Mintzapraktikako topaketa honetara, guztira 14 lagun bildu ginen. Bi ordutan, ikasturtean zehar izandako esperientziak trukatu genituen. Eta denek, diotenez berba-taldera aisialdian ondo pasatzeko gune berri bat lortu dute. Eta bidelagun aktiboek diote, ikasturte hasieran baino euskara maila hobea daukatela. Eta gehienen esanetan, mintzapraktika programarekin, hurrengo ikasturtean ere jarraitzeko asmoa badute. Hala, asteroko mintzapraktikako ordubeteko hitzordua oso aberasgarri zaie, besteak beste, eguneroko kezkak ahaztu eta momentu atsegin bat pasatzeko.
Balorazioa egiteaz gain, egun hau, probestu genuen bi zozketa egiteko. Lehenengo saria, Tribial lehiaketako zozketakoa, Joxe Uribeetxebarriaren taldeko kideek irabazi zuten. Eta Bigarren saria berriz, Ahuzki otarrea, Anabel Nagerari tokatu zitzaion. Denok oso kontent bukatu genuen eguna, mintzapraktika mordoa egin eta aspaldiko partez barre algarak botaz. Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta baita beste guztioi ere! Mila esker baita, astero mintzapraktika lanetan boluntario ari zareten bidelagunoi. Zuon laguntza ezinbestekoa zaigu, ekimen hau aurrera ateratzeko!
Gora mintzalagunak! Gora Berbalagunak!