2008 – 2009 ikasturte hasiera!

 



 


 


Beste behin, udako oporrak pasatuta, ikasturteari hasiera eman nahian aspaldian albo batera utzitako blog hau astindu eta haize freskoz gatozkizue!


 


Iaz aritu ziren Berba lagun talde gehienek aurten ere gure artean jarraituko dutela jakiteak, benetan pozten gaitu eta, horregatik, guztiei gure ZORION eta ESKERRIK beroenak. Izan ere, euren partehartzerik gabe gure egitasmoak ez luke aurrera egiterik izango!!


 


Bestetik, zalantzan zaudeten guztiok animatu nahi zaituztegu!! Eta euskal giro ederrean, lagun arte berrian ongi pasatuz, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera ezin hobea baituzu gure artean!!


 


Beraz badakizue! Zeren zain zaudete? ANIMATU eta dei iezaguzu!!


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskaltegiko Ekintzak: Ipuin kontalari bikaina

Astean izan genuen ipuin kontalaria, ezin hobea!!


 


Euskal ipuin, kondaira eta mitologia mundura modu liluragarrian barneratu gintuen guztiok ere Dorok. Ez zen, barre eta algararik falta izan eta gerturatu ginenon partehartzea polita izan zen. Ez dakit, sorginkeria edo lamien lakioa, zer izan ote zen, baina Dorori adi-adi, goiz zein arratsalde magikoa pasa arazi zigun.


 


Mila esker Doro!


Bertan ikusitako ipuinaren bideoa ikus-entzuteko:


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko Ekintza: ipuin kontalaria

Bihar, ekainak 11, Udal Euskaltegian Doro ipuin kontalaria izango dugu. Lehenengo saioa goizeko 09:15ean izango da eta arratsaldekoa, berriz, 18:00etan.


AEK-ko ikasleak eta baita Leintz Udal Euskaltegikoak ere gonbidatuta daude, eta dagoeneko badakigu AEK-koak etorriko direla. Beste norbaitek etorri nahi badu, aurrera. Egon seguru saio atsegina izango dela.



 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintzaeguna gero eta gertuago!!

 


Horra jarraian mintzaegunean izango dugun egitarauaren planoa:


Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Euskaltegiko ekintza: Santa Barbaran ikasitakoak

Maiatzaren 15ean, AEK-ko eta Udal Euskaltegiko irakasle eta ikasleekin, Santa Barbara parkera gerturatu ginen; oraingoan gainera, Epako ikasle talde bat ere hurbildu zitzaigun.


Bertan, Fermin Lecetaren eskutik zuhaitzei buruzko azalpenak entzun genituen. Askorentzako kontu berri ugari. Interesgarria izan zen, garai ezberdinetan gizarte aldaketen eraginez, gure inguruneko zuhaitz motak ere nola aldatuz joan diren entzutea.


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintza eguna 2008

Azken bi urteetako ekintzari jarraiki, aurten ere Topaguneko (euskara elkarteen federazioako)  mintzapraktika programaren barruan, mintza eguna antolatu da.


Oraingoan ere larunbatez, ekainaren 14ean Getxon izango da ekitaldia.


 


Zahar Berrik, bailarako beste egitasmoekin batera, autobusa antolatu dute bertara joateko.


 


Arrasaten autobusak goizeko 9:00etan irtengo du eta Bergaran eta Eibarren geldiuneak izango ditu. Bueltarako ordua berriz, 19:00etan izango da.


 


Festara egun pasa joateko izen eman beharra dago eta epea ekainaren 5ean, eguerdian bukatuko da. Izen emateak, AED-n 18€ ordainduta egingo dira. Diru kopuru hori Mintza eguneko bazkariaren kostua izango da.


 


Informazio gehiago nahi izan ezkero deitu:


943 77 12 28ra (AED) eta Ainhoagatik galdetu.



Informazio gehiagorako, hona, mintzapraktika web orrirako sarrunea 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aste Buruko ekintzak: Hiru Kurutzetara irteera

         Pasa den larunbatean, Hiru Kurutzera joan ginen Arrasateko Zahar Berri eta Bergarako Berriketaneko lagunak. Asko batu ez baginen ere, giro polita sortu zen eta, mendi bueltatxoa egin artean behintzat, ateri iraun zuen.


         Bueltan, Elosuko elkartean txorixo eta hirugiharra frijitu eta, gazta, ogia, ardoa eta sagardoa lagun, osteratxo ederra antolatu genuen! Bazkaritarako etxera bueltatzeko asmoz joan ginen arren, ordurako bueltatu bai, baina nahikoa janda! Guztia ere garbitu baikenuen!!




Goiko argazkian, Hiru Kurutzeta tontorrean. Beheko argazkian berriz, Elosuko elkartean, bapo!


Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Astebukaerako Ekintza: mendi ibilaldia

Hilaren 17an, larunbat goizez, Bergarako berriketanekoekin batera, mendi bueltatxoa egingo dugu. Bergarako Elosutik habiatuta, Hiru Kurutzetara izango den ibilaldia eta gero,  Elosuko elkartean, gazta, txorixoa eta hirugiharrak dastatzeko aukera ere izango da bertan!!


Goizeko 8:45ean Arbolapetan elkartu eta kotxetan mugituko gara. Bazkaltzeko etxera etorriko gara.


Partehartzeko deitu AED-ra..


ANIMATU!!


                                        

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaltegiko Ekintzak: Santa Barbaran ibilaldi gidatua

Datorren maiatzak 15ean, ohikoa den bezala ostegunez, hileroko euskaltegiko ekintza izango da. Oraingoan Santa Barbara parkean izango dugu hitzordua. Bertan, aditu baten laguntzaz, parkeko landaretzari buruzkoak entzun eta ikasteko aukera paregabea izango dugu!


Goizeko ekitaldia, 10:00 eta arratsaldez 6:00tan, Zarugalde aldera dauden txintxonetan elkartuta. Ez huts egin!


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruditik hitzera”, hitzaldi bilgunea

Pasa den asteazkenean, arratsaldeko 6:00etan, Kurlturateko Jokin Zaitegi aretoan Gurasolagun proiektuari hasiera aman asmoz, Iruditik Hitzera lemapean, hitzaldi bilgunea antolatu genuen. Bertan Yolanda Arrieta idazle eta literatura animatzailea izan genuen hizlari.


Ez ginen bost pertsona besterik elkartu baina, egia esan, oso interesgarria izan zen. Irudimena lantzeko hainbat trikimailu ikasi eta literaturan murgiltzeko gogoa berpiztu zigun Yolandak.


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina