Euskaltegiek ekin diote beraien martxari: aditzak, esaldiak, gramatika, perpausak, sinonimoak… Hilean behin, Zahar Berriri esker, ikasleek klaseetako errutinatik askatzeko aukera dute. Autengo lehen ekintza argazki proiekzio bat izan da, iaz bezala. Ikasleek beraiek erakutsi zituzten argazkiak eta baita hauei buruzko azalpenak eman ere. Holanda, Zaragozako Expoa, Extremadura, Huelva, Errusia… hobeto ezagutzeko aukera izan genuen bertaratutakoek. Argazki asko eta politak ikusi genituen.
Hona hemen diapo-emanaldian ateratako argazki batzuk: