{"id":50,"date":"2007-10-10T01:05:47","date_gmt":"2007-10-10T01:05:47","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/ziztazale\/zarauztik-karakatera-gora-behera-baino-gehiago-da"},"modified":"2007-10-10T01:05:47","modified_gmt":"2007-10-10T01:05:47","slug":"zarauztik-karakatera-gora-behera-baino-gehiago-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/2007\/10\/10\/zarauztik-karakatera-gora-behera-baino-gehiago-da\/","title":{"rendered":"Zarauztik Karakatera: gora behera baino gehiago da"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/ziztazale\/1532568095\/\" title=\"Zarauztik karakaterako ibilbidearen profila\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2005\/1532568095_669d01e2e8.jpg\" alt=\"bikeliren_profila\" height=\"265\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<p>Iritsi ginen Karakatera, bai horixe! Laukotea bildu ginen goizeko<br \/>\nbederatziak aldera eta pedalei eragin aurretik komeriak hasi ziren:<br \/>\nSuperThoni egundoko motxilatzarrarekin azaldu zen. Eta jakina, motxila<br \/>\nkotxez joango zen norbaiti pasatzeko asmoa zeukan. Alegia, hamar minutu<br \/>\ninguruko atzerapena eragin zigun bezperan edo bost minutu lehenago ez<br \/>\nlaga izanak (Imamolek uste dut azaldu ziola nola egiten den).<br \/>\nMotxilatzarra Mariren fregonetan laga ondoren han abiatu ginen Xubi,<br \/>\nSoni, Imamol eta laurok.<\/p>\n<p>Hasieran Zumaiatik joatea erabaki genuen, eta beraz, lehenengo aldapa<br \/>\nOikiakoa izan zen. Iraetaruntz behera hasi bezain pronto itxafero batek<br \/>\nleher egin zuen, eta denok ea norberaren kurpila izan zen begiratzen<br \/>\nhasi ginen&#8230; Soniren kurpila izan zen, eta han hasi zen aldaketa<br \/>\noperazioa. Askatzen asmatu zuen, kamara ere atera zion, eta ordezko<br \/>\nkamara puztutzen hasi zenean arazoak hasi ziren: ezin omen zuen puztu<br \/>\neta puztutzekoa aldatu zuen, baina harekin ere ezin puztu. Berearekin<br \/>\nfrogatzeko esan genion, baina berak ez omen zeukan. Aikejoderse! beste<br \/>\nhirurekin frogatu zuen baina alferrik. Orduan kamarari begiratua bota<br \/>\neta egundoko zulo eta parrata mordoa zeuzkala ikusi zuen: hori&nbsp;<br \/>\nkomentario zaparrada jaso behar izan zuena! usteldutako kamara,<br \/>\npuztutzekorik ez, zulatuak konpontzeko partxe eta disolbenterik ere<br \/>\nez&#8230; Hala ere entzundako guztiak ondo merezitakoak izan ziren&#8230;<br \/>\nAzkenean Xubiren kamara jarri eta aurrera jarraitu genuen. Baina&#8230; 20<br \/>\nmetro egin baino lehen berriz zulatu zuen. Bigarren zulatu honen<br \/>\narrazoia bereala esan zigun. Frenoaren takoa goregi kokatuta zegoen,<br \/>\neta llanta ikutu beharrean kubierta zanpatzen zuen. Hala, berriz ere<br \/>\nkamara aldatzera, nirea eman nion, baina berak kamara berria jarri<br \/>\nbitartean aurreko bi zuloak konpondu genituen&#8230; badaezpada! Gainera<br \/>\nallen giltza baten laguntzaz frenoaren takoa bere tokian kokatu genion<br \/>\n(asmatu nork ez zeukan allen giltzarik!). Ordurako 10:30ak ziren.<br \/>\nGoizean goiz geratu eta horretarako? ordu eta erdira artean 16<br \/>\nkilometro ez genituen egin.<\/p>\n<p>Honen ondoren Soni tiraka hasi zen, galdutako denbora berreskuratu<br \/>\nnahian-edo. eta Azkoitiraino denok izerdi patsetan iritsi ginen.<br \/>\nAzkoitian lehenengo <b>aldapatxoa <\/b>igotzen hasi behar genuen, eta<br \/>\nirteerako iturrian ura hartu ondoren, nire sasoia kontuan hartuta,<br \/>\nigoerarako lasaitasuna eskatu nuen. Bide zaharretik igo genuen<br \/>\nAzkarate: zoragarria. Perretxikoak ere ikusi genituen, baina artean<br \/>\nbidea luzea geneukanez ez genituen bildu. Hasiera nahiko lasaia dauka,<br \/>\nbaina bukaeran, hasieran igo ez direnak denak batera igo behar dira.<br \/>\nHandik Elgoibarrera jeitsi ginen, eta igoerataz zoragarria dela esan<br \/>\nbadut zer esan dezaket jeitsieraz? Xubik ezagutzen zuen, eta berak<br \/>\ngidatu zuen jeitsiera. Jeitsierari buruz zerbait esatearren mundiala, zoragarria,<br \/>\nzirraragarria, ederra, eta polita dela esango dut. Nik abiadura nahi<br \/>\nnuen, eta bide berritik jeistea proposatu nuen, baina Xubik zaharra<br \/>\nederragoa zela esan zuen eta ez zuen arrazoirik falta.<\/p>\n<p>Elgoibarren Xubiren lantokia bixitatu behar omen genuen, eta bertara<br \/>\njoateko herria zeharkatu genuen, kaleetan zehar. Esan beharra daukat ez<br \/>\nnuela Elgoibar ezagutzen, eta ezagutzeko gogoa sartu zait<br \/>\nzeharkaldiaren ondoren&#8230; Lantokian txakolina eta nekorak ote zeuzkan<br \/>\ngaldetu genion, eta ezetz erantzun arren ez nion sinistu. Azkenean ezin<br \/>\nizan genuen jakin ea txakolinik ba ote zeukan&#8230; izan ere<br \/>\nindustrialdera sartu bezain pronto giltzak ahaztu zituela esan<br \/>\nbaitzigun. Hala ere hurrengo urterako Sonik frigo txiki bat lagako omen<br \/>\ndio txakolin freskoa jar dezan guretzat. Ez dut gogoratzen nork esan<br \/>\nzuen nekorak egosteaz arduratuko zela. Azkenean gure barrita<br \/>\nenerjetiko, mandarina eta kakauesak jatearekin konformatu behar izan<br \/>\ngenuen. Beste asmakizun bat: nork ez zeukan jatekorik?<\/p>\n<p>Elgoibartik plaentxira. Bidea txarra, trafiko handikoa, eskerrak<br \/>\nlaburra den. Eta Plaentxiko sarreran iturri eder bat, bonba, tanke eta<br \/>\nhiltzeko tramankuluak egiten omen zituzten lonja zahar baten aurrean.<br \/>\nHan bidoiak bete, eta plaentxi zeharkatu ondoren <b>aldaparen hasierara<\/b><br \/>\niritsi ginen. Plaentxi uste baino politagoa iruditu zitzaidan. Munduko<br \/>\nipurtzuloa omen dena ez zitzaidan hain itsusia iruditu: pare bat plaza<br \/>\nzeharkatu genituen, terrazadun tabernak, jendea kalean, eraikin zahar<br \/>\neta dotoreak&#8230; Beste kokaleku batean balego ederra izatera ere<br \/>\niritsiko litzateke.<\/p>\n<p>Handik karakatera 8 kilometro besterik ez zitzaizkigun falta, baina a<br \/>\nzer nolako 8 kilometro!&nbsp; Batazbesteko aldapa %7.91, baina okerrena<br \/>\nez da hori, hasiera erraza izatea da okerrena. Pixkanaka nekatzen du<br \/>\naldapak, eta ondoren, lehnengo lau kilometroak igaro ondoren zatirik<br \/>\ngogorrena erakusten du: kilometro osoa %10-eko maldarekin, ondoren<br \/>\nberriz lasaitu egiten da, baina ezin asko lasaitu ehuneko 8tik gorako<br \/>\nmaldetan&#8230; Eskerrak bidea polita den! Zulotik gainerako bidean<br \/>\nikuspegiaren aldaketa nabarmen aldatzen da. Behean plaentxi, Eibar eta<br \/>\nhorrelakoak ikusten dira, eta goian mendiak, alboko zelaietan<br \/>\ngalanperna (macrolepiota procera) mordoa, eta horiek parrilan baratzuri<br \/>\npixkatekin nekea gainditzen lagunduko zigutela pentsatuz igo nuen<br \/>\naldapatzarra.Gorako kilometro inguru falta zela, Mari, Nerea eta<br \/>\nJon-ekin egin genuen topo, haiek oinez eta gu bizikletaz abiadura<br \/>\nberean joan ginen, hortik atera kontuak. karakateko maldaren<br \/>\nxehetasunak profilean ikus daitezke:<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/ziztazale\/1533317650\/\" title=\"karakateko igoeraren profila\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2090\/1533317650_60313ec5c6.jpg\" alt=\"karakate-profila\" height=\"353\" width=\"500\"><\/a><\/p>\n<p>Nahi izanez gero, <a href=\"http:\/\/www.bikely.com\/maps\/bike-path\/Zarautz-azkarate-karakate\">bikeliren bidez<\/a> lor daitekeen profila ere ikus dezakezue, baina bertako profila ibilbide osoarena da eta ez da oso zehatza&#8230;<\/p>\n<p>Egindako ibilbidea azpiko mapan ikus daiteke:<\/p>\n<p><!--     Bikely on-my-site code.      --><\/p>\n<div id=\"routemapiframe\">\n<span style=\"padding: 2px;font-family: verdana,arial;font-style: normal;font-variant: normal;font-weight: bold;font-size: 11px;line-height: normal\"><a href=\"http:\/\/www.bikely.com\/maps\/bike-path\/Zarautz-azkarate-karakate\">Zarautz-azkarate-karakate<\/a><\/span><\/p>\n<p><span style=\"padding: 1px;font-family: verdana,arial;font-style: normal;font-variant: normal;font-weight: normal;font-size: 10px;line-height: normal;text-align: right\"><a href=\"http:\/\/www.bikely.com\/\">Share your bike routes @ Bikely.com<\/a><\/span>\n<\/div>\n<p><!--     Bikely on-my-site code.  --><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iritsi ginen Karakatera, bai horixe! Laukotea bildu ginen goizeko bederatziak aldera eta pedalei eragin aurretik komeriak hasi ziren: SuperThoni egundoko motxilatzarrarekin azaldu zen. Eta jakina, motxila kotxez joango zen norbaiti pasatzeko asmoa zeukan. Alegia, hamar minutu inguruko atzerapena eragin zigun &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/2007\/10\/10\/zarauztik-karakatera-gora-behera-baino-gehiago-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":46,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[91,25,26,10,9,94,93,2,92,8,6],"class_list":["post-50","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-azkarate","tag-azkoitia","tag-azpeitia","tag-bizikleta","tag-ibilbidea","tag-karakate","tag-plaentxi","tag-profila","tag-soraluze","tag-zarautz","tag-ziztazale"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/users\/46"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=50"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=50"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=50"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=50"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}