Euskaltegiko ekintza: Talo ikastaroa

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Abenduaren 17an 2008ko euskaltegiko azken ekintza izan genuen: talo lehiaketa. Egia esan,
azkenean ez zen lehiaketa izan, epaimahaia ez baitzegoen talo guztiak
probatzeko kondizioetan. Baina, “ikastarotxo” ederra egin genuen Juana Mari
Arregik lagunduta. Oso arrakastatsua izan zen: goizeko txandan, 9:30etan, 50
pertsona inguru izan ginen; arratsaldez, berriz, gutxiago izan ginen eta,
gainera, gaztetxoak nagusitu ziren.



 

Lehenengo
eta behin, Juana Mariren azalpenak entzun genituen: orea nola egin eta nola
landu. Ondoren, bakoitzak paleta bat hartu eta taloak egiten aritu ginen.
Ederki pasatu genuen eta, gainera, hamaiketako eta askari ederra egiteko aukera
izan genuen bertaratutakoek: taloak gaztarekin, txorizoarekin eta baita
txokolatearekin jan genituen. Bertaratu bazinen, seguru hurrengo urtean
errepikatzeko gogoarekin gelditu zinela eta, agertu ez bazinen, hurrengoan
animatzea espero dugu!

 

Hementxe
duzue argazkitxo bat sortu zen girotxoa ikusteko:



Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mirandaolako Burdinolara bisita

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Joan
zen larunbatean Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoa ikusteko irteera egin
genuen. Arrasatetik ez zen inor animatu, baina Bergaratik 15 lagun inguruk
hartu zuten parte. Hotza pasatu arren, oso irteera interesgarria izan zen. Lehenengo museoan bueltatxo bat eman zuten eta ondoren burdinolara hurbildu ziren. Bertan, burdinola martxan ikusi ez arren, funtzionamendua oso ondo argitzen zituzten ikus-entzunezkoak ikusi zituzten. Gero, honen ondoan daogen ermita berriztua ikusteko aukera ere izan zuten. Benetan merezi du gure arbasoek utzitako altxorra bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita.
Pena bat da Zahar Berri
egitasmotik inor ez animatu izana. Agian hurrengo batean… Animatu eta ez
galdu gauza berriak ikusteko eta ezagutzeko aukera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txema Auzmendi bikain!

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Atzo,
Azaroaren 20an, osteguna, Txema Auzmendi izangenuen AEDko txokoan. Txemak
euskara ikasi behar izan zuen heldua zenean, txikitan bere ikaskuntza prozesua
moztu baitzioten. Bere istorioa ezagutzeko aukera izan genuen atzo eta, honekin
batera, euskara ikasteak ekarri dizkion poztasunak (eta nekeak) adierazi
zizkigun. Bertaratutakoek euskara oso garbian istorio pertsonal eta
interesgarria entzuteko parada izan genuen. Hurbildu ziren ikasleentzako ziur
adierazi zituen poztasun eta neke batzuk aski ezagunak izango ziren. Jakin
badakigu euskara ikastea oso prozesu luzea eta “zaila” dela egungo
ikasleentzat. Hitzaldi honi esker egiten duten esfortzua baloratu izana espero
dugu eta, horrela, hemendik aurrera gelditzen zaien bidaia poztasunez
betetzea!! Eskerrik asko, Txema!!!


Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Legazpiko Burdinaren Museora bisita

Datorren astebukaerako irteera bat antolatu dugu Zahar Berritik. Legazpiko Euskal Burdinaren Museoa ikustera joango gara azaroaren 22an, larunbatean. Goizeko 10:00etan
geldituko gara Garibaiko autobus geltokian eta kotxeetan Bergarara joango gara han Berriketan-ekoekin elkartzeko eta guztiok batera Legazpira joateko.
Bazkaltzeko itzuliko gara, beraz, animatu!!
 
Izena emateko deitu Zahar Berrira!


Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txema Auzmendi hizlari

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Azaroaren
20an, ostegunean, Txema Auzmendi izango dugu hizlari. Txema eskarmentu handiko
gizona da eta gurera etorriko da euskaldun berria izan zen denbora nola bizi
izan zuen kontatzera. Gaur egun euskaldun osoa dugu. Beraz, oso interesgarria
izan daiteke prozesu horretan hainbeste izerdi botatzen ari duen ororentzat. Ez
galdu hitzaldi interesgarri hau entzuteko parada eta hurbil zaitezte AEDko
egoitzara azaroaren 20an 18:00etan. Espero zaituztegu!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zaharberriko hasierako afaria

2008-2009
ikasturteari ongietorria emateko joan zen ostiralean, urriaren 24an, kurtso
hasierako afaria egin genuen. Afaria Larrinoko elkartean izan zen eta bertaratu
ginenok bapo afaltzeko aukera izan genuen. Guztira bederatzi pertsona egon
ginen eta, Txantxiri esker, asko disfrutatu genuen afariaz, giro lasai eta
ederrean. Kurtso amaierako afarian jende gehiago agertzea espero dugu, nahiz
eta sukaldariarentzako lan gehiago izan!

Hemen daukazue afarian izan ginenon argazkia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

2008ko urriko Euskaltegiko ekintza: opor-diapoak

Euskaltegiek ekin diote beraien martxari: aditzak, esaldiak, gramatika, perpausak, sinonimoak… Hilean behin, Zahar Berriri esker, ikasleek klaseetako errutinatik askatzeko aukera dute. Autengo lehen ekintza argazki proiekzio bat izan da, iaz bezala. Ikasleek beraiek erakutsi zituzten argazkiak eta baita hauei buruzko azalpenak eman ere. Holanda, Zaragozako Expoa, Extremadura, Huelva, Errusia… hobeto ezagutzeko aukera izan genuen bertaratutakoek. Argazki asko eta politak ikusi genituen.


Hona hemen diapo-emanaldian ateratako argazki batzuk:



Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskaltegiko Ekintzak: 2008ko Urria. “oporretako diapoak”

Ikasturtea hasi eta berarekin batera, martxan ditugu dagoeneko Zahar Berrik antolatzen dituen hileroko Euskaltegiko Ekintzak.


 


Iaz bezala, aurten ere, euskaltegietako ikasleen oporretako argazki bildumak eta hauen azalpenak ikusi eta entzunaz hasiko dugu ikasturtea.


 


Horretarako ez ahaztu aste honetan bertan, urriaren 16ean, ohikoa ohiturari jarraiki ostegunez, duzula hitz ordua! Iaz bezala, ekintza bera goiz zein arratsaldez errepikatuko da; goizeko ekintza 9:30etan eta arratsaldekoa berriz 6etan izango direlarik. Biak ere, AED-ren txokoan.


 


Bertan ikusiko dugu elkar!!



      

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Afaria!!

Urriaren 24ean, ostiralez, Zahar Berrik ikasturteari hasiera eman asmoz, afaria antolatu du. Beraz, badakizu! Gurekin batera lagun artean gustura izan eta osteratxoa egin nahi baduzu, utzi lotsa eta zatoz gurera!! ANIMATU!!


Afarirako ordua eta lekua aurrerago zehaztuko ditugu.


 


   

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

2008-2009_Ikasturteko egitaraua


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina