Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA

Atzo, hilak 3 astelehena, Euskararen eguna zela eta Zahar Berrik 10 urte bete zituenez gero, Triki poteoan Arrasaten zehar aritu ondoren, AED-ko txokoan afari merixenda izan zen.


               


Eguraldiak larregi lagundu ez bazuen ere giro polita izan genuen eta tabernetan edandakoen ostean, gustura asko jan genituen patata tortilla, txanpiak eta gainerako pintxoak, hauek ere sagardo fresko eta ardo goxoaren lagunean!  


                                


 Argazki gehiago ikusteko Flicker-en klikatu. Ficker

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

8. Komikia

Zein da euskara batuarekiko duzun iritzia?


Bat al zatoz komikian ageri denarekin?


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

7. Komikia

Hona gure aste honetako komikia! Oraingoan euskaldun zaharrak, eurentzat berriak diren eta euskaldun berriek erabili ohi dituzten hitzez mintzo dira.


Ez al da ba  hobe hitz berriak edo ez, euskaraz jardutea?


Ez al lukete euskaldun zaharrek ere alfabetatu behar?


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrikutzera irteera bikaina!

Joan den larunbatean, hilak 17, Zahar Berrik “asteburuetako irteerak” lemapean antolatutako ikasturteko lehen irteera, Arrikutzeko kobak ikustera joan ginen.


                  


Bertan, Bergarako Berriketaneneko lagunekin bat egin eta guztira 24 lagun elkartu ginen.


 


Arrikutzen, hasiera gisa, 10 minutuko bideo informatiboa jarri ziguten. Ondoren kobazulo sarrerarainoko 5 -10 minutuko ibilalditxoa, eta behin barruan,  ordubete iraun zuen bisita gidatua izan genuen. Ordubetea ustekabean joan zitzaigun kobazuloko istorio interesgarriak entzunaz. Eta kanpoan zegoen hotza kontuan hartuta, gustura izan ginen kobazuloak eskaini zigun 10 graduren epelean!


                            


Primerako eguraldia baina hotza lagun, Arantzazun salda beroa, txorizoa eta sagardoa dastatuz ederto izan ginen. Irteera ezin hobeto bukatzeko, Arantzazu ibaiak eskaintzen duen ur jario ikusgarria ikusteko aukera ezin baztertuz, bertaraino hurbilduz eman genion amaiera txangoari.  


 


Bazkaltzeko guztiok, bakoitza bere herrira bueltatu ginen.


 


Goggoratu argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, Flikerreko linkean sartuz gero, posible izango duzula!


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

6.Komikia

Aste honetan gure komikia lan munduarekin harremandu dugu. Izan ere Emun bezalako ekimenak lan eta lan diharduten artean, gure ohiturak sarri, lan horretatik urrundu egin ohi dira! Ez al dugu bada, ohiturok aldatuaz joateko ordua? Lana, gure bizitzako parte da eta, euskaldunak izaki, zergatik ez orduan lanean ere euskaraz aritu?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jugen Wolfekin hitzaldi tailerra

Zahar Berrik hilero euskaltegietako ikasleei begira  antolatzen dituen ekintzen barruan Jugen Wolfekin “Akatsei buruz” hitzaldi tailerra egingo dugu.  Oraingo honetan hitzaldi tailerra herrira zabaldu asmoz Kulturaten izango da.


 


Eguna: Azaroak 14


Ordua. Arratsaldeko 6ak


Lekua. Kulturate

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrikutzeko kobetara irteera

Arrasateko Zahar Berri eta Bergarako Berriketan egitasmoek ikasturteko lehen irteera antolatu dugu azaroaren 17rako.  Ikasturteko irteerei hasiera emateko Oñatiko Arrikutzeko kobetara joango gara.  Irteera hauen helburua aste bukaeretan ere euskaraz lasai, beldur gabe eta inolako oztoporik gabe euskaraz hitz egiteko gune edo taldea osatzea da.


 


Urtean zehar bi egitasmook irteera ezberdinak antolatuko ditugu, ( mendi irteerak, kulturalak…) Beraietara Zahar Berri eta Berriketan egitasmoetako partaideez gain euskaraz txango bat egin nahi duen edonor gonbidatuta dago.


 


Lehen irteera Azaroaren 17an izango da, Oñatiko Arrikutzeko kobetara,  kotxeetan joateko antolatuko gara.


 


Arrasaten 9:15 Arbolapetan


Bergaratik 9:15 Pesako autobus geltokian.


 


Irteeran izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943771228  (Zahar Berri) edo 943763661 (Berriketan)


 



 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko ekintza


 


Euskaltegiak hasi dira martxa hartzen; aditzak, esaldiak, gramatika, perpausak, sinonimoak… Zahar Berrik klaseetako errutinatik askatzen ditu ikasleak hilean behin. Lehen ekintza argazki proiekzio bat izatea aurreikusi genuen, bidaiaren bat edo zerbait ikusgarria. Baina zergaitik ez ikasleen argazkiak proiektatu? Pentsatu eta egin! Ikasleak beraiek izan ziren argazkiak erakutsi zituztenak. Batzuk bidaia zoragarriak beste batzuk barnetegiko argazkiak eta semearen ezkontza argazkiak erakutsi zituena ere izan genuen. Kenia, Tindufeko errefuxiatu kanpamenduak, Marokoko mendiak… Argazki asko eta politak ikusi genituen.


 


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Carod

Hizkuntz eta hizkuntz eskubideen inguruan orduak eta orduak jardun gaitezke. Telebistan ere behin baino gehiagotan entzun izan ditugu gai honi buruzko eztabaidak, baita  astakeria askotxo entzun ere.  Ondoren aurkezten dizuegun bideoan ez da euskara aipatzen, katalana baizik, ikusi entzun eta eman zuen iritzia. Horretarako baita blog hau!


 


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

5. komikia


Astelehena da, eta Jarrerak aldatuz kanpinarekin aurrera jarraitzeko beste komiki bat eskaintzen dizuegu. Jabier Erostarberen irudiek egunerokotasunean, euskararekin eta euskara ikasleekin eduki ditzakegun  jarrerak deskribatzen dituzte. Gure helburua jarrerak kritikatzea baino  blogeko irakurleei pentsaraztea da. Gaurko honetan behin baino gehiagotan ikusi edo entzundako egoera bat aurkezten zaigu, zer iruditzen zaizu?


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina