{"id":179,"date":"2006-09-11T10:23:16","date_gmt":"2006-09-11T10:23:16","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/zaharberri\/33"},"modified":"2006-09-11T10:23:16","modified_gmt":"2006-09-11T10:23:16","slug":"jauzia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/2006\/09\/11\/jauzia\/","title":{"rendered":"JAUZIA"},"content":{"rendered":"<p> Zenbakiak aspergarriak egiten zaizkigu ia guztioi, badira hala ere berauek hartu eta jolas egiten dutenak;  kalkulatu, interpretatu, ondorioztatu&#8230;  Aspergarriak izateaz gain batzuetan lazgarriak ere izaten dira zenbaki hauek, askotan , komunikabideak zenbakien bidez  islatzen  baitute errealitatea. <\/p>\n<p> Kezkagarria deritzogu euskararen kasuan jakin dakigunon eta erabili erabiltzen dugunon artean dagoen tarteari. Bi zenbaki oso ezberdinak beraien artea: %56 ezagutza eta %29 erabilera.  Zenbakion arteko amildegi hau txikitu nahian, ostera lanari  ekin diogu, euskararen mundutxo honetan lanean gabiltzan elkarteok. Berriro ere, gure hizkuntzari bultzada eman nahian.<\/p>\n<p>Biologoak  edo hizkuntzalariak izan gabe ere, jakin badakigu hizkuntzek, espezie biologikoek bezala, gutxieneko baldintza batzuk behar dituztela bizirik irauteko. Baldintza horiek honakoak dira: gutxieneko kide kopurua (emeak eta arrak, jakina) eta lurralde edo ingurune egokia, hau da, habitat egokia.<br \/>\nBigarrenari dagokionez, argi dago euskarak mende luzeetan zehar bera baino handiagoak  diren bi hizkuntzarekin bizi behar izan duela lurralde berean. Eta nork ez daki handiak txikia jaten duela.<\/p>\n<p>Habitat global  egokia sortu nahian, Zahar Berri egitasmoak euskaraz hitz egin nahi, eta zailtasunak dituzten izaki bizientzako gune mikro-klimatuak sortzen ditu. Euskaraz beldurrik eta  lotsarik  gabe hitz egiteko  guneak.  Honetarako,  azken hamar urteetan  berba lagun eta berba talde lan ildoen bitartez,  euskaldun berriei  ikasitakoa lasai erabili ahal izateko habitata eskaini diegu, beti ere hizkuntzari bultzada eman nahi dioten euskaldunei esker.<\/p>\n<p>Aurten ere Zahar Berri egitasmoa beharrezkoa dela uste dugu; tamalez, euskara ikasle batzuentzat    handiegia baita euskaltegitik kalera dagoen jauzi  hori. Aurten ere, berrikuntza eta ideia berriekin egitasmoak aurrera jarraituko du<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbakiak aspergarriak egiten zaizkigu ia guztioi, badira hala ere berauek hartu eta jolas egiten dutenak; kalkulatu, interpretatu, ondorioztatu&#8230; Aspergarriak izateaz gain batzuetan lazgarriak ere izaten dira zenbaki hauek, askotan , komunikabideak zenbakien bidez islatzen baitute errealitatea. Kezkagarria deritzogu euskararen kasuan &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/2006\/09\/11\/jauzia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":45,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[93,92,94],"class_list":["post-179","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-argazkiak","tag-egindako-ekintzak","tag-idatziak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/179","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/45"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=179"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/179\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=179"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=179"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/zaharberri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=179"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}