gaixo!

Azken urteetan ez bezala, aurten medikuarengana joan behar izan dut. Bai!
Idazten hari naizen momentu honetan sukarra daukadala uste dut, azken hiru egunetan lanera ez naiz joan eta nire barruan kristoren mala ostia daukat;
leihotik begiratu, zerua urdin ikusi, eta ni etxe zuloan, manta batekin eta Termangil eta antibiotiko kaxez inguratuta! Kaka zaharra!!!

Baina tira, blog honetan euskararekin lotura duten gaiak jorratzea zenhelburua eta ez gaixo kontuak. Tamalez euskararekin edo hobeto esanda euskara ezarekin ere lotu dezaket bergarako anbulatoriora egindako bisita:

Igandean joan nintzen urgentzietara lehen aldiz. Goizean sukar handiarekin jaiki eta bada ezpada! anbulatoriora sartu eta ez atean zegoenak ez eta sendagileak ere ez zidaten euskaraz egin! Ez zekitela suposa beharko dut!

Gaur berriz itzuli behar izan dut. Harreran zegoen emakumeari zerbait galdetu diot euskaraz, berak “barkatu baina ez dakit euskaraz” aurpegia jarri du eta erdaraz errepikatu behar izan diot dena.

Sendagileari itxoiten nengoela, emakume edadetu bat gerturatu zait eta erdaraz galdetu dit ea noizko txanda neukan, euskaraz erantzun diot eta ondoren eguraldiari buruzko elkarrizketa tipiko bat izan dugu, oraingoan
euskaraz!

Gaurko sendagileak euskara zekien!

Eta orain, gertatutakoa gogoratzean galderak: zergatik ez dit hitz egin emakume edadetuak euskaraz, jakin bazekien arren? Ez al daukat eskubiderik medikuarengana joan eta euskaraz hitz egiteko? Euskara ikasten dabiltzan eta hizkuntza erabili nahi dutenek zer sentituko dute euskaldun jendeak erdaraz hitz egiten diegunean?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

PINTXO LEHIAKETA

Egindako ekintza atal honetan Zahar Berritik egiten ditugun ekintzen balorazioa egingo dugu, kasu honetan Euskaltegiko ekintza baten kronika. Hilabetean behin Udal Euskaltegi eta AEKko ikasleak batzen gara eta ekintzaren bat egiten dugu, euskara ikasten dabiltzanak elkar ezagutzeko eta euskal giroan ekintzaren bat egiteko.

PINTXO LEHIAKETA

Pasa den urtarrilaren 19an Pintxo lehiaketa izan genuen AEDko txokoan. AEKko eta Udal euskaltegiko ikasle talde ezberdinek goizeko eta arratsaldeko txandetan osagai ezberdinak ekarri, suak piztu, eta pintxo koloretsu bezain zaporetsuak egin zituzten

Galeper arrautzak, piper gorriak, gazta freskoa, ganbak… denetarik izan genuen aurkeztu ziren pintxoetan, guztiak onak eta politak gainera.

Pintxo lehiaketa bai, baina euskarak ere izan zuen protagonismoa; Pintxoen itxura, originaltasun eta zaporeaz gain, pintxoa egitean erabilitako euskara eta pintxoa epai mahaiari aurkeztean erabilitakoa ere baloratu genituen.

Goizeko edo arratsaldeko irabazleak aipatzea baino nahiago dugu lehiaketa osoan zehar izan genuen giro aparta nabarmentzea, partehartzaile guztiak izan zineten irabazle, nahiz eta saria bi taldek lortu! eta honen adierazle dira ondoko bi argazkiak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zaharberri aurkezpena

Zahar Berri blogaren aurkezpena!

Mila bederatzireun eta laurogeita hamazazpi garren urtean sortu zen Zahar-Berri proiektua Arrasaten, 9 urteko ibilbidea beraz, euskara ikasten dabiltzanen beharrak, beldurrak, eta lotsak leuntzea helburu duen proiektuak.

Suposa dezaket badakizuela zer den Zahar-Berri, edo? Egia esan, aitortu beharra daukat, nik Zahar berriko teknikari naizenak proiektuan lanean hasi aurretik ez nuela Zahar-Berriren berririk; ez zer zen, ez zein helburu zitúen, ez nork antolatzen zuen.
Baina tira, nire alde aipa dezaket ez naizela arrasatearra eta nire herrian inoiz ez dela egon honelako proiekturik, ez antzekorik ere. Zorionez 2006 urterako badago Bergaran zerbait egiteko asmoa, bejon degigula!

Pasa den urteko irailean hasi nintzen Zahar-Berriko teknikari moduan, beste bergarar bat ordezkatzen, eta hilabete hauetan proiektuaren nondik norako guztietaz jabetzen saiatu naiz, eta ezin uka harritu ere egin naizela, bederatzi urteko ibilbidean teknikari ugari, parte hartzaile mordo bat, ekintza, berba lagun, berba talde ezberdin asko… baina tamalez esan dezaken gaur egunean herrian egonkortu gabeko proiektua dela.

Bestalde garbi dago beharrezkoa dugula honelako proiektuak bultzatzea, beharrezko dela euskara ikasten dutenei euskaraz hitz egiteko urratsa ematen laguntzea.. Tamalez gizarteak era natural batean eskaintzen ez dizkien guneak honelako proiektuen bitartez eskaintzea; Beldur, lotsa gabe euskaraz hitz egiteko gune irekiak eskaintzea.

Zahar-Berri eta tankerako proiektuak partxeak dira, normalizatu gabeko hizkuntz beharrezko duen partxea, jakin bai baina erabili gutxi egiten duen herriak behar duen partxea. Izan gaitezen errealista, jakitetik erabiltzera dagoen amildegia handia da egungo Arrasaten.

Zahar Berri buruzko edozein informazio nahi baduzu, hona hemen helbide bat;www.zaharberri.com, 2006 urtera begira sortu dugun web gunea, proiekturen nondik norakoak ezagutarazteko.

Gainera zure iritzia plazaratzeko blog hau ere sortu dugu, Arrasaten euskararen egoeraz, euskara ikasten dabiltzanen egoeraz, eta nahi duzuen guztiaz iritzi emateko

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1