Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
2024(e)ko abendua A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Etiketaren artxiboa: egindako ekintzak
OPORRAK GOZATZEKO, BAINA EZ BETI!
Asko gara oporretan egon garenok; orain, hurrengoak noiz etorriko zain egon behar, udara arte, alegia. Izenburuak dioen bezala, oporren helburua ondo pasatzea da; oporretan joaten garenean, ondo pasatu nahi izaten dugu, egunerokotik deskonektatu, eguzkia hartu, paseatu, edo juergak egin. Norberak … Jarraitu irakurtzen
Txillidalekura Irteera
Txillidalekura Bisita Goiz polita pasa genuen Txillidalekun, artistaren obrak ulertu ez dakit baina begiratu eta gure iritziak bota, bota genituen inongo konplexurik gabe gainera. Gainera erakusketa berezia ikusteko aukera ere izan genuen, Txillidak egindako omenaldi ezberdinei buruzko erakusketa baitzegoen. Polita … Jarraitu irakurtzen
Irteera Txillidalekura
Datorren apirilaren 22an Bergarako Berriketan eta Arrasateko Zahar-Berri egitasmoetako partaideek, lehen aldiz batera egingo dute irteera. Kasu honetan Txillidalekura. Bertara edonor etor liteke; Aste bukaeretako ekintzen helburua euskaldun zahar eta berriek batera irteera bat egin eta euskaraz hitz egiteko guneak … Jarraitu irakurtzen
ARTZAIN BATEKIN SOLASEAN
ARTZAIN BATEKIN BERRIKETAN Pasa den martxoaren 30ean, AEK eta Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleek Bixente Pagoaga artzainarekin solasaldia izan zuten AEDko elkartean. Teknologia berrien, globalizazioaren, eta kontsumo absurdoaren mundu honetan kokatu ezin dezakegun bizitza modu bat aurkeztu zigun Bixentek. Garai … Jarraitu irakurtzen
Heldu da udaberria
Udaberria heldu zaigu eta denoi loretxo bat bidaltzen dizuet gure eskerminaren adierazgarri.
Udal euskaltegiarekin barnetegira
ARRASATEKO UDAL EUSKALTEGIAREKIN BARNETEGIRA Beste urte batzuetan egin izan dugun moduan, aurten ere bost eguneko barnetegia egingo dugu Nafarroa aldean. Non:Arraiotzen (Nafarroa) Landa etxe bat alokatuko dugu geuretzat bakarrik (18 plaza): 10 logela bikoitz komun banarekin. Sauna eta hidromasajea aukeran … Jarraitu irakurtzen
Mendi irteera
ZAHAR BERRIKO TALDEAREN MENDI IRTEERA. Noiz: Martxoak 26 Nora: Arantzazutik Urbiara Nola: autoetan Ordua: 9etan arbolapetan Zahar Berritik aste bukaeratako ekintzak egiten jarraitzen dugu, honako honetan eta eguzki goiztiar honek zerbait animatuta, mendi irteera bat antolatu dugu, Urbiara joango gara, … Jarraitu irakurtzen
Berba lagunen afaria
Ostiralean bildu ginen, oilasko paparrak saltsan eder askoak jan genituen ardo hederĂ¡ edan intxaurrak, txokolatinak eta bertsoak postrerako eta garrantzitsuena, Zahar-Berriko partaideek elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Hurrengoan berriro!!
Ostiralean afaria
Martxoak 10, Zahar Berriko Afaria Zahar Berriko berba taldeen afaria egingo dugu Martxoaren 10ean. Gaur egun Arrasaten 9 talde ezberdin daude Talde hauetan 30 lagunek baino gehiagok hartzen dute parte eta afari honen helburua elkar ezagutzea da. Gurekin batera Arrasateko … Jarraitu irakurtzen
Tolosako Konfiteri Museora irteera
Dakizuenez, Zahar-Berrik aste bukaeretan ere ekintzak antolatzen ditu, bertara euskara ikasleak eta etorri nahi duten euskaldun zaharrak daude gonbidatuta. Aste bukaeretako ekintza hauei Berba taldeko ekintzak deitzen diegu. Hiru astean behin izaten dira eta Afariak, irteerak, meni bueltak tartekatzen saiatzen … Jarraitu irakurtzen