Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
2024(e)ko azaroa A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
MINTZA-EGUNA Bera, maiatzaren 30ean
Bortzirietako SOLASLAGUNek aurten 10. edizioa ospatuko duen Mintza Eguna prestatu dute, lehen urtean bezala, Nafarroan ospatuko delarik. 2015eko maiatzaren 30ean, larunbata, Beran izango dugu hitzordua eta laster emango da egitarauari buruzko informazioa. Bazkarirako izen ematea maiatzaren hasieran zabalduko da, tokian … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Debagoienetik Arabar Errioxara irteera
Maiatzaren 9an, Debagoienetik Bastidara irteera antolatu dugu. Egun guztiko irteera kulturala izango da. Bastidatik La Peciñako ermita romanikoaren, nekropolisaren eta San Vicenteko gazteluaren bisita gidatua izango ditugu. Ondoren, eguerdian Errioxako ardoak dastatzeko poteoa eta Jatorrenea jatetxean bazkari mundiala egingo dugu. … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
2015eko Mintzosagardo eguna
Otsailaren 27an, Iturrieta sagardotegira irteerari, ikasle eta berba-lagunek balorazioa oso ona egin diote. Ekintza honetan ikasleek eta berba-lagunek lagun artean, euskaraz mingaina dantza jarriz oso ondo pasa zuten.
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Badator 19. Korrika
Badator Korrika19, martxoaren 23an iritsiko da Arrasatera. Horren aurretik Arrasateko Korrika batzordeak ondorengo egitaraua prestatu dugu: Martxoaren 13an, Bertso-korrika izango da Jai Zale tabernan, arratsaldeko 7:30etik aurrera. Bertsolariak, Ane Zuazubiskar, Maddi Sarasua, Xabi Igoa eta Martin Berrizbeitia. Gai emailea, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Antzerki tailer berria
AED elkartean Antzerki tailerra antolatu dugu . 10 saiok osatuko dute tailerra, apirilaren 13an hasi eta ekainaren 15 arte luzatuko dena. Saioak 2 orduakoak izango dira, asteleheetan 18:30etik 20:30era. Jakin baita arestian aipaturiko datak aldatzeko aukera dagoela. irakaslea: Olatz Pagaldai izango … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Berba-lagunentzako eskaintza berezia
2014-2015 ikasturte honetan, EHEko kideek, Jai Zale taberna irekitzearekin batera, berba-lagunei eskaintza berezia eskaini nahi diete. Jai Zale euskara praktikatzeko leku oso aproposa, atsegina eta egokia delakoan, eta euskararen arnasgune izateko bokazioaz, astelehenetik ostiralera kafea zein infusioak euro batean izango … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
“Zaharra eder, aspaldiko Mondragoe”-hitzaldia
Anabel Ugaldek, Arrasate Zientzia Elkarteko kideak, urtarrilaren 26an AEDn eman zuen “Zaharra, eder. Aspaldiko Mondragoe” hitzaldia. Han elkartu ginen hainbat euskara ikasle, Zahar Berriko kide eta herritar, Mondragoen historia zati txiki bat ikasteko asmoz. Ikertzailearen eskutik, eta beirazko plaketatik ateratako … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Zahar-Berriko partaideak, Arrasatetik Bilbora
Zahar- berriko kideok urtarrilaren 31n astebururako irteera egin genuen. Goizean goiz Garibay kalean elkartu ginen, eta Bilbora jo genuen ” Terrakotazko Shiango Gerlariak” ikustera. Erakusketa bi zatitan banatuta zegoen: Lehenengo zatia: film bat erakutsi ziguten, historiako aurkikuntza arkeologikorik enigmatiko eta … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Negu giroan, euskara ikasleak torradak prestatzen!
Arrasateko Udal Euskaltegiko eta AEK-ko ikasleek giro ederrean parte hartu genuen Torrada lehiaketan. Jaizale tabernako sukaldean jo eta su, garaiotan gure inguruan hain ohikoak diren torradak egin genituen, umore onean eta euskara ahoan. Bejondeizuela! Alabaina, ez da Jaizale tabernan egingo … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
AEDN, 19. korrikaren aurkezpena
Hurrengo euskaltegiko ekintzan, abenduaren 17an, Korrikaren historiaren inguruko eta, batez ere, aurtengo korrikaren inguruko aurkezpentxo bat egingo digu Maite Ilarduiak, bailarako Korrikaren koordinatzaileak. Goizez 10:30ean eta arratsaldean 17:30ean. Saioan zehar, Korrikaren dokumentala ikusiko dugu eta Euskahaldundu leloaren inguruan ere hitz … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina