ZAHAR BERRIZ ZOZKETA

Urtarrilean burutu da Zahar Berriko egutegien zozketa. Zenbaki saritua 0548 izan da. Saritua, Olatz Telleria izan da eta lagunarekin  Gorbeiako parke naturalean dagoen Guikuri Landetxean astebukaera ederra pasatzeko aukera izango du. Ondo pasa bikote!!!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Giro paregabea izan genuen ikasturteko afari-meriendan


Ikasturte hasierako ekintzan, guztira hogeita bost lagun elkartu ginen, lehenik aperitiboa hartu eta ondoren afari merienda ederra egin genuen. Bertan, adin guztietako lagunak elkartu ginen ondo pasatzeko asmoz. Tarte hartan, mintzapraktikan fin-fin aritzeaz gain, bakoitzak ekarritako jaki goxoak konpartitu eta errezetak ere trukatu genituen. Horrelako elkarguneetan denetarik ikasten da, eta jende berria eta jatorra ezagutzeko parada izatea denek eskertu zuten. Bukatzeko, dezentek esan ziguten hurrengo afari-merienda berriz egiteko gogoa dutela. Beraz, jaiak ondo pasa eta bueltan berriz elkartuko gara.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zahar-Berriren alde 1000 poltsikoko egutegi salgai!


Aurten ere Erdu AEK, AED eta Arrasateko Udal Euskaltegiak 1000 egutegi atera ditugu
autofinantzaketarako eta Mintzapraktikari bultzada bat emateko. Gainera,
egutegi hauek erosten dituzuon herritarren artean, Muruako Guikuri landetxean astebukaera bat zozkatuko dugu bi lagunentzat. Zozketa datorren urteko  Berba-lagunok, euskaltegietako irakasleok eta AEDko kideok
euro baten truke salduko ditugu egutegiok. Hortaz, Mintzapraktikei
laguntzeko egutegi hauek eskuratzea daukazue herritar guztiek eta bide batez,
sari ederra eskuratzeko aukera izango duzue.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Zenbatekoa da kalabazaren pisua?

Maritxu Kajoi egunean atera genuen kalabazak 10.330 kilo zeuzkan.

Xabi Igoa aramaioarrak irabazi du Pikunietako gazta ekologikoa eta Errioxako ardoa. Zorionak Xabi eta eskerrik asko parte-hartu zenuten denei!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mintzapraktikarekin Intxortara irteera

Urriaren 6an, zapatuan Arrasateko eta Bergarako berba-taldeak Elgetan elkartu ginen bisitaoso interesgarri bat egiteko asmozGerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta,ibilbide honetan Elgetako

Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun
ezagutzeko aukera izan genuen. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik
abiatu ginen; lehendabizi Interpretazio Gunea
bisitatuz eta ondoren 5 kilometroko ibilbide tematikoa
oinez eginez. Ibilbidean zehar eguraldi ederraz eta konpainiaz gozatu genuen, eta
lagun barriekin mintzapraktika saioa egiteko ere probestu genuen.

   

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Mintzapraktika ireki bihotza

Kaixo Laztana,

“Laztana” ala “lastana” idat zi behar da? Hau buruhaustea! Ez dakit nondik hasi ere. Seguru asko harrigarria egingo zaizu maitale ezezagun bat duzula jakitea, baina hala da. Behin baino gehiagotan egon naiz zuregana hurbildu eta zerbait esateko puntuan, baina, ez naiz inoiz ausartu zuzenean hitz egitera. Hori bai, kalean, dendaren batean edo tabernan ikusi izan zaitudanean, lagunekin edo nornahirekin berriketan, adi-adi egon izan natzaizu. Nat zaizu… Nolako aditza, ezta? Taulan begiratu behar izan dut! Barkatu. Euskara ikasten ari naiz. Beharbada, hortik hasi behar nuen. Hain zuzen ere, zurekin hitz egin ahal izateko ari naiz euskara ikasten. Hitz egin edo, sinonimoen hiztegiak dioenez, berba, solas, ele. Mintzatu. Ez dakit euskararekin ala euskaldunekin maitemindu nint zen lehenago. Berdin dio. Euskara eta euskaldunak maite ditut. Hori da dakidana. Eta badakit, baita ere, maitale asko dituzuela, zorionez. Lasai. Ez zaitut niret zat nahi osorik. Gehiago esango dizut: nahiago zaitut beste bat zuekin partekatuta, mint zalagun taldean.

Zurekin hitz egin nahi dut, laztana. Ireki bihotza.

Herriko berbalagun taldean zain gauzkazu.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mintzapraktika Matrikula 12/13

Arrasateko Mintzalaguna 12/13-Izena-emateko fitxa:

Google docs. honetan klikatuz, egin dezakezu izen-ematea:

https://docs.google.com/document/d/1qmMhUSetLmeMHbbOmXOh1fFtb1GCG1ItS3f6b1UNTxE/edit

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ikasturte amaierako afaria mundiala!

Aurreko San Juan bezperan, Arrasateko berba-lagunok kurtso amaierako afaria Txondorra jatetxean izan genuen. Zahar-Berriko kideei eta ingurukoei elkar ezagutzeko aukera ematea da ekintza honen helburu nagusia. Eta ikasturteari amaiera emateko euskaldun zaharrei esker ona adierazteko aprobetxatu genuen, beraien borondate eta eskainitako denboragatik. Eta nola ez, denei ere zorionak, astero-astero euskara praktikatzeko bakoitzak egiten duen ahalegin izugarriagatik.

Ondoren, afaldu ostean Portaloiko taldeak antolatutako kantu saiora gerturatu ginen. Bertan, denok pozik kantatzen aritu ginen, jaia amaitu zen arte.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

mintza eguna 2012

Ekainak 3 zapatu goizean, Debagoienetik 35 lagun animatu ginen Mintza Eguna jaira.

Bertara heldu bezain pronto, kaia bazterrean, Bizkaitarrek
kantuz errezibitu gintuzten. A ze gozamena izan zen, hainbeste jende irribartsu eta alaitsu ikustea. Aurten gainera gurasoak eta umeak ere jaira batu ziren, zahar eta nagusi, denok batera elkarrekin aritu ginen.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina