Berbetan: Otsaileko Ezetz Asmau

Aurten, Arrasate eta inguruetan ospatu ohi ditugun jaien artean, badira hiru, otsaileko lehen asteburuan ospatu zirenak. Hauetarik bik, Santu edo Santa jakin batzuen omenez gainera. Ba al dakizue zein hiru ospakizunez ari garen?


Erantzunentzako asken eguna:  Otsailaren 28a.


 


Otsaileko lehen aste-bukaeran, zein hiru ospakizunek egin zuten bat?


 


ERANTZUNA 


 


Izen Abizenak:…………………………………………………………………………………………


Zein Euskaltegi / Berba Laguna:………………………………………………………………


Telefono zenbakia:………………………………………………………………………………….


 


 


Erantzunaz gain, jarri beharreko datuak:


Izen abizenak


Telefono zenbakia 


Posta elektronikoko helbidea


(Asken bi datuok jarri nahi ez badira, asteartero blog honetan sartu eta adi izan! Bertan irabazlearen berri emango bait da eta. Irabazlea bazara, deitu AED-ra eta Ainhoarengatik galdetu.


 


Aurreko hileko lehiaketako irabazlea, AEK-n ikaslea den Bernardo Abad izan da. ZORIONAK!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

11. komikia

       Ondorengo komikiak, azkeneko jarri genuenaren ildo berari jarraitzen dio. Gure hizkuntza, kontua serioa denean baztertu ohi dugu; horrela gutxietsiz.


 


        Baina komiki honek, erakusten digun beste kontu bat, taberna giroa da. Zenbatetan entzun dugu eskaera euskaraz, eta gainerakoak gazteleraz?


 


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Poteoa

Urtarrilaren 30ean, asteazkenez, Zahar Berrik Poteo deialdia luzatu du. Iluntzeko 7etan, Kajoi tabernan elkartuko gara.


ANIMATU ETA ZATOZ!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko Ekintzak: Mozorro makilaje tailerra

         Haratuztek aurten goiz datozela eta, joan den asteazkenean, AED-ren txokoan, mozorro makillaje ikastaro tailerra antolatu genuen. Bertan, “Gemes” bezala ezagunak diren, Aretxabaletako 2 ahizpa martxosa izan genituen irakasle. Giro polita sortarazi zuten jende artean eta guztiok gustora izan ginen. Zer esanik ez beraien marrazteko abileziari dagokionez!! Oso onak iruditu zitzaizkigun eta emandako aholkuak ongi baino hobeto etorriko zaizkigu aurtengo haratuzteetan. Milesker beraiei, eta bertan, beraien lana burutzen lagundu zenuten guztioi!!   


                


   

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berbetan: Ezetz Asmau

   Euskaletegietako ikasteei eta Berba Lagun taldeetako partaideei banatu genizuen asken Berbetanean, aldizkariko Ezetz Asmau atalak, aurrerantzean gure blog honetan ere, tartea izango zuela esan genizuen. Hori horrela, bertan ageri zen galdera dugu jarraia:


 


Zeintzuk dira haratuzte garaian prestatu ohi diren jakiak?


 


Erantzunaz gain, jarri beharreko datuak:


Izen abizenak


Telefono zenbakia 


Posta elektronikoko helbidea


(Asken bi datuok jarri nahi ez badira, asteartero blog honetan sartu eta adi izan! Bertan irabazlearen berri emango bait da eta. Irabazlea bazara, deitu AED-ra eta Ainhoarengatik galdetu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko Ekintzak

       Zahar Berrik, euskaltegietako ikasleentzako ekintzak antolatu ohi ditu hilero. Aurten, haratuzteak normalean baino lehenago izaki, eta sarri gertatzen den bezala, ustekabean harrapatu ez gaitzan, gu, prestaketa lanetan hasi gara!


Horretarako,  AED-ko txokoan “mozorro makillaje tailerra” antolatu dugu. Zu ere interesatuta zaudela? Ba badakizu! Zatoz gurera, hilaren 16an, asteazkenez, goizeko 10etan edo bestela, arratsaldeko 6etan!!


                    

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

10. Komikia


Euskara ez al da ba, edozein hizkuntza beste, edozertaz aritzeko? Ala, kontua serioa izateak hizkuntza bazterketa al dakar?


Agian hizkuntza ez menperatzeak garamatza egoera hauetara; beraz… ez al da garaia gure egunerokotasunean hutsunerik izan gabe, geurea dugun hizkuntzan bizitzeko? Gaiak garrantzizko diren ala ez ohartu beharrik izan gabe?

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

URTE BARRI ON!!

Urte barri on danoi!                                    


Nola hasi dugu urtea? Nahikoa parranda eginda ala zintzo-zintzo? Ziurrenik, askok eta askok besterik gabe,  egun batetik besterako ohiko igaroa bezalatsu. Beste askok, gehienok agian, gehiegi jan eta edanda.


Guk, Euskaltegiko Ekintzetan hilero antolatu ohi ditugunetan, abenduan, eta gabonei hasiera gogor emanez, gabon postre lehiaketa antolatu genuen. Beraz, jaiak, gozo hasi genituen.  


Lehiaketan, bi talde irabazleak AEK-o ikasleak izan ziren, beraz sariak hara joan ziren!


Hona jarraian, bertan ateratako argazkiak.


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ikasturte haserako afaria


Joan den  ostiralean, Zahar Berrik, Udal Euskaltegiarekin batera, ikasturte hasierako afaria antolatu zuen Frontoi tabernan.


 


Bertan 30 lagun elkartu, eta giro ederrean izan ginen. Ondo afaldu eta edan ostean, abestu ere egin genuen. Gustura!


 


Ondoren, Frontoitik irten, eta Ederra tabernara joen zen gehiengoa. Gainerakoak, hotza eta beste aitzakia batzuk tarteko, etxera. Dena den, Ederratik aurrera parrandan jarraitu eta goizeko 7ak artean ibili zenik ere izan zen!!! Hori umorea hori!! Horiek, hotzari ez diote beldurrik antza!!  


                                                                    

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

9. Komikia

Eta zuek? euskara ikasten ari zaretenok, sentitu al duzue inoiz honelakorik?


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina