Berbetan 77


  Azaroa eta abendu bitartean atera dugun Berbetan aldizkarian,     aurkituko duzue Zahar-Berriko ekintzen
  eta programaren berri. Horretarako link honetan likatuz
  jaitsi ahalko duzue Berbetan artxiboa.
   http://www.box.net/shared/f9y1dnn63a

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

astebukaerako ekintza


IZENA EMATEKO EPEA: azaroak 25


ITEERA EGUNA: azaroak 28,                                               sapatua Garibaiko geltokian, goizeko 9:30ean.


IRAUPENA: goizpasa


“Obretan eta irekita”. Lelo bitxi horrek laburbiltzen du Gasteizko Santa Maria katedrala zaharberritzeko lanak ikusteko bisita gidatuen espiritua. Tenplu barruko ibilaldiak lanak ikusteko joango gara Zahar Berri eta Berriketaneko lagunekin bat eginda.


Katedral zaharra historia, arkitektura, arkeologia, kultura eta artea uztartzen dituen gune tematikoa dugu dagoeneko, eta edukia aldatuz doa, tenplu ederra zaharberritzeko lanak daude ikusgai. Bisita berezia dela esan dugu, azalpen historikoak eta patologien eta zaharberritzeko neurrien gaineko azalpen xeheak jasotzearekin batera, arkeologia eta zaharberritze lanak zuzenean ikusten baitira. Kultur turismoan guztiz berritzailea den egitasmo horren baitan arkeologoak, harginak, aldamioak eta indargarriak ikusiko ditugu, denak batera.


Berbalagun taldeei katedrala bisita gidatua izateaz gain, Gasteizeko alde zaharraren historiari buruzko azalpenak emango zainkizue. Eta erainkin aipagarrienak bisitatuko ditugu eta beraien nondik norakoak ezagutu ere.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

euskaltegiko ekintzak

 


Azaroak 25, goizeko ekintza:


Gatzagako basoetan barrena, Udal Euskaltegiko Joxerra irakaslea izango dugularik gidari. Elkartzeko ordua:


– 9:40ean marisa jatetxean.



 Arratsaldeko ekintza:  Iñigo Arregi eskultorearen lantokia ikustera bisita egingo dugu. Informazio berari eta bere obrari buruz, labur-labur:  eskultore eta pintorea dugula, Iñigo Arregi. Bere obra oso mamitsua da, reliebeak, euskal eskulturaren ezaugarriak baditu, asteazkenean berak azalduko digun bezala.


– 18:30ean Arregi dendaren kanpoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zahar Berriren aldeko egutegiak salgai


Lehen aldiz, Zahar-Berrik boletoak jarri ditu salgai.


Honekin batera, Guikuri izeneko landetxe batetan,  2 egunetako astebukaera zozketatzen da. Lortu nahi izanez gero, Arrasateko Udal euskaltegia, AEK edo AEDren ere eros ditzakezue, euro baten truke.


Guikuri landetzea Gorbeako magalean aurkitzen den baserri ederra da, eta sauna eta erlaxazio-gunea ere badauka.


Zozketa eguna: 2010ko urtarrilaren 29an egingo denez, Zahar- Berriko web gunean jakinaraziko dizuegu zenbaki irabazlearen berri.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ardo bira Zahar Berritik

      


Gaur egungo egoera ekonomiko larriak eraginda, Zahar Berrin ere, ideia, argi izpi eta soluzio berriak aurkitzeko asmoz dihardugu. Irudimenaren eta sorkuntzaren arloak arakatzea, miatzea da gaur eskuartean dugun lanaren oinarri.

            Honela, Zahar Berrik ere, finantzazio lanari ekin dio eta aldi berean, zuen atseginerako izango den Ardo Biran parte hartu dugu.

            Jarraian, aipatuko da zertan datzan: Berba-lagunen (Zahar  Berri proiektuan parte hartzen dutenak) eta Aedko bazkideen (AED Zahar Berriko partaide baita, AEK eta Udal Euskaltegiarekin batera) laguntzaz, azaroaren 19an, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, Biteri plazan, Zahar Berrik bere mahaia jarri zuen.

            Bertan, gaztaina bero-beroak eta ardoa euro batean ziren salgai. Hau guzti hau, Zahar Berri programako Berba Lagun taldeak eta antolatzen diren ekintzak aurrera eraman eta sustatzeko laguntza ekonomikoa bilatzeko izango da.

            Honela, gogoz eta motibazioz jarraituko dugu ahal dugun bitartean, Zahar Berrin. Eskerrik asko.


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berba lagunen harrera jaia


 Zelan doa ikasturtea?Honezkero berbalagun taldeetan hasteko gogoarekin? Horregatik, aitzakia edo emango dizuet batzeko lehenengoz. Urriaren 30ean, ostiralean , Larriñoko elkartean, antolatuko den afarira gonbidatuta zaudete guztiok (Urkulun, Larriño auzoan eliza ondoan). Taldeko berbalagunak zein beste taldekoak ere ikusteko parada izango da.
Beraz badakizue,


urriaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 8etan, Arrasateko Monte tabernan, Berbalagunen Harrera Jaia


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Izen emate kanpaina zabalik!

Lehenik eta behin, ongi etorridenoi! Oporrak pasata eta udazkenean sartuta gauden honetan zuengana jotzen dugu izen emate kanpaina zabalik dagoela informatzeko. Hala, berba lagun egitasmoan parte hartu nahi duen norbait ezagutuz gero, guregana jotzeko esan eta anima dadila! Beti gaude prest bai euskara hobetu nahi dutenei eta baita euskara ikasten dabiltzatenei lagundu nahi dutenei leku bat egiteko! Ez lotsatu eta euskararekin gozatu!!


Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

ZAHAR BERRIK ERE IKASTURTE BUKAERA

Uztaila hasi eta ikasturtea bukatu. Hainbatek bezala Zahar Berriko Berba lagunek ere, uda garaia eta abuztuko oporren aitzakian egunerokotasuna alde batera utziaz, iraila – urria etorri bitartean eten aldia izango dute. Gehientsuenak “opor luzeak” hartu eta kanpora jo alde, edo beste batzuk, deskantsatzeko aprobetxatuz, taldeek ere deskantsua hartu eta bueltan indarberriturik berriz ekingo diote.


Urtean zehar izandako ekintza, lehiaketa, irteera eta ikastaroak atzean utzi ondoren, uztailean oraindik ere, elkartzeko azken parada izan dute. Neguan horren preziatua den kafe beroa alde batera utzi eta freskagarri zein pasten inguruan batu dira. Urteko gora-beheren gainean jardun, udarako planen nondik norakoak eta hurrengo ikasturterako proposamenak egiteko aukera. Baita partaide guztiei euren borondate on zein gogoa eskertu eta saritxoak banatzeko parada ezin hobea ere!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Argazki proiekzioa

Argazki Proiekzioa


Urrian, ikasturte hasierarekin batera


Goizean  10:00etan


Arratsaldean 18:00etan


 


 


Abian da Zahar Berrik, AEK-ko eta Udal Euskaltegiko ikasleentzako  III. argazki lehiaketa.


Dagoeneko prest gaude zuen argazkiak jasotzeko eta honela urrirako emanaldi txukun bat prest dezakegu. Bialtzeko idatzi ondoko e-mailera: zaharberri@aedelkartea.com


 


 


ARGAZKIAK IKUSGAI


Udako argazki proiekzioa hiru urtez jarraian egin da. Orain arte oso positibotzat baloratu denez,


ekintza berriz errepikatzea erabaki da. Ikasle bakoitzak oporretan eginiko bidaia bateko argazkiak bidali ahal izango ditu.


Urrian 22an elkartzen garenean bakoitzak azalpen bat ematen bidez nork, non, noiz eta ze argazki komentatu nahi duen azalduko die beste entzuleei. Ondoren argazki guztiak ikusgai jarriko dira Zahar Berriko web-gunean sortutako foto-blogean. Eta bi irabazleen izena bertan azalduko da.


 


SARIAK


Bi sari banatuko dira; lehena goizeko taldeko argazki eta azalpen onenari, bestea berriz arratsaldean zatozenen artean banatuko da. Epaimahaiko kideek baloratuko dute argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta balore historikoa.


 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Udalako Natur eskolara bisita


Euskaltegiko ekintza: Udalako natur eskola bisita


Hau da Udal euskaltegiko ikasle batzuek eman diguten azalpena. Bertan basoko eta artadiko zuhaitzei buruzko azalpenak jasotzen dituzte. Ikasleek interes handia jarri zuten eta galdera ugari egin zizkieten natur eskolako langileei. Ekintza errepikatzeko modukoa iruditu zaiela esan digute Maribel  eta Mertxek.


 



Hileroko euskaltegiko ekintzen barruan, hogeita hamar lagun inguru elkartu ginen Udala auzoan, maiatzaren 26an. Aukera polita eduki genuen Udalako inguruak ezagutzeko, eguraldi ona izan genuen lagun eta.

 

Ingurugiroko eskolaren arduradunak azaldu zizkigun artadiko mamiak, zuhaitz eta landareen izenak eta hauei buruzko berezitasun batzuk. Adibidez, apomahatsa, bihotzaren itxura eduki arren, bere fruituak pozoitsuak dira; gorostia, babestuta dago; edo laharra, bere fruituak jangarriak dira. Nahiz eta inguruan bizi, gehienok ez genekien gure inguruko mendietan dagoen aberastasunaz eta irteera honekin gauza interesgarriak ikasi genituenez, poz-pozik itzuli ginen etxera.

 Mertxe -Maribel

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina