Urte berri on! aurten bai?

Urte berria ere erori zaigu gainera, eta asmo eta ilusio berriekin  jaso dugu guk!  Urte garrantzitsua da Zahar Berri egitasmoarentzat hamar urte betetzen baititu! Eta ospatu ere ospatuko dugun harren, euskaldun zaharren bila ekingo diogu urteari!

 

 Urte berri honetan euskarari zure bultzadatxoa eman nahi badiozu, aukera polita eskaintzen dizu gure egitasmoak, astean ordu betez zuk nahi duzun orduan eta lekuan euskaldun beri batekin elkartu eta euskaraz hitz egin. Guretzat, euskaraz jaio eta hezi garenontzat, horren erraz eta naturala dena, euskara ikasten dabilen jende askorentzat  oso zaila da, ingurukoek euskaraz ez dakitelako, lotsagatik, beldurragatik…

 

Aurten, euskarari modu zuzen batean lagundu nahi badiozu, har ezazu kafetxo bat euskaldun berri batekin, edo eman ezazu paseotxo bat edo hartu pote bat, edo jokatu tenis partidu bat, edo esan herriko txutxumutxuak edo zuk nahi duzuna, baina euskaraz.

 

Eman esazu izena Zahar Berri egitasmoan. Informazio gehiagorako deitu 943761228 zenbakira.

 

Urte berri on guztioi!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Durangora ere joan gara!

Iaz bezala, aurten ere txangoa antolatu dugu Durangoko liburu eta disko  azokara. Zahar berriko lagun eta AEKko ikasle bergararrak elkartu eta han joan ginen asteazken goizean.

 

Liburu eta disko artean ibili, kafetxo bat hartu eta goizpasa ederra egin genuen. Ikasgelatik irtetzeko eta euskal kulturara gerturatzeko  aukera bikaina izan genuen.

Zer den Zahar berri? erantzuna hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Pintxo Lehiaketa

Zahar Berrik antolatuta Pintxo lehiaketa izan genuen azaroaren 29an.  Lehiaketara AEK eta Udal Euskaltegiko ikasleak zeuden deituta, eta  goizeko eta arratsaldeko taldeak zenbatuta, 15 taldek hartu zuten parte. 15 pintxo ezberdin aurkeztu ziren beraz.

 

Lehiaketa eta ekintza hauen helburua, hilabetean behin ikasgelatik irten eta beste ikasle batzuekin batera euskaraz zerbait egitea da, beti ere mintza praktika landuz eta herriko euskara-ikasleen arteko kontaktua bermatuz. Eta nola ez, sukaldeak beti eskaintzen digu aukera bikaina giro jatorrean hitz egiteko eta mingaina askatzeko.

 

Esan beharra dago, talde guztiek oso maila ona erakutsi zutela eta edozein jatetxek sartuko lituzkeela aurkeztu ziren pintxoak beraien menuetan. Epaimahaiak benetan lan zaila izan zuen, bai goizean, bai arratsaldean ere.

 

 

 

Argazkian, arratsaldean AEDko elkartera hurbildu ziren ikasleak ikus ditzakegu. Bistan denez, giro politean egin genuen lehiaketa, baita ondorengo pintxo jana ere. Lehiaketa Udal Euskaltegiko talde batek irabazi zuen arren, euskara izan zen irabazle egun osoan zehar.

 

Azpiko bideoa ikustean, dioguna egia dela frogatuko duzue: Goizean etorritako ikasleak dira bertako protagonistak, jo ta sua sukaldean, talde bakoitza bere su txikiarekin…

 

Goizeko irabazleek munduko txoko ezberdinetako osagaiak erabili zituzten, pintxo ezberdin eta berezi bat osatzeko: bazuen Venezuelako ukitua, Argentinako arima, eta baita Kolonbiako osagairen bat ere. Zorionak eta segi euskararen bidea egiten!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Euskararen eguna

Datorren abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko da. Arrasateko euskalgintzak egitarau polita antolatu du eguna ospatzeko eta Zahar berrik ere izango du tokitxo bat bertan. Jakingo duzuenez, datorren urtean  10 urte beteko ditu egitasmoak, eta azken urteetan euskara aberastu duten Zahar berriko kideak omentzeko, antolatutako ekitaldian oroigarritxo bat eskainiko zaie kide beterano batzuei!

 

Anima zaitez eta gerturatu Xebero Altube plazara!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Bagoaz aurrera

Azken aldian jende berriak eman du izena Zahar Berrin, lan nahikoa daukagu guztientzat taldeak lortzen, eta benetan eskertuko genuke Euskaldun zahar gehiagoren partehartzea, beraien agendetan astean ordubete euskara ikasleren bati hizkuntza erabiltzen laguntzeko, euskarari bultzada emateko.

Astean ordu bat; kafetxo bat hartzen edo paseatzen edo poteatzen, zuek nahi duzuena, banaka edo binaka ere eman dezakezue izena, anima zaitezte!

Hona hemen pasa den ostiralean egin genuen afariko argazki bat, gehiago ikusteko egin klik hemen

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Afaria

Pasa den azaroaren 17an afaria egin genuen AEDko elkartean, betiko moduan euskaldun zahar eta berriak elkartu eta euskaraz hitz eginez afari atsegin bat egitea zen helburua, eta lortu genuela esan dezakegu!

Afari goxoa edateko goxoa eta afalosterako Pello Arnaesen bakarrizketa: Euskaldun berri, lan berri.

Gogoratu zahar berrin euskaldun zaharrak behar ditugula, anima zaitez eta emaiozu bultzada herriko euskarari modu zuzen batean, euskaldun berriei mingaina askatzeko aukera eskainiz, hartu parte Zahar Berrin!

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urbiako zelaietan ere egon ginen.

 

Eguraldi txarrarekin baina joan ginen Urbiako zelaietara ere.  Euriari pintxo eta ardo txikito banarekin erantzun genion, goiz pasa ederra egin genuen!

Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ezetz asmau lehiaketa berriro!

Berbetan zahar berriko aldizkarian,  betiko atalak aurkituko dituzte euskaltegiko ikasleek, eta nola ez “ezetz asmau” lehiaketak ere jarraituko du ikasturte honetan. Sariak egon badaude eta galdera eta proposamenak sobran dauzkagu, beraz,  parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

            Opor osteko lehen Ezetz asmau honetan, berriro ere opor garaira begiratzea eskatuko dizuegu, eta gomendio bat egitea. Hau da, pasa diren opor egun hauetan ikusi duzuen zerbait, edo gomendagarria iruditzen zaizuen hotel, jatetxe, nekazal turismo edo dena delakoa  gomendatzea. Argazkiren bat gehitzen badiozue askoz hobeto!

Kategoriak Sailkatugabeak | 8 iruzkin

ez gara bakarrak!

Ba ez! Ez gara bakarrak! Gure moduan badira Blogak eta berba lagunak lotzen dituzten taldeak. Lea Artibaian aurki dezakegu honen adibide bat, bertako berba lagunek beraien blog propioa daukate.

 

 Egin klik hemen

 

Beraien helburua gurearen berdina. Honela irakur dezakegu blogaren aurkezpenean:

Berbalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak harremanetan ipintzeko helburu dauka. Euskaraz hitz egiteko eta eskualdean harreman sare bat sortu eta osatzeko bi taldeen artean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldi tailerra Monterron jauregian

Zahar Berriren beste lan ildo bat Euskaltegiko ekintzak izan dira eta aurten ere izango dira! Hilabetean behin Udal euskaltegiko eta AEKko ikasleak elkartu eta  ekintza bat egiten dugu, aurtengo lehena urriaren 18an izango da eta hitzaldi tailer bat izango da hain zuzen ere.

 

            “Euskaraz hitz egiteko beldurra nola galdu”, hori izango da jorratuko dugun gaia eta Tandem fundazioko Jürgen Wolf hizlaria. Kurtso berria indar berrituekin hasteko paregabea, beldur eta lotsak alde batera uzteko.

 

Baina hitzaldi hau Euskaltegiko ikasleez gain herritar askok ere gustora entzungo dutelakoan, gonbidapena herrira ere zabaltzea erabaki dugu, honela urriaren 18an arratsaldeko 6etan  Monterron jauregian izango dugu Jurgen Wolf, etorri nahi duenak ateak irekita izango ditu!

 

Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina