Mintza eguna

  

Arabak ongi etorri beroa eman die Euskal Herriko berba lagun guztiei.


Arabako eta EAEko hiriburuak besoak zabalik hartu zituen atzokoan  Euskal Herriko bazter guztietatik Mintza Eguna ospatzera bertaratu ziren mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta abarrak eta, eguraldiak eguna hondatuko zuen beldurra baldin bazegoen ere, azkenena egun-pasa gozoa egin ahal izan zuten mintzapraktika egitasmoetako partaideek, hori bai, aterkia beti prest, badaezpada ere. Argazkian ezkerretik eskumara agertzen dira Arrasatik joan ziren berbalagunak: Lorea, Nagore, Bittor eta  Joxe Mari. Oso ondo pasatu zuten, asko jan eta dantzan ere asko egin zutela esan digute.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

sar zaitez jolastera



Nola du izena baserriko tresna honek?


Sar zaitez jolasteran parte hartu duzuenon artean gehienok ongi erantzun duzue, erantzun zuzena txarrantxa da; beraz, guztiok zoriondu nahi zaituztegu. Dena den, aipamen berezia zor diogu, Zahar Berriko web-orrian sartu eta bertan erantzuna eman duzuenoi! Ea hurrengoan beste batzuk ere ohitura horri ekiten diozuen!


Beti bezala, erantzun egokia eman eta zozketatutakoen artean irabazle bakarra dago, oraingoan Jabier Gotazar tokatu zaio saria! Zorionak!

Kategoriak Sailkatugabeak | 15 iruzkin

Mendi irteera bateratua

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}


Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

ARAIA-ARATZ MENDI
IBILBIDEA

Maiatzaren 23an, larunbata

Goizeko 10:00etan Araiako Ajuria fabrikan.

   Topaguneko
Mintzapraktika sailak lehenengoz mendi irteera bateratu bat antolatu du Euskal
Herriko mintzapraktika

egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide
guztientzat. Bertan,  elkar ezagutu eta
egun pasa ederra egiteko parada ezin hobea izango dugu.

         Mintzapraktika egitasmoek ohiko saioez
gain, saio osagarriak antolatzen dituzte, saio osagarri hauen xedea euskarazko
HARREMAN SAREAK sortzea da gustuko ekintzak eginez, mendi ibilaldiak, literatur
solasaldiak, museotara bisitaldiak, afariak…

         Mintzapraktika proiektu asko dira mendi
irteerak antolatzen dituztenak, horiek guztiak egun batez ibilaldi bat
elkarrekin egitea da gure helburua.

         Oinak arin eta mingainak dantzan!

Arrasatetik joango garenentzat irteera ordua 8:30ean izango da. Zahar berriko teknikaria prest agertzen da automobila eramateko.


Izen-emateak:

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Leintz Gatzagako Gatz museoaren bisita eta Hiruerreketa ibilaldia


Leintz Gatzagako Gatz museoa bisitatzeko txangoa antolatu du Zahar Berrik maiatzaren 16rako. Jarraian azalduko zaizue egitaraua:


– 9:10ean Abaroatik irteera, automobila beharko dira joan ahal izateko.


– 9:30ean Marisan, Gure Ametsa tabernaren ondoan elkartuko gara bertako gidarekin. Bertatik Hiruerreketara irteera hasiko da. Hiruerreketa, Deba errekaren jaiotza ikusten den ibilbidea eta Isuskitzakoa, trenak egiten zuen ibilbidea dira.


– 11:00etan hamaiketakoa egiteko tartea, txangorako jana norberak eraman beharko du. Ondoren 12:30ean museoa bisitatu eta bazkaltzeko etxera buelta.


Animatu zaitezte!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

GURASOLAGUN EGITASMOA


Gurasolagun egitasmoa 



Arrasateko gurasoen artean euskararen erabilera

bultzatzeko mintzapraktika egitasmoa. 

 

Guraso eta seme alaben arteko transmisioa euskarazkoa izatea ahalbidetzen du.

 


 Nola funtzionatzen du?



  • Astean ordu beteko konpromisoa hartuz


  • Ordutegi librea


  • Umeentzako zaintza zerbitzua eskainiko da  eskaeren arabera


  • Doakoa da




 Parte hartzeko baldintzak                   



  •  Euskaraz komunikatzeko oinarrizko   gaitasuna izatea.




  • ØAstean behin taldekideekin biltzeko konpromisoa hartzea

 


 



 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

sar zaitez blogera

Nola du izena baserriko tresna honek?

Zertarako balio du?

Erantzuna betetzeko, sartu zure datuak hurrengo taulan.Izena eta erantzuna emanez. Hamar pertsonen erantzuna lortzen denean, zozketa baten parte hartuko duzue.Eta ikasturte amaieran irabazleak saria jasoko du.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Asteburuan Aramaioko Irurrieta sagardotegira

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Aramaiora, sagardotegira:

Otsailak 13, Sagardotegira
joan zinetenen artean sari baten zozketa egin da.

Irabazleak
Aramaioko sagardotegira joateko bi txartel lortuko ditu.

                        


                     Zenbakia saritua
58
da.

 943 77 12 28ra dei eginez emango zaizue
sariaren berri zehatzagoa
. Sagardotegiko helbidea: Arraga auzoa, Iturrieta baserria, Tel.: 945 445 385

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Berbetan lehiaketa


Parte hartu Berbetaneko        lehiaketan:


   


   Zertarako balio du aintzinako baserriko tresna honek?bidali zure erantzuna helbide honetara:


zaharberri@aedelkartea.com


Eta nahi baduzu ikusi goiko galderaren erantzuna web orri honetan:


http://esculturaurbana.com/paginas/basn006.htm

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Sagardotegira irteera

O


 


Aurtengo kurtsoan hamaika jarduera eraman ditugu aurrera asterik aste. Nabarmentzekoen artean otsailaren 13an, sagardotegira eginiko irteera dago. Hau izan da irteera jendetsuena, non Bergara eta Arrasateko laurogeita sei lagun elkartu ginen, AEDko bazkideak, Berba lagunak, Udal Euskaltegitako ikasle, irakasle, AEKo lagunak eta baita Bergarako Udal Euskaltegiko ikasleak eta Jardun elkartekoak.


 


Dantzan eta kantuak jarri genituen Azpeitiko Añota sagardotegian zeuden guztiak. Eta noski, kantuan egiteaz gain lagun berriak egiteko parada izan zen, euskara praktikatu, barre algarak egin… sagardotegiko okerrena bueltatu behar izatea izan zen.


 


Laister zozketa bat egiten da, joan zineten guztion artean eta sariren bat jausiko da.


 


Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Torrada Lehiaketa


Otsailak 19an, Eguen-Zuri eguna dela eta Udal Euskaltegiko eta AEKo ikasleen artean torrada lehiaketa antolatu zen. Oso giro polita sortu zen, torradak prestatzen. Bertan, 3 sari banatuko ziren: Torrada goxoenari, torrada berritzaileenari eta sukaldari itxura dotoreenari ekartzen zuenari.


Umorea ez zen falta, eta jende multzoa elkartu zen lehiaketara. Irabazle asko izan zirenez, bakoitzari Seaskako kantu liburuxka eta AEDko joko bat oparituko zaie sari gisa.


Irabazleok, AED elkartera gerturatu zaitezkete, zuen oparia jasotzera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina