Mintzapraktikatik, Segurura irteera

segurura irteera kartela

 

 Maiatzaren 17an, zapatuan, Segurako erdi aroko historia ezagutzeko bisita gidatua. Irteera honen berezitasun bat izango du, bisita antzeztua izango dugu. Bisita berezi hauei esker, hiribilduko langile familiako Maritxuk zein Erdi Aroko beste pertsonai batzuk Segurako historiaren berri emango digute; herriko egunerokotasuna eta bertako berezitasunak islatuz,  herriko arkitektura, historia… azaltzeaz gain, jauntxoen kontakizunak, tradizioak… ezagutuko ditugu. Zatoz zeu ere!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintzapraktikatik urteroko txangoa mundiala egingo dugu sagardotegira.

Martxoaren 21ean, Zarautzeko Ameztigain sagardotegian elkartu ginen Arrasate, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 112 mintza-lagun inguru. Aurtengoan, gainera, 20 euroan afaltzeko parada izan dugu, beraz, prezio onean, ederto afaldu genuen. Gainera, trikitilariek giroa asko animatu zuten.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintzapraktikatik sagardotegira irteera

2014ko Martxoaren 21ean, ostiralez, Mintzapraktikatik urteroko txangoa egingo dugula sagardotegira.

Txangoaren nondik-norakoak martxoan zehar zehaztuko baditugu ere, oraingo honetan, Zarautzeko Ameztigain sagardotegian elkartuko gara Arrasate, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 112 mintza-lagun inguru. Aurtengoan, gainera, 20 euroan afaltzeko parada izango dugu, beraz, aprobetxatu eta zatoz zeu ere! Gogoratuko dizuegu, izen emateko azken eguna martxoaren 11 dela eta txartelak AEDn eta euskaltegietan salgai dituzue. Zatoz zu ere!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2014ko Otsailean, Debagoieneko berba-lagunakIbarraundi museora irteera

2014ko otsailaren 22an, Zahar-Berriko eta Berriketaneko taldeko 16 lagunek,  irteera kultural oso interesgarria egin genuen.

Lehenengo Ibarraundi museoko etnografia erakusketan, bertako istorialariek, garai baten emakumeek lihogintzan, gizonak burdingintzan, eliztarrak liburugintzan nola aritzen ziren azaldu ziguten. Baita orain dela 100 urte baserrietan bizi zuten bizimodu ezberdinaz ere jabetu ginen. Orduan ez zegoen erlojurik, telebistarik,  ez eta mugikorrik ere eta denbora gehiago hartzen zuten  ipuinak kontatzeko. Gainera naturarekin harreman estua zutenez lasaiago bizi ziren eta honetatik ondorio bat atera genuen. Hau da, gure arbasoengandik zer ikasia badugula.

Debagoieneko berbalagunak Ibarraundi museoaren aurrealdean.

Debagoieneko berbalagunak Ibarraundi museoaren aurrealdean.

Baina guztioi gehien harritu gintuena Zubiateko labea izan zen. Eskoriatza sarreran dago eta ez genekien horrelako erakina zegoenik ere. Bisitariok bertatik bertara ezagutu genituen XIX. mendeko buztingintza lantegi bateko aretoa, buztingileen lanabesak, ontzien tipologiak eta horien erabilerak… Bidaia honetan, labea da protagonista eta ardatz nagusia eta bere barnera sartzeko aukera izan genuen. Benetan ikusgarria!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintzapraktikaren aldeko, Santamasetarako postua, arrakasta borobila

Udal euskaltegiko Urrategi, Nagore eta Miren. Eta berbalaguna Ana bere senarrarekin.

Udal euskaltegiko Urrategi, Nagore eta Miren. Eta berbalaguna Ana bere senarrarekin.

2013ko abenduaren 22an, Santamasetarako postua, arrakasta borobila.  Santamasetako  azokan jan-edan postua jarri genuen  mintzapraktika egitasmoaren finantziazioan laguntzeko. Zahar-berriko lagunei eta HHIko irakasleei esker, diru mordoxka atera genuen. Honela, Zahar-Berri laguntzeko batu ginenok baserritar jantzita, euskaraz eta umorez aritu ginen lanean! Mila esker guztioi! Hona hemen argazki bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gure artean, Markel Irizar eta Maider Unda kirolaz mintzagai

Maider Unda AED elkartean

Maider Unda AED elkartean

2013ko Azaroaren 13an, bi kirolari handiok izan genituen AEDn hizlari. Goxo eta gertuko jardun zuten, eta arrasto berezia utzi zuten bertan izan ginen guztiongan. Bejondaiela! Euskaltegietako ikasleak AEDn elkartu ginen solasaldi oso interesgarri batean parte hartzeko. Markel Irizar, txirrindulari oñatiarra eta Maider Unda borrokalaria ezagutzeko aukera izan genuen. Solasaldiak oso interesgarriak eta aberasgarriak izan ziren.  Adibidez, Markelek arazoei aurre egiteko duen gaitasunak asko hunkitu gintuen. Oso pertsona berezia da, eta bere jatortasun bere-berezko hori ez dugu berehalakoan ahaztuko!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskarak 365 egun, gu gara giltza!

Euskarak 365 egun

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen abenduan, San Frantzisko Xabier egunarekin batera.  “Euskarak 365 egun” ekimeraren baitan  euskarak behar duen eguneroko protagonismoa aldarrikatze aldera, euskaltzale guztion artean giltza erraldoi bat osatu eta argazkia atera dugu. Izan gaitezen giltza!

  2013ko azaroaren 23, ostiralez, kurtso hasierako afaria egin genuen. Afaria AED elkartean izan zen eta bertaratu ginenok bapo afaltzeko aukera izan genuen. Guztira 27 pertsona egon ginen eta, denon parte hartzeari esker, asko disfrutatu genuen afariaz, giro lasai eta ederrean. Kurtsoan zehar ere, asteazken arratsalde batzuetan hainbat ekintzaren bueltan taldeetako partaideak elkartzeko proposatuko diegu! Lehen ekintza datorren urtean izango da, Ipuin kontalari bat ekarriko dugu!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Badatoz, superberbalagunak!

Atzo, Donostian Topaguneak egin zuen prentsaurrekoan, eta  ondo joan zen. Egunon Euskadi saioan zuzenean atera gara, ETB1en, eta adi al zaudete gaurko ETBko albistegietan ere ikusiko duzue berria! Beste hedabide batzuk ere egon dira: Euskadi Irratia, hitza… beraz ea zabalkundea daukagun.

Topaguneko eta Bagerako kideak prentsaurrekoan

 

Debagoienean, izen-emateak urritik aurrera izango dira.  Horretarako AEDn, EPAN edo euskaltegietan izena-emateko fitxa bete behar duzu eta urteko kuota, 10 euro, ordaindu Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan, zure izen-abizenak zehaztuz.  3035 0080 90 0800061384

Esaiguzu ze ordutegi daukazun libre, eta ondoren gu jarriko gara zurekin harremanetan.

Martxan daude SUPERmintzalagunak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Esan diogu agur, 2012-2013 ikasturteari

IMG_7845

Zahar-Berriko 14 taldeetako berba-lagunek esan diogu agur 2012-2013 ikasturteari.

Dragoi Janera animatu gara, eta Mondragoeko plaza goraino bete da, 300 sarrerak ti-ta batean agortu dira. Berba-lagunek elkarrekin oso gustura afaldu dugu.

Afal ostean, berriz, tragotxo bat hartzera joan gara Guinnes tabernara.

Iñaki Telleria

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Etxalar barnetegia oso gomendagarria, hurrengo urtean berriz

Apirilaren 19, 20 eta 21ean zahar-berriko lau kide Topaguneak antolatu zuen barnetegira joan ginen. Euskal Herri osoko 26 berba-lagun elkar ezagutu genuen Etxalarreko Mokorreko landetxean. Hiru egun horietan zehar hamaikatxo ekintza burutu genituen: masaje tailerrak, mendi ibilaldiak, makrobiotika ikastaroa, kantu gauak, afariak… Arrasateko berba-lagunok egiten dugu balorazioa hamarrekoa da, oso gomendagarria, hurrengo urtean berriz… Euskaraz ongi pasatu, sentipen goxoak2013-04-20 19.32.28, dibertigarriak eta positiboak izan ditzaketela ikusi dugu.

Maribel Sanchez

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina