Ekainaren 6an Mintza Eguna ospatuko dugu Arrasaten. Urtero Euskal Herriko herri ezberdin batean egiten da jaia eta aurten, Arrasaten izango da.
TOPAGUNEAK antolatutako jaia da. Euskara Elkarteak herriko euskaltegiekin eta udalarekin kudeatzen duen mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duzuen berba-lagun, mintzakide, mintza-lagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada izango duzue bertan.
Bazkaltzera etorri nahi baduzue, maiatzaren 25a baino lehenago eman beharko duzue izena. Izen-emateak, AEDren bulegoan egin beharko dira eta 20€ balio du.
Horregatik, ezin duzue huts egin egun berezi honetara!