Mintza eguna 2007

Mintza eguna 2007


 


Larunbatean; trikiti eguna Bergaran, Mundumira Aretxabaletan eta guk, Mintza eguna  Donostian!


 


 Bergara eta Arrasateko mintza praktika egitasmoetako kideak joan ginen Donostiara bertan Euskal Herriko beste 200 mintza lagunekin elkartu eta jai polita ospatzeko.


 


Goizeko eguraldi txarrari humore onarekin egin genion aurre eta arratsaldeko lehen eguzki izpiak dantzan eta kantuan hartu genituen.


 



 


Konstituzio plazan egin genuen bazkari ederra, eta bertan mahai ondorengoak ere. Egun polita izan zen.


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Asisko Udal Euskaltegian

Joan den asteazkenean, maiatzaren 30ean, Asisko Urmeneta izan genuen
Udal Euskaltegian. Goizeko 09:30ean etorri eta ordu betez  aritu zen.
Bikain. Ikasle ugari entzuten eta parte hartzen. Asiskok azaldutakoen
artean: zenbakiak nondik datozen, zein hitz erabili komikietan
Iparraldea eta Hegoaldea bat etorri gaitezen . Ez da erraza, izan ere,
oilarrak kukurruku, kokoriko ala kikiriki, nola egin behar du?
Oso inportantea omen da hitza eta irudia lotzea eta hemen,
euskaltegian, bada asko gustatu zaigun esaera bat: “empanada
mental”=fritomasa. Mantxut-etik atera dugu eta Ondarrun esaten omen da horrela


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Udal Euskaltegian Asisko Urmeneta

Hemen gatoz Arrasateko Udal Euskaltegiaren 25.urteurrena dela-eta
egingo duten azken ekintzaren berri ematera.



Gaur, maiatzaren 30ean hain zuzen ere, Asisko Urmeneta
etorriko zaigu euskaltegiara.


NOIZ: maiatzaren 30ean
ORDUTEGIA: goizeko 09:00etan
GAIA: hizkera informalaren barrenean, piropoak, irainak, sexu hizkera,
sms-ak…

Denok zaudete gonbidatuta, beraz, etorri!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berbalagun mendizaleak. Marimendi

Zahar Berrin,  berba lagun talde ezberdinak dauzkagu, badakizue! Batzuk kafetxoa hartzeko elkartzen dira beste batzuk paseatu egiten dute,  Gema, Ana eta Erikak eguraldi ona aprobetxatuz mendi irteeratxoak egitea erabaki dute. Arrasate inguruan beti ere.  Inguruko txokoak  deskubritzen dabiltza.  Beraiekin egon nintzen azken aldian, Krutzetxiki izeneko muinoraino joan ginen,  eta Arrasate ezberdin bat ikusteko aukera izan nuen, nik inoiz ikusi gabeko perspektiba batetik.


 


 


 


Euskararen erabilera bultzatzea da gure egitasmoaren  helburua, euskara ikasleei gune irekiak eskainiz. Honetarako euskaldun zaharren beharra izaten dugu, euskaldun bihurtzeko bidean doazenen  bidelagun izateko. Bide polita, baina  askotan guk uste baino zailagoa.


 


Gema Zubizarreta Erika eta Anaren bidelaguna da, baina bestelako bideak; agian luzeago eta gogorragoak ere egin ditu, Marimendi izeneko proiektuko kide baita.


 


Zer da Marimendi? Nortzuk dira? Zer egiten dute? Galdera guzti hauei erantzuteko web gune bat eskaintzen digute www.marimendi.org baina hitzaldi bat ere eskainiko dute maiatzaren 30ean kulturate aretoan, Montblanc 2006 izenarekin.


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Zahar Berrikook ere Mintza egunera

MINTZA EGUNA


Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan.

Aurtengo edizioa, bigarrena, ekainaren 2an izango da, n (Gipuzkoan). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio bigarren Mintza Egunak.



Zertarako Mintza Eguna?

Mota biko helburuak betetzen ditu Mintza Egunak: alde batetik, mintzapraktika mugimenduarekin lotutako helburuak daude: mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dugu ezagutzera. Horrela, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen dutenek mugimendu bateratu baten kide direla ikusi eta sentitzeko aukera izango dute, batetik, eta bestetik, hazia erein nahi dugu
oraindik halako egitasmorik ez duten herrietan mintzapraktika programak zabal daitezen animatzeko.

Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi dugu: mintzalagunak, mintzakideak, solaskideak eta berbalagunak elkar ezagutzeko aukera paregabea da Mintza Eguna, ikasturteari bukaera goxoa
eskaintzeko modu bat, txango eta bazkariaren bitartez. Bide batez, Donostiako txokoak eta pasadizoak euskaraz ezagutzeko aukera ere izango dute Mintza Egunera datozenek.

Mintzapraktika egitasmoak
Gero eta jende gehiagok daki euskaraz, hizkuntzaren ezagutza gero eta arinago zabalduz doa. Erabilera, aitzitik, oso maila txikietan mantentzen da, eta bere
hazkundea oso apala da. Jende askoren harreman sareak erdaldunak dira, eta horrek zaildu egiten du euskara jakitetik euskaraz aritzerako jauzia ematea.
Jauzi horretan laguntzeko, mintzapraktika egitasmoak daude abian hainbat herritan: bospasei lagunek osatutako talde txikiak osatzen dira, eta horietan euskaraz naturaltasunez moldatzen diren lagunak haien jarioa landu nahi
dutenekin elkartzen dira. Taldeok maiztasun jakin batekin biltzen dira (astean behin, gehienetan), euskaraz mintzatzeko, eta, tarteka-tarteka, ekintza osagarriak ere antolatzen dituzte, taldekideen gustuen araberakoak.
Horrela, euskarazko harreman sareak sortu eta zabaldu egiten dira, eta euskaraz aritzeko aukerak ere neurri berean ugaritzen dira. Gainera, ingurune euskaldunak sortzen dira herrietan, eta euskalduntze prozesua bukatzen
ari diren ikasleei komunitatean integratzeko aukera eskaintzen
zaie.
Ikasleak aipatu ditugu, bai; baina mintzapraktika egitasmoak askoz
ere publiko zabalago batengana zuzentzen dira:
•euskaraz hitz egiteko ohitura dutenengana
•euskaraz ongi jakin arren, norekin hitz egin ez dutenengana
•euskaraz ongi jakin arren, euskarazko harreman sareak zabaltzen eta inguru
euskaldunak sortzen lagundu nahi dutenengana
•euskalduntze prozesua bukatzen ari direnengana.

Datu batzuk
Mintzapraktika egitasmoak Euskal Herriko 38 herri eta eskualdetan gauzatzen dira: Araba ldean 112 lagun, Bizkaia 23 herritan 865, Gipuzkoa 13 herritan 634, Nafarroan Iruñerria, 190. Osotara 39 herri, 1.801 lagun.
• Dimentsiorik handiena dutenak hiri inguruan ematen dira (Donostian, esaterako, 185 lagunek parte hartzen du; Iruñerrian, 175ek; eta n, 175ek).
• Egitasmoari esateko zenbait izen erabiltzen da: Berbalaguna, Mintzalaguna, Mintzakide, Solaskide, Zahar-Berri…

Mugimenduaren historia
* 1993: Bagera Euskara Elkarteak Donostian lehendabiziko Mintzalaguna sortu zuen.
* 1996: Egitasmoa Euskal Herrian zabaltzen hasi zen: , ,
* 1998: Lehenengoz, topaketak antolatu zituzten eta Mintzapraktika batzordearen martxan jarri zuten.
* 2005: TOPAGUNEAk proiektua martxan jartzeko metodologia jasoko duen eskuliburua argitaratu zuen.
* 2006: Mintzapraktika programen inguruko estreinako jardunaldiak antolatu zituzten n TOPAGUNEAk, IKAk eta AEKk. Guztira, 110 bat lagunek parte hartu zuen. Aurkeztutako txostenak “Mintzapraktika egitasmoak: erabilera lantzeko tresna eraginkorrak” CDan argitaratu zituzten.
* 2006: Bergaran Berriketan egitasmoa jarri genuen martxan. Lehendabiziko Mintza eguna antolatu zen Iruñerrian

Proiektuaren antolaketa eta sustatzaileak
Mintzapraktika programek herriz herri euskalgintzaren elkarlana antolatzeko aukera paregabea eskaintzen dute. Elkarlanaz hainbeste hitz egiten den honetan zeren inguruan antolatzeko ariketa praktiko zehatz bat eskaintzen dute hain zuzen ere. Mintzapraktika egitasmoek hiru zutabe nagusi dituzte: tokiko Euskara Elkarteak, tokiko euskaltegiak eta tokiko Administrazioa, herriko beste eragileei ere zabalik egoten dira.

Mingaina askatzeko eguna: ekainaren 2a
Esan dugun bezalaxe, Mintza Egunaren bigarren edizioa Donostian egingo dugu, ekainaren 2an, larunbata. Egun pasa ederra, Gipuzkoako hiriburuaren historia eta txokoak hobeto ezagutzeko aukera, eta mingainak dantzan jartzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.


Hona hemen egitarau zehatza:
11:30 – Ongi etorria Donostiako Bulebarreko Kioskoan bertsolarien laguntzarekin.
12:00 – Ibilbide gidatua Donostiako parte zaharrean barrena.
12:30 – Hamaiketakoa Arrano Beltza Euskal Tokiak prestatuta.
14:00 – Bazkaria
Bazkalostean: Sari banaketa. Bazkalosteko giroa aprobetxatuko dugu
mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia
izan duten sei erakunde eta laguni eskerrak eman eta opari xume bat
ere egiteko.
Ondoren, jakina, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere
aritzeko aukera egongo da.


Etorri nahi baduzu, jarri Zahar Berri egitasmoarekin kontaktuan; 943712117 telefonoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nafar euskaldun berri bat arrasaten (elkarrizketa)


 


Zahar Berri egitasmoan euskara ikasle, euskaldun berri euskaldun gai edo euskaraz hitz egiteko beharra sentitzen dutenak dira protagonista, euskara bultzatu eta indartu nahi dutenekin batera, noski!


 


Rafael Lopez nafarra da, euskaldun berria eta gogotsu dabil Zahar Berrin. Berari egin dizkiogu galdera batzuk hilabete honetako berbetan aldizkarian agertzeko.


 


Rafael bere taldearekin. Asteartero elkartzen dira mintza praktikarako. 

 


 


Noiz eta zer dela eta etorri zinen Arrasatera?


2004garren urtean etorri nintzen hemengo hospitalean lan egitera.


 


Euskaraz noiz, non, eta zergatik ikasi zenuen?


Hasi nintzen Iruñean 16 urte nituenean. Nere familian inork ez du hitz egiten euskara, baina niri betidanik gustatu izan zaizkidan ohitura zaharrak, mendien izenak, Nafarroako istorioa, euskal kantuak, eta abar, eta horregatik hasi nintzen euskararekin.


 


Herri euskalduna den fama dauka Arrasatek, zer aurkitu zenuen?


Sorpresa txarra zeren jende gehienak ez du euskaraz praktikatzen, nahiz eta jakin bai. Urte batzuk bizi izan naiz Katalunian eta han kontrakoa gertatzen da, zeren katalana erabiltzen den askoz gehiago. Katalunian ezinezkoa izango litzateke bi katalanek erdaraz hitz egiten ikustea, eta hemen eguneroko gauza da, zoritxarrez.


 


Astean zehar Arrasaten bizi zara, euskaraz bizi daiteke?


Zaila, zeren euskaldun zahar gehienei ez zaie euskara batua erreza egiten, eta lehenbailehen haiek aldatzen dute erdarara. Haien batua erdara da, ez dute euskararen garrantzia  sentitzen.


 


Zahar Berriko mintza praktika talde baten ere parte hartzen duzu, nola ezagutu zenuen, zahar Berri?


Kaleko horma batean ikusi nuen eta lehenbailehen deitu nuen, zeren ez nuen denbora klaseetara joateko.


 


Zer moduz taldean?


Primeran, oso gustura sentitzen naiz, eta saiatzen naiz astero joaten.


 


Beharrezko ikusten al dituzu egitasmo hauek (mintza praktikarako egitasmoak)?


Bai, oso lana inportantea iruditzen zait. Ez dakit nork asmatu zuen taldeak egiten baina oso ideia ona da, eta ere eskertzeko taldeko euskaldun zahar dagoenari.


 


 


Norbaitek Berbetan aldizkariko aleak ( Euskaltegietan banatzen den hilabetekaria) lortu nahi baditu idatzi Zahar Berrira. zaharberri@aedelkartea.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Pintxo lehiaketa arratsaldean

Atzo arratsaldean ere izan genuen Pintxo lehiaketa. Eguraldi ona ikasturtea amaitzen… eta ondorioz jende gutxiago etorri zen. Baina etorri zirenek izugarrizko maila erakutsi zuten, hona hemen partaideak eta  taldeek egindako pintxo aurkezpen bat. Palmitoekin egindako pintxo tropikal honek irabazi zuen lehiaketa, benetan erraza eta oso goxoa!


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar Berriko pintxo lehiaketa

 


 


Maiatzaren 10ean euskaltegiko ekintza berri bat egin genuen Zahar Berrin. Hilabete honetan pintxo begetariano lehiaketa antolatu dugu. Uda gerturatzen dabil eta benetan pintxo freskoak aurkeztu zituzten ikasleek; fresko eta oso  landuak.


 


Goizeko taldean irabazleak hauek izan ziren, AEKko taldea, eta beraien pintxoa.


 



 


Talde bakoitzak pintxoa prestatzeaz gainera, “Argiñanorena”ere egin behar izan zuen. Hona hemen talde baten aurkezpena. Guztiek bikain egin zuten aurkezpena eta pintxo guztiak edozein jatetxetan hartuko lituzkete beraientzat, baina saria talde bakarrak jaso zuen.


 


 



 


 


 Euskaltegiko ekintza hauen helburua ikasleak beraien artean ezagutzea da, maila ezberdinetakoak, euskaltegi ezberdinetakoak, honela beraien euskarazko harreman sarean handituz. Baina egia esan ondo pasatzea ere lortzen dugu.


 


 


 mso-ansi-language: ES”>Argazki Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintza eguna

Ekainaren 2an  Donostian egingo da, Mintza eguna, euskal herriko mintzapraktika egitasmoen eguna. Bertan izango gara zahar berri berriketan eta bailarako bestelako egitasmoak ere Autobusa antolatu eta guztiok betera joango gara. Egun polita egitasmo hauek ezagutu eta egun pasa polit bat egiteko. Euskararen erabilera era zuzenean indartu nahi baduzu, egitasmo hauek ezagutzea atsegin izango duzu!


 



Ekainekoa gure azken ekintza izango da, lehenago afaria egingo dugu AEDko txokoan ostiral honetan eta Senperera herri urratsera ere joango gara maiatzaren 13an, anima zaitez, ezagut gaitzazu eta parte hartu Zahar Berrin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

aurrera begira

Badakizue Zahar Berrin  mintza praktika egitasmoaz gain aste bukaeretako ekintzak ere egiten ditugula, ekintza hauen helburua, ondo pasa, jendea ezagutu eta euskarazko harreman sare bat sortzeko aukera ahalbidetzea izaten dira.

 

Hurrengo hilabetetan ere hainbat ekintza dauzkagu antolatuta.

 

Apirilaren 27an Afaria AEDko txokoan.

Maiatzaren 13an Herri Urratsera irteera

Ekainaren 2an Mintza eguna (Donostian)

 

Ekintza hauetan parte hartu edo Zahar Berriri buruzko informazioa nahi baduzue, deitu 943712117ra edo idatzi zaharberri@aedelkartea.com helbidera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina