Udaberria heldu zaigu eta denoi loretxo bat bidaltzen dizuet gure eskerminaren adierazgarri.
Udaberria heldu zaigu eta denoi loretxo bat bidaltzen dizuet gure eskerminaren adierazgarri.
ARRASATEKO UDAL EUSKALTEGIAREKIN BARNETEGIRA
Beste urte batzuetan egin izan dugun moduan, aurten ere bost eguneko barnetegia egingo dugu Nafarroa aldean.
Non:Arraiotzen (Nafarroa)
Landa etxe bat alokatuko dugu geuretzat bakarrik (18 plaza):
Helbururak:
Baldintzak:
Oraindik plaza batzuk libre dauzkagu, beraz, animatu eta deitu lehenbailehen Arrasateko Udal Euskaltegira.
Telefonoa: 943797077
E-maila: euskaltegi@arrasate-mondragon.net
ZAHAR BERRIKO TALDEAREN MENDI IRTEERA.
Noiz: Martxoak 26
Nora: Arantzazutik Urbiara
Nola: autoetan
Ordua: 9etan arbolapetan
Zahar Berritik aste bukaeratako ekintzak egiten jarraitzen dugu, honako honetan eta eguzki goiztiar honek zerbait animatuta, mendi irteera bat antolatu dugu, Urbiara joango gara, bertan salda eta txorixo pintxoa jan eta Bazkaltzeko etxera. Badakizue, etorri nahi duenak dei dezala euskaltegietara edo AEDo bulegora, 943771228
Ostiralean bildu ginen, oilasko paparrak saltsan eder askoak jan genituen ardo hederá edan intxaurrak, txokolatinak eta bertsoak postrerako eta garrantzitsuena, Zahar-Berriko partaideek elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Hurrengoan berriro!!
Martxoak 10, Zahar Berriko Afaria
Zahar Berriko berba taldeen afaria egingo dugu Martxoaren 10ean. Gaur egun Arrasaten 9 talde ezberdin daude Talde hauetan 30 lagunek baino gehiagok hartzen dute parte eta afari honen helburua elkar ezagutzea da. Gurekin batera Arrasateko bertso eskolakoak ere etorriko dira afalostea alaitzera.
Afari honetako deia herrira zabaltzea nahi dugu, zahar Berri proiektua pixka bat ezagutu, eta bertso afariaz gozatu nahi duenak deitu dezala 94377122 telefonora edo etor dadila AEDko bulegora.
Dakizuenez, Zahar-Berrik aste bukaeretan ere ekintzak antolatzen ditu, bertara euskara ikasleak eta etorri nahi duten euskaldun zaharrak daude gonbidatuta. Aste bukaeretako ekintza hauei Berba taldeko ekintzak deitzen diegu. Hiru astean behin izaten dira eta Afariak, irteerak, meni bueltak tartekatzen saiatzen gara.
Pasa den Otsailaren 26an Tolosako Gorrotxategi konfiteri museora joan ginen, museoa ikusi, zertxobait ikasi eta Tolosako kaleetara irten ginen inauteri giroa ikusi, txistorra talo bat jan eta bazkaltzeko etxera.
Badakizue, aste bukaeretako plan hauetan parte hartu nahi baduzue, deitu zahar berrira, Euskara ikasten dabiltzanei plan euskalduna egiten lagundu eta garrantzitsuena ondo pasatzeko aukera!
Hasieran, praktikarik ezean, gehiegi soltatzen ginen baina, denborarekin, txikitero kategoriara heldu gara. Bidean, Arrasateko morroi ospetsuetan ospetsuenak ezagutu ditugu (eta ez dugu izenik eman nahi) eta beraiekin hainbat istorio arraro bizi izan ditugu. Zenbat afari hoztu ote dira gure zain? Zenbat senar eta emazte haserretu gu itxaroten? Baina euskal jarioaren alde edozein aitzakiak balio du.
Gero eta gehiago gara, neskak ere animatu dira gezurra dirudien arren- azkenean, eta betiko txikiteozaleak etortzen dire guregana gure taldean sartzeko baimen eske. Hortaraino zabaldu da gure fama ezen Elorriotik bertara joateko eskeintza bat dugun poteak musu truk ofertatuta; baina gure jarraitzaileei fidel gatzaizkie.
Lagunok, herrikideok!
Egitasmo hau bertatik bertara ezagutu nahi baduzue atera kalera ostegunetan 7ak aldean, taberanrarik zaratatsuenean, hantxe izango gara. Altzaporru!
Iaz erabaki bat hartu genuen: POTEO-MINTZAPRAKTIKA OHITURA BERRESKURATZEA (denok badakigulako poteoaren helburua zein den, mintzatzea), eta horrela hasi ginen ostegunetan ardoak eta zuritoak edaten.
*poteoan parte hartu nahi duenak deitu zahar-berrira 943771228
Dakizuenez hilabete honetako Euskaltegiko ekintza herrira zabaldu genuen, eta pasa den ostegunean (otsailak 16) argazki proiekzio bat antolatu genuen Monterron jauregian.
Gaia mozanbike zen, urrun eta aldi berean ezezagun gelditzen zaigun herria. Afrikako herri gehienekin gertatzen zaigun moduan, pobrezia, gosea, gerra edo gaixotasunekin lotzen dugun herria.
Iñigo Urrutiak berriz Mozanbike beste begi batzuekin ikustarazi zigun, bertako paisaien edertasuna, jendearen irribarrea, ondartzetako bizitza, arrantzaleen begirada zorrotza. Berarekin batera bidaia luzea egin genuen 2000 kilometro bidaia alegia. Herriaren hegoaldetik iparraldera, erlijio ezberdin arazo politiko, gaixotasun eta pobrezia guztien gainetik jendearen laguntasun eta goxotasuna nabarmendu zirelarik. Bidaia ezberdina, gogorra baina gomendagarria.
Dena den ezin gaitezke jendearen irribarrean ezkutatu, bizitza, poztasun eta alaitasun horren atzean errealitate gordina ezkutatzen baida, ihesak bortxatzen duen herria, bizi itxaropena 40 urte azpitik dagoen herria, 16 milioi pertsona bizi diren herria gerra ezberdinek, (independentziarako gerrak eta gerra zibilak ) zatitu duten herria.
Globalizazioaz hitz egiten dugunean, zergaitik ez elkarlan eta laguntasunean oinarritutako globalizazioaz hitz egin, pertsonetan oinarritutako globalizazioan? Eta ez diruan eta interes ekonomikotan oinarritutakoan?
Euskara ikasten dabiltzan talde batek Mozanbikeko jendearen irribarrea ikusteko aukera izan du aste honetan, bertako hizkuntza ezberdinen existentziaz jabetu, bertako errealitatearen izpi txiki bat jaso. Honetarako ere balio lezake Zahar berri proiektuak errealitatearen izpi ezberdinak euskaraz jasotzeko!
GOIENARA BISITA
Otsaileko Euskaltegiko ekintza bi zatitan banatu dugu, goizean Goienara bisita egin genuen, bertan goienkaria, goiena.net, Arrasate irratia eta GOITB bezalako komunikabideen tripak ikusteko aukera izan genuen.
Udal Euskaltegiko eta AEKko 20 bat ikasle gerturatu ginen eta Iker Barandiaran eta Iratxeren (Goienako langileak) azalpenek telebista Irrati aldizkari eta web gune informatiboek nola lan egiten duten ulertarazi ziguten. Euskaraz irakurri ikusi eta entzuteko ohiturak ere hizkuntza ikasteko garaian garrantzia duelakoan gaude eta Zahar-Berritik komunikabide euskaldunak ezagutarazi nahi izan diegu Euskara ikasleei.
Eskerrak bestalde Goienako langile guztiei oso ondo hartu baikaituzte, beraien eguneroko lan zurrunbiloan tartetxo bat eginaz! Mila esker!
ZAHAR BERRIK ANAIA GAZTEA IZANGO DU BERGARAN
Arrasateko zahar berri proiektuak urte dexente daramatza euskaldun berri eta zaharren arteko zubi lanak egiten, euskara ikasten dabiltzanei erabilera gune ireki eta malguak eskaintzen. Orain Bergaran ere sortu da honelako proiektu bat Berriketan izena izango du eta bergarako udala Udak Euskaltegia Akulu Aek eta jardun euskara elkarteen elkarlanarekin sortu da. Dagoeneko jende dexentek eman du izen eta laster hasiko dira berba lagunak martxan. Filosofia Zahar berrirena izango da eta aurrerantzean Arrasate eta Bergarako proiektuen elkarlana ere aurreikusita dago. Bai bergara eta Bai Arrasateko proiektuetako jendeak ezaugarri komun bat baitugu;Euskara!