MINTZA-EGUNA Bera, maiatzaren 30ean

bera Bortzirietako SOLASLAGUNek aurten 10. edizioa ospatuko duen Mintza Eguna prestatu dute, lehen urtean bezala, Nafarroan ospatuko delarik.

2015eko maiatzaren 30ean, larunbata, Beran izango dugu hitzordua eta laster emango da egitarauari buruzko informazioa.

Bazkarirako izen ematea maiatzaren hasieran zabalduko da, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen eta Euskaltzaleen Topagunearen bidez.

Ekintza berezia da Mintza Eguna eta mintzalagun zein euskaltzale guztiei dago zabaldua! Arrasatetik Berara joateko autobusa betetzen saiatuko gara. Anima zaitezte!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Debagoienetik Arabar Errioxara irteera

kartelak.pdfMaiatzaren 9an, Debagoienetik Bastidara irteera antolatu dugu. Egun guztiko irteera kulturala izango da. Bastidatik La Peciñako ermita romanikoaren, nekropolisaren eta San Vicenteko gazteluaren bisita gidatua izango ditugu. Ondoren, eguerdian Errioxako ardoak dastatzeko poteoa eta Jatorrenea jatetxean bazkari mundiala egingo dugu. Arratsaldean, berriz, Bastidako leku eta txoko interesgarria ezagutu nahi dituenak, Fran Zumalderen gidaritzapean, herria bisitatzera joan daiteke. Izen ematea maiatzaren 6arte zabalik. Debagoienetik autobusa egongo da. Guztira 45€ aldez aurretik ordaindu beharko da AED elkartea. Informazio gehiago: 943 77 12 28 ra deituz.

Hau da plana:

-Goizeko 9etan Arrasatetik irteera
– 10:00etan, La Bastidan Fran Zumalabe hartuko dugu.
– 10:15ean, Peciñako inguruan bisitatuko ditugu Sta Maria eliza erromanikoa, Nekropoliak eta dolmenak

– 12:00etan, San Vicenteko gaztelua bisitatzea.
– 13:00etan, San Vicentetik Bastidara bueltan poteoa.
– 14:30ean, bazkaria Jatorrena jatetxean.
– Bazkal ostean bisita gidatua Franekin Bastidatik zehar.
– 19:00etan buelta Arrasatera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2015eko Mintzosagardo eguna

Otsailaren 27an, Iturrieta sagardotegira irteerari, ikasle eta berba-lagunek balorazioa oso ona egin diote. Ekintza honetan ikasleek eta berba-lagunek lagun artean, euskaraz mingaina dantza jarriz oso ondo pasa zuten.

Arrasate berba-lagunaktrikitilariakUdal Euskaltegiko ikasleakudal euskaltegiko irakasleak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Badator 19. Korrika

 

Badator Korrika19, martxoaren 23an iritsiko da Arrasatera. Horren aurretik Arrasateko Korrika batzordeak ondorengo egitaraua prestatu dugu: Martxoaren 13an,  Bertso-korrika izango da Jai Zale tabernan, arratsaldeko 7:30etik aurrera. Bertsolariak,  Ane Zuazubiskar, Maddi Sarasua, Xabi Igoa eta Martin Berrizbeitia. Gai emailea, berriz, Maddi Labayen. Antolatzailea Arrasateko bertso-eskola.

korrika argazkia

Martxoaren 14an Korrika jaia izango da, goizetik arratsaldera bitartean. Korrikaz blai egiteko hainbat aukera izango dute herritarrek: adin guztientzako tailerrak, kultur emanaldiak, bazkaria… Hurrengo egunetan emango dizkizuegu egun honi buruzko zehaztapen guztiak.

Horrez gainera, martxoaren 29an Korrikari amaiera emateko, Bilbora irteera egingo da. Autobusa Garaibaitik goizeko 10:00etan izango duzue. Prezioa: 10€

Txartelak AEDn edo AEKn salgai!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Antzerki tailer berria

AED elkartean Antzerki tailerra antolatu dugu .
10 saiok osatuko dute tailerra, apirilaren 13an hasi eta ekainaren 15 arte luzatuko dena. Saioak 2 orduakoak izango dira, asteleheetan 18:30etik 20:30era.
Jakin baita arestian aipaturiko datak aldatzeko aukera dagoela.
irakaslea: Olatz Pagaldai izango duzue.
antzerki tailerra AED
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berba-lagunentzako eskaintza berezia

Jaizalen beherapena copia

2014-2015 ikasturte honetan, EHEko kideek, Jai Zale taberna irekitzearekin batera, berba-lagunei eskaintza berezia eskaini nahi diete. Jai Zale euskara praktikatzeko leku oso aproposa, atsegina eta egokia delakoan, eta euskararen arnasgune izateko bokazioaz, astelehenetik ostiralera kafea zein infusioak euro batean izango dute. Horretarako, mintzapraktikako txartela aurkeztea behar beharrezkoa da. Zahar-Berriko txartela eskuratu nahi baduzu AEDtik pasa zaitezke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Zaharra eder, aspaldiko Mondragoe”-hitzaldia

Anabel Ugaldek, Arrasate Zientzia Elkarteko kideak, urtarrilaren 26an AEDn eman zuen “Zaharra, eder. Aspaldiko Mondragoe” hitzaldia.

1842an Monterron jauregia eta bere inguruak

1842an Monterron jauregia eta bere inguruak

Han elkartu ginen hainbat euskara ikasle, Zahar Berriko kide eta herritar, Mondragoen historia zati txiki bat ikasteko asmoz. Ikertzailearen eskutik, eta beirazko plaketatik ateratako kalitate handiko argazkiak medio, entzuleok aukera izan genuen jakiteko nolakoa zen Mondragoe zaharra, eta noraino aldatu den. Anabelek hurbildu zizkigun Mendia etxeko argazkilariaren lana eta Biteri filantropoaren herriarekiko borondatea. Hitzaldia txalo bero pilo batekin bukatu zen, seinale arrakasta handia lortu zuela gure historialariak. Ea hurrengo batean jarraipena ematen zaion gai honi, benetan interesgarria izen zen-eta. Bejondeizula Anabel!

Udal Euskaltegiko ikasleak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar-Berriko partaideak, Arrasatetik Bilbora

Zahar- berriko kideok urtarrilaren 31n astebururako irteera egin genuen. Goizean goiz Garibay kalean elkartu ginen, eta Bilbora jo genuen ” Terrakotazko Shiango Gerlariak” ikustera.

Arrasateko talde guztia

Argazkian: asteburuko ekintzan, Arrasateko mintza-praktika taldekoak elkarrekin

Erakusketa bi zatitan banatuta zegoen: Lehenengo zatia: film bat erakutsi ziguten, historiako aurkikuntza arkeologikorik enigmatiko eta harrigarrienetako baten bihotzera egindako bidaia. Bigarren zatia : bisita gidatua “EUSKARAZ” eduki genuen, Qin Shi Huangen hilobian egindako aurkikuntzen 150 erreproduzio-pieza ikusteko. Argazki mordo bat egin genituen. Erakusketa ikusgarria da. Giroa oso polita, mintza praktika asko landu genuen, eta eguraldia txarra izan arren, oso ondo pasatu genuen.

Zahar-Berriko talde bat

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Negu giroan, euskara ikasleak torradak prestatzen!

Arrasateko Udal Euskaltegiko eta AEK-ko ikasleek giro ederrean parte hartu genuen Torrada lehiaketan. Jaizale tabernako sukaldean jo eta su, garaiotan gure inguruan hain ohikoak diren torradak egin genituen, umore onean eta euskara ahoan. Bejondeizuela!

Alabaina, ez da Jaizale tabernan egingo dugun ekitaldi bakarra izango. Izan ere, duela aste batzuk Euskal Herrian Euskaraz erakundeak zabalduriko taberna honetan ekimen gehiago antolatuko ditugu AEDtik. Hala, datozen asteetan kultura eta euskara arloko hainbat ekintza burutzea aurreikusten da. Gainera, berba-lagunok ere, mintzapraktika saioa bertan egitearren, kafea edo infusioak merkeago izango ditugu. Otsaileko ekitaldiko argazkiak dira ondoren aurkituko dituzuenak.

Marije lezeta Maribel sanchezAekko talde irabazleaOLYMPUS DIGITAL CAMERAElenaren taldekoakOLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

AEDN, 19. korrikaren aurkezpena

Hurrengo euskaltegiko ekintzan, abenduaren 17an, Korrikaren historiaren inguruko eta, batez ere, aurtengo korrikaren inguruko aurkezpentxo bat egingo digu Maite Ilarduiak, bailarako Korrikaren koordinatzaileak. Goizez 10:30ean eta arratsaldean 17:30ean. Saioan zehar, Korrikaren dokumentala ikusiko dugu eta Euskahaldundu leloaren inguruan ere hitz egin ahal izango dugu.

korrika19korrikaren iragarkia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina