Hiri handiak hiru egunetan

Hiru handiak hiru egunetan

 

AEDk antolatu du aurten ere hiru handiak hiru egunetan mendi martxa. Apirilaren 28, 29 eta 30ean izango da eta urtero moduan Aizkorri Anboto eta Gorbea izango dira igoko diren mendiak.

 

Betiko moduan antolatzaileen esku egongo da lo egiteko lekuak, eta janaria, baita motxilen garraioa ere, Aukera polita beraz mendiaz gozatu eta euskara bultzatzeko.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

hurrengo ekintzak

Badakizue Zahar Berrin  mintza praktika egitasmoaz gain aste bukaeretako ekintzak ere egiten ditugula, ekintza hauen helburua, ondo pasa, jendea ezagutu eta euskarazko harreman sare bat sortzeko aukera ahalbidetzea izaten dira.

 

Hurrengo hilabetetan ere hainbat ekintza dauzkagu antolatuta.

 

Apirilaren 27an Afaria AEDko txokoan.

Maiatzaren 13an Herri Urratsera irteera

Ekainaren 2an Mintza eguna (Donostian)

 

Ekintza hauetan parte hartu edo Zahar Berriri buruzko informazioa nahi baduzue, deitu 943712117ra edo idatzi zaharberri@aedelkartea.com helbidera.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

sagardotegia

Aspaldi egin genuen sagardotegiko irteera, otsailaren 16an. Egindako irteera hura gogoratzen Udal Euskaltegiko ikasle den Vanessak  idatzi bat egin zuen, gure  Berbetan aldizkarirako, baina guk ere nozitzen ditugu inprentaren premiak eta egunerako ateratzeko beharrak eta ezin izan genuen azken alean sartu. Hala eta guztiz blog honetan jarriko dugu bere idatzia, hona hemen:

 

SAGARDOTEGIKO AFARIA

 

 

Otsailaren 16an, Astigarragako sagardotegi batera joan ginen. Guztira 60 pertsona inguru bildu ginen. Arrasateko Erdu AEK, Udal Euskaltegia eta Zahar-Berriko jendeari, Bergarako Berriketan egitasmoko eta Udal Euskaltegiko ikasleak gehitu zitzaizkion.

 

Arrasatetik ia zortzi eta erdietan atera ginen eta ordu bat beranduago kupel artean geunden.

 

Orain dela denbora asko ikusten ez genituen lagunekin elkartu ginen eta lagun berriak egiteko aukera ere egon zen.

 

Afaria hasi baino lehen, sagardoa dastatzen hasi ginen, benetan primerakoa, eta gorputza berotu ahala, bakailao tortilla jateari ekin genion. Jarraian bakailao frijitua eta ondoren “txuletoi jauna” jan genuen. Gure lehen txuletoia ia bizirik zegoen, bigarrena, berriz, puntu-puntuan. Afaria bukatzeko gazta, menbrilloa eta hori guztia kupel desberdinetako sagardoaz eztarria ondo bustitzen genuen bitartean Bergarako trikitilari taldearen musikak giroa berotu zuen, eta jende ugari animatu dantza egitera.

 

Guztion artean bi mutil ingeles dira aipagarriak. Oso animatuta zeuden sagardoarekin, eta beren euskara “bitxia” ulergarria zen oso. Oroigarri bat ere eraman zuten Astigarragatik, sagardo botila eder bat.

 

Bueltatzeko ordua heltzerakoan, autobusera igo eta ordu bi eta erdietan Arrasatera iritsi ginen. Batzuek festa jarraitu zuten, zintzoak, ordea, ohera lo egitera.

 

 

 

 

Vanessa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar Berri 10 urte.Elkarrizketa

Dakizuen moduan Zahar Berrik 10 urte betetzen ditu aurten. Urte guzti hauetan, hirukote, talde eta norbanako askok osatu dute egitasmoa. Baina nola sortu zen, zein izan zen hasiera, zaila izan al zen? Galdera guzti hauei erantzun nahian Eneritz Garrorengana joan gara, bera izan zen Zahar Berriko lehen teknikaria, berak sortu zituen lehen hirukoteak eta berak egin zuen Berbetan aldizkariko lehen alea, (eskuartean duzuna 58.alea da).

 

10 urte iragan dira Zahar Berri sortu eta zu teknikari moduan hasi zinenetik, nola

gogoratzen dituzu garai haiek?

Egia esan, urruti. Karrera bukatzen eta lanerako gogotsu nengoen. Proiektuaren berri izan nuenean polita iruditu zitzaidan; euskaltegian irakaslea ere banintzen garai hartan eta behar-beharrezkoa zela argi nuen, agian, ez ikasle guztientzat, baina bai batzuentzat.

Hasiera guztiak dira aldapatsuak eta orain berba-laguna proiektuak han eta hemen daude, baina orduan erreferentzia bakarra zen, Donostiakoa; hala, ekinean ikasi genuen zerk funtzionatzen zuen eta zerk ez, ikasleek zer gura zuten, guk zer eskaini genezakeen…

 

 

Gogoratzen al duzu sortu zenuen lehen hirukotea?

 

Ba, lehenengoa, ez. Baina  hasieran sortu nituen bospasei hirukoteak bai. Nik hasieran ez nuen oso argi kontu horrek funtzionatuko ote zuen: hiru ezezagun, astean behin, kafe bat hartzeko eta euskaraz berba egitea beste asmo gabe, ez dakit, pixka bat zaila iruditzen zitzaidan. Baina denborak erakutsi dit oker nenbilela. Aurreko batean entzun nuenean hasiera-hasierako hirukote bat oraindik elkartzen dela, zur eta lur gelditu nintzen. Eta ni egon nintzen denboran ere ikusi nuen, hasiberritan hala nola komunikatzen ziren ikasleak hilabete batzuetara erraz asko berbetan.

 

Irteera mordo bat egiten zenuten aste bukaeretan ere, gogoratzen al duzu haietatik

politena edo gehien gustatu zitzaizuna?

 

Bai, Zahar Berrin egon nintzen urteetan beste turismo ez dut nik inoiz egin; Euskal Herrian hainbeste txoko polit dagoenik ere! Arrasateko inguruak primeran ezagutu genituen,mendi irteera mordo bat… baina bereziki polita izan zen Zuberoan pasatu genuen aste-bukaera, gaztelu batean lo egin, maskarada ikusi, korrikan parte hartu… Hala ere, lekuak baino taldeko giroa azpimarratuko nuke, oso ondo konpontzen zen lagun-taldea zen Berba laguna, ia-ia koadrila bihurtu zen, horrek dituen alde on eta txar guztiekin.

 

 

Berbetan ere zuek jarri zenuten martxan, zertarako?

 

Bai, guk sortu genuen. Asmoa berba-laguna egitasmoan parte hartzen zutenei taldearen ekintzen berri ematea zen, bai aurrez egindakoen balorazioa, bai hurrengo ekintzen egitaraua ere.

 

Oraindik Zahar Berri edo mintzapraktika egitasmoak beharrezkoak direla uste al duzu?

 

Zoritxarrez, bai. Ez dut uste euskara ikasleen egoera hamar urteotan horrenbeste aldatu denik. Gainera, ikasleek euskaraz berba egiteko lotsa eta beldurra aipatzen dituzte behin eta berriro, eta hori ez da urteekin aldatuko, barru-barruko sentimenduak dira. Zahar Berri babesleku bat da zentzu horretan, han inork ez dizu esango ondo berba egiten duzu edo txarto, are gutxiago, ez zaizula ondo ulertzen eta erdaraz hitz egiteko. Berba egin, eta kitto!

 

Nola ikusten duzu Zahar Berri, gaur egun, jarraitzen al duzu egitasmoa?

Ez dut hurbiletik jarraitzen, baina blogean sartzen naiz lantzean behin eta irakurtzen dut nondik nora zabiltzaten, gainera bideoak direla eta ez direla batzuen dantza abildadeak ere ikusi ahal izan ditut, je, je. Badakit berba-taldea ez dagoela, baina ekintzak egin egiten direla; eta berba-lagun mordoa dabilela han eta hemen. Badirudi osasuntsu dagoela egitasmoa eta benetan pozten naiz.  

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Monterron parkean

Euskaltegiko ekintza berri bat egin dugu aste honetan. Monterron  parkeraino joan gara, bertako zuhaitz eta landareak ezagutu eta ikustera. Gurekin batera Hilario etorri da, Bergarako biologo honekin ezagutu genituen sekuoia eta bestelako zuhaitz bitxiak, baita betidanik Euskal Herrian egon izan diren bestelako espezie eta zuhaixkak ere.

 

Ikasi genuen zerbait eta eguraldi eskasa izan genuen arren, ibilaldi polita egin genuen parkean zehar. Hurrengo batean zuhaitzak hostoak botata dituztenean joango gara.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berbetan “Elkarrizketa”

Badakizue, Zahar Berrik Arrasateko euskaltegietako ikasleei Berbetan aldizkaria eskaintzen diela, 300 ikasleengana heltzen gara, baina blog hau erabiliko dugu bertako edukiak sarean zabaltzeko.

Azpian Martxoan kaleratu genuen elkarrizketa daukazue.

Aurreko hilabetean Erdu AEK euskaltegira joan ginen bertako ikasle eta Zahar Berriko partaide den Jorge Boto ezagutzeko. Oraingoan berriz Udal Euskaltegira joan gara, bertako EGAko beste ikasle bat ezagutzeko, Jose Luis Del Rio da bera eta honek ere Zahar Berrin parte hartzen du.

Noiz eta zergatik hasi zinen Euskaltegian?

Hasi, nire herrian, Erandion hasi nintzen. Gero utzi behar izan nuen lanagatik eta hona heldu nintzenean, 1998an berriro ekin nion euskara ikasteari.

Ikasteko arrazoi asko dago, baina garrantzitsuenak dira hemengo hizkuntza ezagutzea eta jendea ezagutzea Arrasaten integratuagoa sentitzeko.

Zaila al da euskara?

Hizkuntza guztiak zailak dira. Euskararekin zailtasun handiena izan daiteke ez dela beharrezkoa Euskal Herrian bizi ahal izateko. Adibidez, Alemaniara joaten bazara bizitzera, alemana ikasi behar duzu bizitzeko, hemen ez dago beharrik oso komenigarria izan arren.

Arrasaten urte mordoa daramatzazu, arrasatearra zara? Nolakoak dira arrasatearrak zure ikuspuntutik?

9 urte daramatzat hemen, baina oraindik erandiotarra naiz, eta uste dut betiko izango dela. Arrasatearrak gutxi gora behera nire herrikoak bezalakoak dira, biak dira-eta langile herriak . Hemen ez dago hainbeste Athletic zale, baina normala da.

Euskaldun berria betirako al da berri?

Uste dut baietz. Beti geratuko da kutsu bat, agian txikitan euskaraz ez ikasteagatik. Dena dela garrantzitsuena komunikatzeko gaitasuna lortzea da.

Zahar Berrin ere hartzen duzu parte, zer moduz? Zerbaitetarako balio al dizu?

Oso pozik nago Zahar Berri proiektuan parte hartzeagatik. Ezagutu dudan jendea oso jatorra da, eta oso garrantzitsua da kalean erabiltzen den euskara ezagutzeko. Gero lanean ez dut erabiltzen, baina ulertzeko balio handikoa izan da.

 

Sagardotegian zer moduz?

Sagardotegian oso ondo. Giroa oso ona izan zen, oso ondo afaldu genuen, hitz egiteko eta dantzatzeko denbora eduki genuen eta gainera autobusez joan ginenez hobeto sagardoa ondo dastatzeko. Hurrengoan joateko prest nago.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bolg? interesgarri bat

Web helbide bat aurkeztu nahi dizuegu, bere funtzionamendua ondo ulertu ez arren. Bertan Mintza praktika egitasmoetako blogen mezuak errepikatzen dira, ez bat edo bi egitasmoena, gehiagorena baizik.  Berba lagunen blog komuna osatu dute karrajuakoek. Polita da. Hemen ikusgai.

 

http://xfruits.com/bontxi/berba/

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Korrika afaria

Korrika afaria

 

Ostiral honetan martxoaren 23an gaueko 12:59ean pasatuko omen da Korrika 15 Arrasatetik. Harrera egokia egiteko afari ederra antolatu dute korrika batzordekoek:

 

15 . korrika izanik afaria ere 15 euro kobratu behar; entsalada mixta, oilasko errea, izozkia, kafea eta txupitoa barrenak pixkat berotzeko.

 

Txartelak salgai daude  AEDn, AEKn, Monten,Uarkapen eta Iratin. Erosteko azken eguna martxoaren 20a

 Anima zaitezte. Heldu korrikari!

 

Bide batez Pirritx eta Porrotxek egindako korrikaren  abestia ikusgai jartzen dizuegu, pixkat animatzeko.

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Korrika kulturala (gu ta gutarrak)

Badator Korrika , eta berarekin batera korrika kulturala. Igande honetan Kontuan hartzeko egitaraua dago antolatua:

KORRIKA  KULTURALA

ARRASATEN

MARTXOAREN 4an

(Sebero edo Biteri plazan)

 Eguerdiko 12,30etan

 KORRIKAREN ABESTIA ETA BIDEOA UME ETA NAGUSIENDAKO TALLERRAK

Aldarrikapena, aurpegi margoketa, marrazkiak…(Txatxilipurdiren eskutik)

ARROPA, KORRIKA LAGUNTZAILE, PETOAK…

TALPOSTUA   (Ekin emakumeak ipinita)

Arratsaldeko 5etan

KORRIKAREN ABESTIA ETA BIDEOA

KALE ANTZERKIA:  “MISS HELDU”

Arratsaldeko 7,30etan, Amaia antzokian

BERTSO ETA MUSIKA EKITALDIA:

GU TA GUTARRAK”

Guk arratsaldeko 7:30etan Amaia antzokian egongo den “Gu Ta Gutarrak” emanaldia nabarmenduko dugu:  

Josu Zabala (Hertzainak) musikaria eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien arteko elkarlana ez da oraingo emankizun honekin hasitakoa. 1994. urtean, Hertzainak-en ibilbide musikala bukatu eta gutxira hasi ziren musikariaren eta bertsolarien arteko harremanak. Bertsoaren eta musikaren uztartze hartatik sortu zen 7 Eskale proiektua, bere baitan bi emankizun bildu zituena: “Bertso berriak pobreziari jarriak” eta “Barrenkaleko Bluesak”.  Orduko asmoa bertsoa musikara hurbiltzea izan zen eta ohiko bideetatik at helaraztea entzuleari. Lauzpabost urteren ostean burututzat eman zuten euren lana. Gaur arte.

 

Gu ta gutarrak proiektuan ere bertsoa eta musika dira oinarri, baina hurrenkera horretan. Hitzarena da nagusitasuna. Emanaldia hamar-hamaika bertso sorta musikatuk eta bat-bateko bertsoek ( a capella zein musikarekin lagunduta) osatzen dute. 7 Eskaleren esperientziarekin alderatuz, bat-bateko bertsoek tarte handiagoa izango dute, tokian tokiko gaiei edo garaian garaikoei heltzeko bide izango direlarik. Bertso sortei dagokienez, aurreko lanetan ez bezala (pobreziari eta drogei buruzkoak), ez dago batasun tematiko esturik. Alabaina, esan liteke Gu ta gutarrak kontzeptuaren barnean leudekeela guztiak. Eta zer edo nor dira Gu ta gutarrak? Gure baitan dauden izaera eta jarrera ezberdinak, inguratzen gaituzten eta partaide gaituzten mundutxoak: bertsolaritza, Euskal Herria, parranda, maitasuna, gaua…

 

Gu ta gutarrak ez da proiektu hertsi bat eta uneotan errepertorioa osatzen duten sortak desagertu eta beste batzuk agertu daitezke gerora, edo bat-bateko jardunak toki gehiago hartu, edo… Horregatik definitzen dugu, besteak beste, emankizun hau 7 Eskaleren lanak baino bertsolariagotzat.

 

Beraz badakizue, euskaldun berri eta euskaldun zahar, anima zaitezte eta agertu korrika kulturaleko ekintza eta emanaldi ezberdinetara!

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

korrika 15

Korrika badator! Aurten ere egingo dugu korrika euskararen alde, Arrasatetik martxoaren 23an igaroko da, eta zahar berri ere egongo da bertan. Korrika baina ez da egun bateko gauza, ekitaldi mordo bat biltzen dira bere inguruan; aste bukaera honetan bertan daukagu honen adibidea Amaia antzokian.

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek Bertso-trama egingo dute musikari batzuekin batera. Korrika 15 ekimenaren kultur ekitaldien barruan dago ikuskizuna eta Korrika 15ek antolatu du udalaren laguntzarekin.

 

 

Baina sarean daukagun tarte honetan Zahar Berritik korrikaren beste alor bati begiratu diogu: Abestiari.

 

Hona hemen Ferminen korrikaren abestia, eta azpian aurtengo abestiaren bideoa. Zein duzue nahiago, gustatzen?

 

Big Beñat:

 

 

Eta hemen aurtengo abestia, Nikorena

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin