{"id":23,"date":"2010-06-20T19:11:31","date_gmt":"2010-06-20T19:11:31","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/ziztazale\/donostiako-bariante-berrian-bizikletaz"},"modified":"2010-06-20T19:11:31","modified_gmt":"2010-06-20T19:11:31","slug":"donostiako-bariante-berrian-bizikletaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/2010\/06\/20\/donostiako-bariante-berrian-bizikletaz\/","title":{"rendered":"Donostiako bariante berrian bizikletaz"},"content":{"rendered":"<p>Donostiako bariante berria bukatu dutela esan dute goizean irratiz, eta ekainaren 20an oinezkoentzat eta bizikletentzat bakarrik irekiko omen dute. Eta kasualitatez egun hori gaur zen, eta bizikleta buelta egiteko zita egina genuen.<\/p>\n<p>Goizean, zitara joan aurretik, interneten sartu eta erdi lotan nengoela entzundakoa egiaztatu dut. Halaxe zen, Baiona alderanzko bidea oinezkoentzat, eta Bilbo alderanzkoa bizikletentzat.<\/p>\n<p>Goizeko bederatzitan surtidorera azaldu eta Imamoli plana komentatu diot, ez du ezetzik esan, eta beste biei komentatuko geniela esan dugu. Xubi bost minutu berandu iritsi da eta ezin ezetzik esan. Laugarrena, berriz, ez da azaldu ere egin. Parrandero zikina!<\/p>\n<p>Azkenean, hainbat aldiz egin izan dudan bidea hartu dugu, Donostiarako bidea, lanerakoa, alegia, eta Usurbileraino joan gara bertatik. Han, kalezahar aldera egin eta maldan gora egin dugu, autopistaren azpitik, igara auzora doan bidean. Izan ere, hantxe hasten da bigarren bariantea, eta bertarako sarrera han jarria zeukaten. Behin autopistan sartuta, Lezorano joan gara bertatik. Hori da jende mordoa zebilena! hori bai, bat ez beste denak mantso. Izan ere gaur kebrantahuesos eguna izan da, eta azkar ibiltzen diren guztiak hara joanda zeuden. Ibilbidea honakoa izan da:<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/ziztazale\/4721033357\/\" title=\"donostiakobariantea by ziztazale, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm2.static.flickr.com\/1049\/4721033357_3a158e3ee2.jpg\" alt=\"donostiakobariantea\" width=\"450\" height=\"282\"><\/a><br \/>\n<\/p>\n<p>Berdez markatutako bidea egin dugu, GPSak hartutako bidea da, izan ere, oraindik mapetan jarri gabeko bidea baita. Neuk <a href=\"http:\/\/www.openstreetmap.org\">openstreetmap<\/a> mapetan bide berria jartzea erabakita neukan, horretarako eraman dut <a href=\"http:\/\/wiki.openmoko.org\/wiki\/Main_Page\">openmokoa<\/a>, baina norbaitek aurrea hartu dit, eta ni mapa aldatzen hasterako, beste horrek hasita zeukala ikusi dut, beraz, niretzat lan gutxiago!<\/p>\n<p>Astelehenean bide berria mundu guztiak ikusteko moduan dago: edonork&nbsp; <a href=\"http:\/\/www.openstreetmap.org\/\">openstreetmap<\/a> mapetan Donostia ingurua begiratzen badu, bariante berria ere azaldu egingo zaio. &#8220;garaolaza&#8221; eta &#8220;birasuegi&#8221; erabiltzaileei esker.<\/p>\n<p>Zein gauza ederra den elkarlanean mapa eguneratuta mantentzea!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Donostiako bariante berria bukatu dutela esan dute goizean irratiz, eta ekainaren 20an oinezkoentzat eta bizikletentzat bakarrik irekiko omen dute. Eta kasualitatez egun hori gaur zen, eta bizikleta buelta egiteko zita egina genuen. Goizean, zitara joan aurretik, interneten sartu eta erdi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/2010\/06\/20\/donostiako-bariante-berrian-bizikletaz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":46,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[31,29,32,9,7,30,6],"class_list":["post-23","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bariantea","tag-donostia","tag-errenteria","tag-ibilbidea","tag-orio","tag-usurbil","tag-ziztazale"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/users\/46"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ziztazale\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}