…
dakiguna praktikatu nahi dugu, erabili nahi duenari lagundu nahi diogu, mintzatzeko lotsa galdu nahi dugu, herria euskalduntzen lagundu nahi dugu, hitz egiteko zailtasunak gainditu nahi ditugu, auzoko euskaldunak ezagutu nahi ditugu, lagun taldea osatu nahi dugu, gustuko duguna eginez . Honela euskaraz bizi nahi dugu eta zu gurekin egotea nahi dugu!..
Izan zaitez euskararen boluntarioa!
Nahi baduzu…euskara praktikatu mintzapraktika taldetxoetan, Zahar-Berrin parte har dezakezu.
Nahikoa da astean ordu bete libre izatea
euskaraz mintzatzeko paseatzen ari zaren bitartean, kafetxoa hartzen duzun bitartean, kirola egiten duzun bitartean…
I Izen emateko helbide honetara AEDra edo euskaltegira etor zaitezke.
Maitena Arana Harbustan
Zahar-Berriko Teknikaria
AEDko tel: 943 771 228 / 695 786 852
Ikasturtea hasi ondoren sartu nintzanez partaide berria naiz eta ez dut Zahar Berri-ren antolakuntza osoa ezagutzen. Galdera batzuk baditut:
Zahar Berrik antolatzen dituen ekintzak urte batetik bestera erepikatzen direnak al dira? Proposamen berririk izanez gero norengana jo behar da? Nola hartzen dira erabakiak?
Pentsatzen dut egitasmoa guztia aurrera eramateko batzorderen bat izango dela, nortzuk osatzen dute?
Behar bada ikasturtearen aurkezpena egingo da eta han azalduko da guztia. Barkatu eragozpenak.
Asko izango zarete dakizutenak eta argituko didazuen itxaropenez idazten dut.
Eskerrik asko eta aurki arte.
Joxemari
Kaixo Joxemari,
Zure galderei erantzunez, eta seguruenik jakin jakingo duzu Zahar-Berrin nola funtzionatzen duen, ala eta guztiz ere, hona hemen azalpena:
– Zahar Berrik antolatzen dituen ekintzak urte batetik bestera erepikatzen direnak al dira? Badira ekintza batzuek urtetik urtera errepikatzen direnak:
· kurtso hasierako eta amaierako afaria.
· astebukaeratako ekintzetan:
o mendi irteera, sagardotegia
o Mintza eguna
· Euskaltegiko ekintzetan:
o Zahar-Berriren aurkezpena
o diapositiba emanaldia
o Janarekin zerikusia duten ekintzak
Kaixo Joxemari,
Zure galderei erantzunez, eta seguruenik jakin jakingo duzu Zahar-Berrin nola funtzionatzen duen, ala eta guztiz ere, hona hemen azalpena:
– Zahar Berrik antolatzen dituen ekintzak urte batetik bestera erepikatzen direnak al dira? Badira ekintza batzuek urtetik urtera errepikatzen direnak:
· kurtso hasierako eta amaierako afariak
· astebukaeratako ekintzetan:
o mendi irteera, sagardotegia
o Mintza eguna
· Euskaltegiko ekintzetan:
o Zahar-Berriren aurkezpena
o diapositiba emanaldia
o Janarekin zerikusia duten ekintzak
Eskerrik asko eta laster arte.
Maitena Arana
Zahar-Berriko teknikaria