{"id":310,"date":"2013-09-25T10:35:29","date_gmt":"2013-09-25T09:35:29","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/?p=310"},"modified":"2013-09-25T10:42:19","modified_gmt":"2013-09-25T09:42:19","slug":"euskal-zinemaren-gau-hunkigarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/2013\/09\/25\/euskal-zinemaren-gau-hunkigarria\/","title":{"rendered":"Euskal zinemaren gau hunkigarria"},"content":{"rendered":"<p>Euskal zinemaren gaua izan zen bart Donostiako Zinemaldian. Mireia Gabilondo bergararraren Amaren eskuak filmaren aurkezpen gala izan zen, zuzendari eta protagonistekin; bestetik, Juan Bautista Berasategik Zinemira saria jaso zuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/img_18299_display.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-311\" alt=\"Juanba Berasategi, Zinemira sariarekin. (Argazkia: Donostiako Zinemaldia). \" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-content\/uploads\/sites\/83\/2013\/09\/img_18299_display.jpg\" width=\"430\" height=\"287\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/img_18299_display.jpg 430w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/files\/2013\/09\/img_18299_display-300x200.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 430px) 100vw, 430px\" \/><\/a><\/p>\n<div>\n<p>Urkullu lehendakaria, Garitano ahaldun nagusia eta beste ordezkari politiko batzuk izan ziren bart Victoria Eugenian. Lehenengo, Juanba Berasategiri (Pasaia, 1951) saria eman zioten. Hunkituta jaso zuen hark. Euskal animazioaren bidea urratzen hasi zen, 1984an <em>Kalabaza tripontzia <\/em>egitearekin bat. Bere esanetan, atzera begiratu eta bere filmak ikusten dituenean, &#8220;askotan gustatzen ez&#8221; zaizkiola esaten du. Saria bere ogibideko &#8220;profesional guztiei eta lagun guztiei&#8221; eskaini zien eta emazteari eskerrak eman zizkion betidanik eman dion babesarengatik.<\/p>\n<h3>Euskal zinemarendako laguntza eskatu zuten<\/h3>\n<p>Segidan, Mireia Gabilondoren eta <em>Amaren eskuak <\/em>filmaren txanda etorri zen. Filmaren ekoizleak erakundeen babesa eskatu zuen euskal zinemagintzarendako. Gero, Gabilondok esan zuen &#8220;lantalde handi bat&#8221; dagoela filmaren atzetik, ez egile bakarra. Filma bota zuten gero; bertan, ama-alaba batzuen harremana kontatzen da. Amak Alzheimerra du eta amaren eta alabaren arteko harremana nola aldatzen eta sakontzen den erakusten du filmak. Bukaeran, txalo zaparrada handia jaso zuen. Irizar Saria jasotzeko lehian da Amaren eskuak, beste hiru filmekin batera.<\/p>\n<p>Horrez gain, atzo aurkeztu ziren, sail ofizialean, Manuel Mart\u00edn Cuencaren <em> Can\u00edbal<\/em>, David Truebaren <em>Vivir es f\u00e1cil con los ojos cerrados<\/em> eta Bertrand Tavernierren<em> Quai d&#8217;Orsay<\/em>.<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal zinemaren gaua izan zen bart Donostiako Zinemaldian. Mireia Gabilondo bergararraren Amaren eskuak filmaren aurkezpen gala izan zen, zuzendari eta protagonistekin; bestetik, Juan Bautista Berasategik Zinemira saria jaso zuen. Urkullu lehendakaria, Garitano ahaldun nagusia eta beste ordezkari politiko batzuk izan ziren bart Victoria Eugenian. Lehenengo, Juanba Berasategiri (Pasaia, 1951) saria eman zioten. Hunkituta jaso zuen&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":93,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[10],"class_list":["post-310","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-albisteak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/310","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/93"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=310"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/310\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":321,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/310\/revisions\/321"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=310"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=310"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zinemalditikgoienara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=310"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}