{"id":418,"date":"2013-09-28T20:00:07","date_gmt":"2013-09-28T19:00:07","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/?p=418"},"modified":"2013-09-29T10:40:23","modified_gmt":"2013-09-29T09:40:23","slug":"saridunen-misterioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/2013\/09\/28\/saridunen-misterioa\/","title":{"rendered":"Saridunen misterioa"},"content":{"rendered":"<p>Hugh Jackman Donostia Sariaren jabe da dagoeneko. Aktorea, esker oneko,\u00a0hunkituta<strong>\u00a0<\/strong>eta &#8220;Donostiarekin maiteminduta&#8221;, Zinemaldiaren ohorezko saria irabazi dutenen zerrenda prestigiotsuan sartu da. Jackman-ek, baina, gauean Zurichera bidea hartu du eta ordutik Donostia txutxu-mutxuen hiriburua da.<\/p>\n<p>Edurne Ormazabalek aurkeztu zuen ekitaldia hasteko Donostia Sariaren aurreko irabazleak erakusten zituen bideo bat proiektatu zuten. Jarraian, Jackman &#8220;handietako bat,\u00a0aktore aparta&#8221; dela aipatu zuen Ormazabalek eta ibilbide &#8220;zabal, distiratsu eta geldiezina&#8221; eraiki duela baieztatu zuen. Australiako aktoreak Zinemaldian eman dituen 20 ordu hauek harreman luze baten hasiera izateko itxaropena agertu zuten guztiek.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/DONOSTI-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-419\" alt=\"DONOSTI 1\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/DONOSTI-1.jpg\" width=\"2848\" height=\"2868\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI-1.jpg 2848w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI-1-150x150.jpg 150w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI-1-297x300.jpg 297w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI-1-1016x1024.jpg 1016w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI-1-624x628.jpg 624w\" sizes=\"auto, (max-width: 2848px) 100vw, 2848px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Diego Lunari egokitu zitzaion saria ematea, eta honek,\u00a0<\/strong>Jackmanek bere ibilibide osoan hartu dituen\u00a0<strong>arriskuak<\/strong><strong>\u00a0<\/strong>goraipatzeko aprobetxatu zuen. Horrez gain, saria 44 urte dituela jaso izana positibotzat jo zuen mexikarrak, &#8220;zorionez aurretik ibilbide luzea daukala konturatzeko balio baitu&#8221;.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/DONOSTI2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-421\" alt=\"DONOSTI2\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/DONOSTI2.jpg\" width=\"2848\" height=\"4272\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI2.jpg 2848w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI2-200x300.jpg 200w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI2-682x1024.jpg 682w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/DONOSTI2-624x936.jpg 624w\" sizes=\"auto, (max-width: 2848px) 100vw, 2848px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Hugh Jackman traje iluna eta alkandora urdina soinean agertu da bildutakoen aurrean, eta, txalo-zaparrada luzea isildutakoan, &#8220;arratsalde on&#8221; ozen batez agurtu ditu ikusleak. Bere familiak Espainia maite duela baina bere maitasuna, &#8220;gaurtik aurrera, sakonagoa&#8221; izango dela gaineratu zuen. &#8220;Aktore gisa, zaila da atzera begiratzea: beti izan behar da gauza berriak egiteko irrika. Baina hori egiteak nire aurretik sari hau zer-nolako jendeak irabazi duen gogoratzeko balio izan dit&#8221;, eta gaineratu zuen &#8220;<strong>oso harro&#8221;<\/strong> dagoela &#8220;gaur hemen Sidneyko, Australiako, ordezkari izatearren&#8221;. Lanean &#8220;bere alboan&#8221; izandakoei\u00a0\u00a0eskerrak eman eta gero, Denis Villeneuve-ek gaur aurkeztu duen pelikularen zuzendariaren lana goraipatu zuen.<br \/>\n&#8220;Maite zaituztet&#8221; batekin agurtu baino lehen, saria berarentzat\u00a0<strong>oso garrantzitsua<\/strong>\u00a0dela esan zuen , &#8220;Donostia Saria eman zidaten gau hura&#8221;. Galaren irteera nahiz sarreran, Australiakoak bere umore ona erakutsi zuen eta\u00a0<strong>oso atsegina<\/strong>\u00a0izan zen. Hesiaren bestaldean pilatutakoak agurtzeaz gain, dozenaka sinadura eman zizkien.<\/p>\n<p><b>Sail ofizialeko azken filma<\/b><\/p>\n<p>Zinemaldiak azken egun hau film esanguratsu batekin amaitzeko ohitura dauka. Duela bi urte <em>Intocable<\/em> filmak Kursaala zutiarazi zuen. Aurten Helena Bonham Carter etortzekoa zenez, zeresan handia eman duen pelikula izan da\u00a0<strong>T<em>he Young and Prodigious T.S. Spivet<\/em>. Egia esateko, filma entretenigarria da, baina Bonham Carterrek huts egingo zuela jakin eta gero\u2026 Ikus-mina asko jaitsi zen.<\/strong><\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/FOTO-TALDEA.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-422\" alt=\"FOTO TALDEA\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/FOTO-TALDEA.jpg\" width=\"4272\" height=\"2848\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-TALDEA.jpg 4272w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-TALDEA-300x200.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-TALDEA-1024x682.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-TALDEA-624x416.jpg 624w\" sizes=\"auto, (max-width: 4272px) 100vw, 4272px\" \/><\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong>Kursaaleko ikuslegoak ilusio handiarekin jantzi ditu 3Daz gozatzeko betaurrekoak, baina emozioak ez du luze iraun. Entretenigarria den arren, Zinemaldia itxiko duen film bati beste pausotxo bat eskatzen diogu. T.S. Spivet jeinu tankera duen gaztetxoa izango da, baina bere bizitza ez da borobila izango. Gabonetan estreinatzen diren film horietako bat izango da <em>The Young and Prodigious T.S. Spivet<\/em>. Entretenitagarria bai, zoragarria ez.\u00a0\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>Hasi dira sariak<\/b><\/p>\n<p>Gehitukoak izan dira lehenak. Urtero egiten duten moduan Kur galeria aukeratu zuten Sebastiane saria nori emango zioten igartzeko. Sebastiane Latino eta Sebastiane sari-emate ekitaldia. Jos\u00e9 Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiko zuzendaria), Todd Haynes (Epaimahai Ofizialeko presidentea) eta Paul Julian Smith (Horizontes Latinos Epaimahaikidea) bertan egon ziren. 19:30ak inguru Gehituko epaimahaiak <em>Dallas buyers club<\/em> filma saritzen zuela iragarri zuen. Ihesak, bereziki 80. hamarkadan, egindako sarraskia salatzen den film honetan Jared Leto eta Matthew McConaughey aktoreen lana ezinhobea da. Zoritxarrez filma ez da hurrengo urtera arte estreinatuko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/FOTO-SEBASTIANE.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-423\" alt=\"FOTO SEBASTIANE\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/FOTO-SEBASTIANE.jpg\" width=\"4272\" height=\"2848\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-SEBASTIANE.jpg 4272w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-SEBASTIANE-300x200.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-SEBASTIANE-1024x682.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/FOTO-SEBASTIANE-624x416.jpg 624w\" sizes=\"auto, (max-width: 4272px) 100vw, 4272px\" \/><\/a><\/p>\n<p>2000. urtean, Donostia Zinemaldiaren barruan gay eta lesbiana zinemarentzako saria sortzeko erabakia hartu zen. Asmo hori Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Elkartea den Gehituren baitan jaio zen. Helburua zera zen: 1987. urtetik Berlinaleko Teddy sariarekin egiten zen bezala, sari honek ere eduki homosexualeko filmei zinema-areto eta hedabideetan garrantzi eta oihartzun handiagoa izan zezaten laguntzea.<\/p>\n<p>Prentsak saririk emateko aukerarik ez dugu arren, hemen zenbait komunikabideri eskatutako kiniela.<\/p>\n<h2>Info7\/Zart aldizkaria<\/h2>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Film onenaren Urrezko Maskorra, La herida.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier &#8211; Quai D`orsay.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Marian Alvarez &#8211; La herida.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre \u2013 Canibal.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.<\/p>\n<h2>Cineol<\/h2>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Film onenaren Urrezko Maskorra, Fot those who can tell no tales.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Marian Alvarez &#8211; La herida.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre \u2013 Canibal.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.<\/p>\n<h2>Lo que yo te diga<\/h2>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Film onenaren Urrezko Maskorra, Vivir es facil con\u00a0\u00a0los ojos cerrados.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Denis Villeneuve.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Samantha Castillo \u2013 Pelo Malo.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre \u2013 Canibal.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.<\/p>\n<h2>Goiena<\/h2>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Film onenaren Urrezko Maskorra, Enemy.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier &#8211; Quai D`orsay.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Samantha Castillo \u2013 Pelo Malo.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre \u2013 Canibal.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.Quai D`orsay.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>P.D: Gogoan izan epaimahaiak ez daukala zertan gure iritziarekin ados egon.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>SORPRESA<\/strong>: Egia esan ez dakit ona edo txarra den, baina T<em>he Young and prodigious T.S. Spivet<\/em> filmak, ez nau hunkitu. Azken proiekzio hauek emozio berezi bat izan ohi dute eta lehiaketatik kanpo aurkeztutako pelikula honek ez nau guztiz konbentzitu.<\/p>\n<p><strong>ONA<\/strong>: Gaur edozein txokotan sortzen diren eztabaida taldeak ikaragarriak dira. Txutxu-mutxuak, kinielak\u2026 Gaur gaueko palmaresa igartzeko teknikak oso ugariak dira.<\/p>\n<p><strong>TXARRA<\/strong>: Gaur gauerako eguraldi txarra iragarri dute. Hortaz Miramar jauregiko festak izan ohi duen <em>glamour<\/em>ra erdipurdikoa izango da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>(Argazkiak: Haritz Dendategi)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hugh Jackman Donostia Sariaren jabe da dagoeneko. Aktorea, esker oneko,\u00a0hunkituta\u00a0eta &#8220;Donostiarekin maiteminduta&#8221;, Zinemaldiaren ohorezko saria irabazi dutenen zerrenda prestigiotsuan sartu da. Jackman-ek, baina, gauean Zurichera bidea hartu du eta ordutik Donostia txutxu-mutxuen hiriburua da. Edurne Ormazabalek aurkeztu zuen ekitaldia hasteko Donostia Sariaren aurreko irabazleak erakusten zituen bideo bat proiektatu zuten. Jarraian, Jackman &#8220;handietako bat,\u00a0aktore aparta&#8221;&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":91,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-418","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/418","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/91"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=418"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/418\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":425,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/418\/revisions\/425"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=418"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=418"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=418"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}