Zahar-Berriko partaideok, kurtso amaiera ospatzen

Ekainaren 8an, asteazkenean hitzordua finkatu genuen Berba lagun taldeetako partaideekin ikasturteko agur gisa. Afari meriendan, guztira 24 lagun elkartu ginen. Denak gustura agurtu genuen kurtsoa.

Zahar-Berriko ikasturte amaiera aitzakia hartuta, parte hartzaile guztiei balorazio txiki bat egiteko eskatu genien. Balorazioa taldez talde jaso zen: eta oro har egitasmoan oso pozik dabiltza eta  berba-taldeetan oso gustura ari dira.

Ondoren euskaldun zaharrei edo bide lagunei, horrez gain, “euskaraz bizi nahi dut” pin bana ere eman genien. Eurei esker ona adierazteko asmoz. Bejondeizuela! Udan on!!!

berbalagunen afaria2016txiki

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2016ko Mintza eguna, euskaltzaleen jaia Atarrabian

2016ko maiatzaren 29an, euskaltzaleen jaia ospatu zen.

mintzaeguna2015

Oraingoan,  Atarrabian izan zelarik. Arrasatetik ere jendea animatu zen. Nahiz eta beste urtetan baino, partehartzaile gutxiago izan, antolatzaileak oso pozik gelditu dira  ekitaldiak izan duen harrerarekin. Gainera aurten Topaguneak, autobusa eta bazkaria prezio berezian eskaini digu. Hurrengo urtean Txorierrin antolatzea erabaki da. Lasai, euskal jai honen berri gehiago igorriko dizuegu eta.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zuberoako maskaradak ezagutzeko irteera

 

Debagoienetik Zuberoara irteera, maskaradak ezagutzera

2016ko apirilaren 10ean, larunbat goizez. Bigarren urtez jarraian, Oñatiko udalak eta udal euskaltegiak, Maulera irteera antolatu zuten. Eta Arrasatetik, irteera organizatu honetara 7 lagun animatu ziren. Beraien esanetan oso irteera interesgarria izan zen. Gainera, iparraldeko kultura ezagutzeko parada izan zuten. Harriturik bueltatu ziren, ezin imajina zezaketen horrelako irteera aberasgarria izango zenik, errepikatzeko modukoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintzapraktikako kideak, Debagoieneko sagardotegi irteera

sagardotegi txiki

2016ko  martxoan, ostiral arratsaldez egin genuen sagardotegi irteera. Arrasateko AEK eta Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Mintzapraktikako kideak, Elgetako Mintzapraktikako kideak eta Bergarako Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak. Guztira 66 lagun joan ginen. Orokorrean, balorazio positiboa egin da. Giro oso ona izan genuen, trikitilariek jendea abestera asko animatu zuten. Denen ustetan, urtero errepikatzeko moduko ekintza da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arantzazuko parketxera bisita interesgarria

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Neguko egun hotz baten, larunbatez eta Bergarako Berriketanekoekin batera, Arantzazuko parketxea bisitatzera joan ginen. Bertara joateko pertsona kopurua mugatua izateak ez zuen trabarik jarri guztira 7 lagun gerturatu ginen. Ondoren Gandiaga Topaguneko zentroa bisitatu genuen eta bertako obrak ezagutu genituen. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Ospitalean euskaraz!

Euskara bultzatzeko ahaleginean aipatzekoa da Ospitalean euskaraz kanpaina. Debagunea eta Osakidetzaren ekimenez “Nik euskaraz nahi dut Osakidetzan” leloa zabaldu da, osasun zentroetako harreretan edo mediku zein erizainen kontsultetan euskaraz egin ahal izatea bultzatzeko. Anima gaitezen, eta eska dezagun euskara izatea gure Osakidetzarekiko harremanen ardatz nagusia! Jarraian, Topaguneak 365 egun euskara erabiziz kanpainaren spota duzue: https://youtu.be/7OUcIr4JmCI

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MIntza eguna, maiatzaren 14an Atarrabian izango da

Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
Zapatu horretan, egun osoko festa ongietorri batekin hasiko dugu. Jarraian, bi irteera eskainiko dizkigute; bata, Atarrabiako altueretatik Oihana mendira. Eta bestea Atarrabiako karriketatik Pilategia eta San Andres errota ezagutu ahalko ditugu. Ondoren trikipotea eta bazkari herrikoia etorriko dira. Egunari amaiera emateko erromeria eta dantzak antolatu dituzte. Gauzak errazteko, Atarrabiara joateko autobusa Arrasatetik ere pasako da. Bazkari eta autobus txartelen prezioa 22€tan AEDn salgai izango dituzue. Animatzen bazarete jai giroan, egun polita igaro nahi baduzue, gorde data agendan!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Debagoieneko mintzapraktikatik, Arabar Errioxara irteera

Udaberriak goxatu ohi du negu gorria, eta goxotasun hori probestuz, hainbat eta hainbat ekintzat gozatzeko parada ere sortzen zaigu gurean. Maiatzari hasiera emateko, Debagoieneko mintzapraktika programatik Arabar Errioxara irteera 28 lagun animatu ginen.
Fran Zumalabe Makirriain, Aranzadi Zientzia elkarteko arkeologo ezagunaren gidaritzapean, Santa Maria De la Piscina ermita erromanikoa, inguruko dolmen eta nefropoliak ezagutu genituen. eta Eguraldi zoragarriak lagunduta, San Vizenteko gaztelua eta honen dorrea eta inguruak ikus ahal izan genituen. Eta noski, ondoren gosea eginda, Arabar errioxako ardoa eta jakiak dastatu genituen. Euskal giro ezin hobean aritu ginen Arrasateko Zahar-berri eta Bergarako Berriketaneko partaideak. Mila esker Fran Zumalabe Makirriaini eskainitako bisita ederragatik!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bedoñako Karapaixoak

7-karapaixoakAzken euskaltegiko ekintzan, Joseba Arana Bedoñako okina etorri zen AEDra. Jende asko elkartu ginen bertan okinaren azalpenak entzuteko. Ogia eta karapaixoak nola egiten dituzten azaldu zigun Josebak argazki zein azalpenen laguntzaz, eta oso esperientzia polita izan zen bere azalpenak entzutea: osagaiak, prozesuak, eguneroko lana eta esperientziak. Gainera, bertako euskalkian sakontzeko aukera ere izan genuen. Mila esker Joseba! Honaxe karapaixo ederren argazkia!

Aek-ko ikasleak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Herri Urratsera joateko autobusa prest!

Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, maiatzaren 10ean ospatuko da Senperen.

Bertara joateko autobusa antolatu dugu bailarako euskara elkarteok. Autobuserako txartelak AEDn, euskara elkartean daude salgai eta hauek hartzeko azken eguna maiatzak 7 izango da. Autobus txartelen prezioa 12 eurokoa izango da (euskara elkarteko bazkideentzat 10 eurokoa). Autobusaren irteera guneak eta ordutegiak: Arrasate: 9:00etan GaribaitikItzuleran autobusa arratsaleko 19:00etan irtengo da Senperetik. Egun paregabe pasatzeko aukera bikaina, animatu!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina