2017ko Debagoieneko mintzataldeekin Aramaixora irteera

Goizeko 10:00etan abiatu da bisita gidatua udaletxeko arkupetik. Txango berezia izan da Debagoieneko hainbat herrietako 30 bat mintzalarik osatu baitute taldea. Ez da egiten duten lehenengo mintza-ekintza bateratua. Aurretik, Elorrioko nekropolia ezagutzen eta Bergarako Laboratorium museoa bisitatzen ere izan dira.

Amillaga elkarteko Libe Ramilak egin ditu gidari lanak. Hasteko eta behin herriaren antolaketa administratiboaren berri eman du, eta baita Aramaio osatzen duten auzoen berri ere. Baina euskal mitologia izan da txangoaren ardatz nagusia eta laster aipatu ditu zenbait etxeren atarietan ikusten diren eguzkiloreak, Aramaioko mugarrien kokapenaz dauden kontuak eta lamiekin zein sorginekin lotutako kondairak.

Udaletxetik Andra Mari ermitarainoko bidea egin du taldeak, eta hortik goiko errotako karobiraino iritsi dira. Erreka ondotik itzuli dira, gero, erdigunera. Bidean Ibabe baserriko alabaren kondaira entzun dute bisitariek baita karobiko iturrian desagertutako neskatilarena ere.

Mintzalagunak, izan euskaldun zaharrak zein berriak, gustura ibili dira euskal mitologiarekin lotutako kontuak entzuten. Mintza-ekintza interesgarria izan da gehienendako.

 

eskerrik asko!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude