2017ko Berbetan tribialako erantzunak

Aurten, Zahar-Berriko berba-lagunon artean Tribial jolasa martxan jarri dugu. Mintzapraktikako taldeetako gehiengoen erantzunak jaso ditugu. Hona hemen urtarrileko erantzun zuzenak:

  • 1- Esaera zaharrak dio “Egiak eta urak beti beren bidea egiten”. Zer esan nahi ote du horrek? “Gezurrak hanka motza du”.

    2- Zein elementu agertzen dira Arrasateko armarrian? Herensugea, gaztelua, katea, zuhaitzak, erreka eta zelaia.

    3- 1918an iritsi zen Vasco navarro trena, Lizarratik noraino heltzen zen? Mekolalderaino

    4- Zein da, tradizioz, landare jakin bat erabiliz egiten den Arrasateko janari “altxorra”? “Arbigarak”

    5- Duela gutxi hil den euskal irakasle, musikari eta abestigilearen izena, besteak beste, ”Lanrroberra” bezalako haur-kantak asmatu zituena. Imanol Urbieta

    6- Zein landare bedeinkatu ohi da San Juan egunean? Elauntza

     Zorte on!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Topaguneko zozketan saritutako zenbakia: 1466

 

Gaur, otsailak 3, egin dugu “Euskarak 365 egun” ekimeneko errifaren zozketa. Zenbaki saritua 1466 izan da, Durangoko Berbaro elkarteak banatutako zenbakia, hain zuzen ere. Irabazleak gurekin harremanetan jar daitezke 94.621.57.80 telefono zenbakian edo iker@topagunea.eus helbidean.

Irabazleak telebista, GPSa, tableta eta argazki kamera jasoko ditu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Debagoienetik mintzalagun mordoa Laboratoriumera

laboratorium-bisita

Urtarrilean, Bergarako, Elgetako, Aretxabaletako eta Arrasateko mintzalagun taldeek jaso genuen Laboratoriumeko bisita gidatua. Eta Europako eta Euskal Herriko historia ikasteaz gain, hainbat bitxikeri ere ikusi genituen. Adibidez, Elhuyar anaiek wolframita Alemaniako mehatzetatik, Bergara ekarri zuten. Zientzia museoko bisita amaitu ondoren, Bergarako hainbat dorre etxe eta palazio ezagutu genituen. Esan beharra dago, gida ezin hobea izan genuela. Hilero egiten ditugun irteerak, euskara maila hobetzeaz gain, euskal kultura barneratzeko helburuarekin. Ekintza osagarri hauek, oro har, kultura eta hemen ditugun altxorrak ezagutzeko egin ohi izan ditugu.

Aipatutako sei herrietako mintzalagun talde guztietan, guztira 200 bat mintzalagun dira eta gaurko bisitan 40 inguruk hartu dute. Ez da kopuru makala. Hilero elkartzean, batzuk elkar ezagutzen dute dagoeneko. Bejondeizuela!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko ekintza: Jabier Herrarterekin astronomiaren hitzaldia

Urtarrilaren 18an, AEKko eta Udal Euskaltegiko ikasleak zeruari buruz asko ikasi genuen. Orain dela 10 urtetatik, Jabier Herrarte, eskualdeko Ilatargi elkarteko kide da. Beraien helburua, alde batetik astronomiaren inguruko ezagutza zabaltzea, eta beste aldetik taldean jakintza elkarbanatzea da. Bertaratu zirenen esanetan, batzuentzat hitzaldia oso aberasgarria egin zitzaien. Beste batzuentzat berriz ez hainbeste. Hala eta guztiz ere, denok ikasi genuen gauza bat garrantzitsua: jakintzak ez duela lekurik betetzen eta honek zoriontsuago egiten gaituela. Zer gara gu, unibertsoaren handitasunean?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Santamasetan ere, Zahar-Berritik euskararen alde aritu ginen

Abenduaren 21ean, Santamas bezpera egunean, txistorra postua jartzeko Zahar-Berriko 20 lagun inguru elkartu ginen. Giro txarrak, ez zigun kendu arazi lanerako gogoa eta irribarrea ezpainetatik. Horrelako ekintzetan, eskertzen da berba-lagunen eta Agirre-Etxe eta erdiko kaleko Ogiberriko ugazabaren eskuzabaltasuna, eta euskaren alde laguntzeko borondate ona. Hala,  herriko plazan , txerriaren aurkezpena eta herriko dantzak aprobetxatuz txistorra saltzen aritu ginen.  Eta noski jendea gerturatu zen, gure txistorra goxoa dastatzera! Bejondeizuela!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko ekintza: auzokoak dokumentalaren aurkezpena

Azaroaren 16an, Kulturaten “Auzokoak” deitutako dokumentalaren emanaldia ikusi ahal izan genuen. Dokumentala, Ekinek eta euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean egindakoa da. Ekintzaren hasieran, Ekineko kideek Auzokoa proiektua azaldu ziguten.                   Jarraian, filmean ikusi ahal izan genuen nola antolatzen duten  proiektu hau, eta batez ere, nola bizi eta sentitzen duten esperientzia hau parte hartzen duten kideek; euskara dakitenek eta baita euskara praktikatu nahi dutenek ere.

Beraien artean oso giro ona ikusten da eta proiektuan parte hartzeko gogoa piztu zigun.

Udal euskaltegiko ikasleak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Debagoieneko mintza taldeko kideak, asteburuko irteera Argiñetara

2016ko azaroaren 12an, Debagoieneko mintzalagun programatik 30 lagun Elorrioko Zenita auzoko inguruak eta Argiñetako nekropolia ezagutzera gerturatu ginen.  Gure artean, oso giro goxoa eta atsegina sortu zen.

Ibilbide hau “ibilbide berdea” da, Lourdesko Ama ikastetxean hasi eta Zenita auzoan barrena ordu biko osteratxoa eginez auzoko ondare ederra ezagutzeko aukera ematen duena. Hainbat gauza interesgarri daude ikusgai: errotak, harrizko baserri ikusgarriak, garbilekuak eta Uratsa izeneko ur sulfurodun iturria, besteak beste. Azkenik, Argiñetako nekropolia ere ikusgarria da. VII-IX. mende arteko kareharrizko 21 hilobik eta kristau aurreko bost hilarrik osatutako nekropolia, Euskal Herriko hilobi-monumentu garrantzitsuenetarikoa da. Inguru hauek ezagutzen ez dituzuenok eta lasaitasuna eta leku ederrak ezagutzea maite baduzue, gerturatu zaitezte. Gainera, ume eta haurrekin etortzeko oso aproposa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Herri eskolako eta Arizmendi gurasoentzako mintzapraktika eskaintza

guraso-lagun-txikiAurten, ikasturte hasierarekin batera, Txatxilipurdi elkartearen laguntzaz eta Herri Eskola eta Arizmendiren bitartez, gurasoak aktibatzeko ahalegin berezia egiten  ari gara. Gurasoak motibatzea ez da nahikoa, gehienek badutelako euskararekiko sentsibilitate falta bat eta talde osatzea kostatzen ari zaigu.

Hau da, Gurasolagun programa barruan, haur txikiak dituzten gurasoei , astean behineko mintzapraktika eskaini nahi diegu. Momentuz bi talde martxan daude, eta gutxi izan arren gustura hasi dira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak Arrasaten abiatu du bere bidea

2016mintzapraktika-afari-merienda2016ko azaroaren 18an,  Zahar-Berri mintzapraktikako ikasturteari hasiera eman genion. Arratsaldean poteoa egin ostean, AEDko egoitzan, afari baten bueltan emakumeok oso gustura aritu ginen. Euskal herrian osoan, mintza taldeetan gehienak emakumeak aritzen dira eta Arrasaten ere, horrelaxe da. Gainera, giro onean, laster denok konturatzerako euskaraz! biba zuek!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar-Berrin, mintzapraktikan izena emateko epea zabalik

Ongi etorri Zahar-Berriko kurtso berrira!

kartela-arrasatekopiakartela-arrasatekopiakartela-arrasatekopia

  • Mintzapraktika egitasmoa urtez-urte hedatuz doa. Aurten 23 herri eta eskualdek parte hartuko dute kanpainan.
  • Mintzapraktikan parte hartu duten gehienek errepikatu egin dute, euskara aisialdian eta lagun giroan praktikatzeko esperientzia hau atsegin dutelako.
  • 2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea, zabaldu da izena emateko epea eta Arrasateko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten berbalagunei esker. Aurtengo kanpainan, Debagoiena osotik parte hartuko dute:  Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta eta Oñati.
    Berbalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Askok, gainera, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute. Hori ere, esperientziak erakutsi digu.

    Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzen dituzte Mintzapraktika egitasmoek, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko.

Mintzapraktikan izena eman nahi baduzu, internet bidez egin dezakezu. Beste berba-lagunekin ordubetez euskara praktikatu eta ondo pasatu nahi baduzu, hemen daukazu aukera paregabea:

mintzalaguna-2

Programan izena emateko eskuorria

Kanpainarako sortutako kartela eta bideoa, berriz, hemen ikusgai:

Kartela: http://bit.ly/KonturatzerakoEuskaraz

Bideoa: http://bit.ly/KonturatzerakoEuskarazSpota

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina