Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
2024(e)ko azaroa A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
ZAHAR BERRIZ ZOZKETA
Urtarrilean burutu da Zahar Berriko egutegien zozketa. Zenbaki saritua 0548 izan da. Saritua, Olatz Telleria izan da eta lagunarekin Gorbeiako parke naturalean dagoen Guikuri Landetxean astebukaera ederra pasatzeko aukera izango du. Ondo pasa bikote!!!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Giro paregabea izan genuen ikasturteko afari-meriendan
Ikasturte hasierako ekintzan, guztira hogeita bost lagun elkartu ginen, lehenik aperitiboa hartu eta ondoren afari merienda ederra egin genuen. Bertan, adin guztietako lagunak elkartu ginen ondo pasatzeko asmoz. Tarte hartan, mintzapraktikan fin-fin aritzeaz gain, bakoitzak ekarritako jaki goxoak konpartitu eta errezetak ere trukatu genituen. … Jarraitu irakurtzen
Zahar-Berriren alde 1000 poltsikoko egutegi salgai!
Aurten ere Erdu AEK, AED eta Arrasateko Udal Euskaltegiak 1000 egutegi atera ditugu autofinantzaketarako eta Mintzapraktikari bultzada bat emateko. Gainera, egutegi hauek erosten dituzuon herritarren artean, Muruako Guikuri landetxean astebukaera bat zozkatuko dugu bi lagunentzat. Zozketa datorren urteko Berba-lagunok, euskaltegietako … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak astebukaera, egutegiak, guikuri, landetxean, salgai
Utzi iruzkina
Zenbatekoa da kalabazaren pisua?
Maritxu Kajoi egunean atera genuen kalabazak 10.330 kilo zeuzkan. Xabi Igoa aramaioarrak irabazi du Pikunietako gazta ekologikoa eta Errioxako ardoa. Zorionak Xabi eta eskerrik asko parte-hartu zenuten denei!
Mintzapraktikarekin Intxortara irteera
Urriaren 6an, zapatuan Arrasateko eta Bergarako berba-taldeak Elgetan elkartu ginen bisitaoso interesgarri bat egiteko asmozGerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta,ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan genuen. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatu ginen; … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak arrasate, berbalagunak, bergarako, eta, gerra, intxorta, zibila
Utzi iruzkina
Mintzapraktika ireki bihotza
Kaixo Laztana, “Laztana” ala “lastana” idat zi behar da? Hau buruhaustea! Ez dakit nondik hasi ere. Seguru asko harrigarria egingo zaizu maitale ezezagun bat duzula jakitea, baina hala da. Behin baino gehiagotan egon naiz zuregana hurbildu eta zerbait esateko puntuan, baina, ez naiz inoiz ausartu … Jarraitu irakurtzen
Mintzapraktika Matrikula 12/13
Arrasateko Mintzalaguna 12/13-Izena-emateko fitxa: Google docs. honetan klikatuz, egin dezakezu izen-ematea: https://docs.google.com/document/d/1qmMhUSetLmeMHbbOmXOh1fFtb1GCG1ItS3f6b1UNTxE/edit
Ikasturte amaierako afaria mundiala!
Aurreko San Juan bezperan, Arrasateko berba-lagunok kurtso amaierako afaria Txondorra jatetxean izan genuen. Zahar-Berriko kideei eta ingurukoei elkar ezagutzeko aukera ematea da ekintza honen helburu nagusia. Eta ikasturteari amaiera emateko euskaldun zaharrei esker ona adierazteko aprobetxatu genuen, beraien borondate eta eskainitako denboragatik. Eta nola … Jarraitu irakurtzen
mintza eguna 2012
Ekainak 3 zapatu goizean, Debagoienetik 35 lagun animatu ginen Mintza Eguna jaira. Bertara heldu bezain pronto, kaia bazterrean, Bizkaitarrek kantuz errezibitu gintuzten. A ze gozamena izan zen, hainbeste jende irribartsu eta alaitsu ikustea. Aurten gainera gurasoak eta umeak ere jaira batu ziren, zahar eta … Jarraitu irakurtzen