Talde berriak sortzen hasi gara!

Zahar Berriko talde batzuk hasi dira martxan. Pasa zen ikasturteko taldeak mantentzen saiatuko gara, baina, aldaketak ere izango ditugu eta jende berriaren irrikan gaude.  Aste honetan talde “berri” batek eman dio hasiera ikasturteari. Aurreko ikasturtean Enkarna eta Mallabi Ainhoa Garmendiarekin (euskaldun zaharra) hartzen zuten kafetxoa, eta afaritxoak ere egiten zituzten beraien beste taldekide zen Jesus Marirekin. Atzerrira joan zaigun Ainhoa, eta taldea berregituratu egin dugu, Mallabik urrats garrantzitsu bat eman du eta euskaldun zaharraren rola jokatuko du aurten, Bidelagunen Bidelari izango da!


Gainera beste bi lagun gehitu zaie taldera, Eva eta Ana. Honela laukotea osatu dute Enkarnarekin batera! Asteazkenetan elkartuko dira, kafetxoa hartu eta euskaraz hitz egiteko.



 


Eman ezazu izena Zahar Berri egitasmoan! 943771228


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

4. Komikia

Zahar Berri egitasmoak habian jarri duen kanpaina berrian,  beste komiki bat aurkezten dizuegu gaur. Euskara ikasleekiko jarrerak aldatzea edo  gutxienez buru-buelta batzuk ematea da gure helburua. 4. Komiki honetan euskaldun zaharron pazientzia falta salatzen da. Zer iruditzen zaizu


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

3. komikia

Astelehena da, eta gure ordenagailuko disko gogorreko beste komiki bat argitaratzeko eguna beraz! Orain dela hiru aste hasi ginen eta oraindik badauzkagu komikiak. Gaurkoan euskaldun zaharron pazientzia eskasa salatzen dute irudiek, askotan euskara ikaslearen bide lagun izan beharrean oztopo bilakatzen gara, intentzio onarekin batzutan, pazientzia faltagatik bestetan… zer iruditzen zaizue?


 



 


 


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskara hiriburutan

Askotan euskararen erabileraz gabiltzanean aipatzen dugu: Hiriburuetan herrietan baino gutxiago egiten da,  eta oso zaila da hauetan euskara entzutea eta bla, bla, bla.


 


Telebilbao telebistako erreportaje bat jaso dugu www.karrajua.org helbide interesgarrian, ezin esan kalitatezko erreportajea denik baina bitxia bai. Zer iruditzen zaizu?  


 


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Haberen kanpaina

Zatoz euskaltegira! 




HABEk 2007-2008 ikasturteari dagokion matrikulazio kanpaina abiarazi du, Gogoa non, zangoa han. Zatoz euskaltegira! lemapean.

Horreterako telebistarako  eta irratirako iragarki bana prestatu ditu. Horrezaz bat, afixa ere prestatu du, eskatzen duten euskaltegiek baliatzeko.

Matrikulazio kanpaina datorren irailaren 29ra bitartean luzatuko da


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2. komikia

Aurretik aipatu moduan astero, euskara ikasleekiko dauzkagun jarrera batzuk salatzeko komiki batzuk jarriko ditugu blog honetan. Zuen iritziak gogoz jasoko ditugu. Gertatzen al dira komikietako egoerak?  Zer iruditzen zaizu?


 



 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

komikiak jarrerak salatzeko

Zahar Berri euskara ikasleei edo euskararen bideari ekin diotenei laguntzeko egitasmo bat dela behin eta berriz azaldu dugu, baina euskaldun zaharrengana ere iritsi nahi genuke, gure egitasmoaren protagonista izateaz gain askotan euskaldun izan nahi dutenentzat oztopo ere bihurtzen baikara, askotan nahigabe edo konturatzeke gainera.


 


Gure jarrerak, euskaldun zaharron jarrerak, asko baldintza dezake euskara ikasteko ahalegina egiten dabilen jendearen motibazioa. Honegatik  eta euskara ikasleen ahalegin hau baloratzeko eta bultzatzeko beharra ikusten dugulako, jarrera ez egoki hauek identifikatu eta salatzeko  komiki batzuk argitaratuko ditugu blog honetan. Benetan nahiko genukeena komiki hauek ikustean zuen iritzia zein den  jakitea da.


 


Ez al gara askotan gu geu, gure hizkuntzaren etsai nagusiak?


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berriro martxan!!

 


 


Zahar Berri egitasmoan  bide lagunak eskaintzen dizkiegu euskararen bideari ekin diotenei, euskaraz betidanik egin dugunok, ama hizkuntza euskara dugunok, gure pazientzia eta laguntasunarekin euskararen bidea lehuntzen laguntzen diegu. Astean ordubetez guk nahi dugun moduan beraiekin hitz egitea edo antolatzen ditugun irteeretan parte hartzea nahikoa da.


 


Euskaldunei  hizkuntza zaintzeko bide zuzena eskaintzen diegu, hizkuntzaren balioaz jabetzeko eta euskara ikasleen esfortzuarekin  ikasteko.


 


Informazio gehiagorako 943771228


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bukatu da ikasturtea

Zahar Berri egitasmoaren hamargarren ikasturtea izan da aurtengoa, beste behin euskararen bideari ekin dioten lagunak izan dira protagonista gurean baita bide horretan lagun izateko prest egon diren euskaldun zaharrak ere. Egitasmo onen motorra arrasatearron euskaraz bizitzeko gogoa eta euskara bultzatzeko dagoen nahia dira, horregatik dauka balio berezia, pertsonen arteko harremana da egitasmoaren muina! Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen denoi! Espero dezagun laster Zahar Berriren beharrik ez egotea! Bitartean lanean jarraituko dugu!


 


Hizkuntza batek zabaltzen ditu hainbat eta hainbat aukera


Hizkuntza ez baita mintzaira soilik


da bizitzeko jarrera


Kultura aberats baten gordailu


izan da beti euskara


Dantza ta kanta jolas musika


bertso munduaz gainera


Bizi gaitezen euskaldun beraz


Euskalerrian baikara.


 


 


Datorren ikasturtean berriro ere izango gara Zahar Berriren kontuekin, ekintzen kronikak, elkarrizketak, argazkiak bideoak… bitartean ondo pasa!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ezetz asmau !! lehiaketa

 


 


Hilabete honetan Berbetan hilabetekariko lehiaketan asmakizunak luzatzea proposatu genien ikasleei. Mordoxka batek hartu du parte hilabete honetan ere, eta Blogean zenbait asmakizun jartzea pentsatu dugu, blogeko irakurleak ere parte har dezakezue gure lehiaketan. Asmakizun adimentsurik badakizue?, Idatz iezaguzue, Guk erantzunak datorren astean idatziko ditugu.


 


Hemen nago, baina ez dut nahi hemen egon; ekarri nauena ez dagourrun eta zuk ni jan ezkero barak jango zaitu,


(Mak, Aek)


 


Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut.


Ez naiz eskopeta baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut


Zer naizen badakizu?


M jose Fernandez (UE)


 


Denek ni zapaltzen naute, baina nik ez dut inor zapaltzen.


Denek nigatik galdetzen dute nik ez diot inori galdetzen.


Yolanda Barbolla


 


Begiak erdian dauka, egutegiak ere badauka.


Ederra gardena eta samurra.


Hau guztia ez da gezurra.


Ana Primoy (UE)


 


Zulo bat dauka eta zuloak eginez zuloak estaltzen ditut. Zer naiz?


Aitor Lizarazu (UE)


 


Animalia ez eta egiten du marru


Bi direla diote eta bakarra da.


Rakel Gomez (UE)


 


Zenbat eta gehiago egonm, orduan eta gutxiago ikusten da.


Begoña Fernandez (UE)


 


Tren elektriko bat atsasutik Iruñara doa 100km/h abiaduran.


Haizeak iparretik jotzen du 30Km /h abiaduran. Norantz joango da kea?


Ikerne (AEK)


 


Beltza kanpotik berdea barrutik zer naiz?


Nathalie Loureiro (UE)


 


Kristal polita, beti bustita, nahi dugu udan, badugu neguan.


M Jose Fernandez

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina