Bidea erabakitzeko garaian aukera asko eduki &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/2006\/10\/23\/zarauztik-uberarako-bidea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":46,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[25,112,10,110,9,2,111,8],"class_list":["post-62","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-azkoitia","tag-bergara","tag-bizikleta","tag-elosua","tag-ibilbidea","tag-profila","tag-ubera","tag-zarautz"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/users\/46"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=62"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=62"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=62"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=62"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}