Euskaltegiko Ekintzak: 2008ko Urria. “oporretako diapoak”

Ikasturtea hasi eta berarekin batera, martxan ditugu dagoeneko Zahar Berrik antolatzen dituen hileroko Euskaltegiko Ekintzak.


 


Iaz bezala, aurten ere, euskaltegietako ikasleen oporretako argazki bildumak eta hauen azalpenak ikusi eta entzunaz hasiko dugu ikasturtea.


 


Horretarako ez ahaztu aste honetan bertan, urriaren 16ean, ohikoa ohiturari jarraiki ostegunez, duzula hitz ordua! Iaz bezala, ekintza bera goiz zein arratsaldez errepikatuko da; goizeko ekintza 9:30etan eta arratsaldekoa berriz 6etan izango direlarik. Biak ere, AED-ren txokoan.


 


Bertan ikusiko dugu elkar!!



      

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude