2010. urteko Larreko Saria, Topaguneak gidatzen duen Iruñerriko Mintzakide egitasmoari
“Norberak ez duena egiten ez du inork egingo”. Adierazpena Euskalerria Irratiko presidentea den Mikel Bujandarena da eta Larreko Sariaren emateari erreparatzen dio. Horren aitzinean sortu zen, hain zuzen ere, Larreko Saria emateko ekimena, euskararen alde egindako lana saritzeko. Aurten Mintzakide egitasmoari egokituko zaio sari hau jasotzea asteartean Berriozarren izanen den ekitaldi batean.
Euskalerria Irratia Elkarteak ematen duen sari honen helburua euskara sustatzen duten pertsonak, kolektiboak edo ekimenak saritzea da, eta azken 15 urteotan Iñaki Perurena, Jorge Cortés Izal, Joxemiel Bidador, Irulegi Irratia edota Zaldiko Maldiko elkartea saritu izan dituzte. Aurten, azken boladan sona handia izaten ari den Mintzakide ekimena izanen da saritua, euskaraz komunikatzeko aukerak suspertzeko egiten duen lanagatik.
Iniziatiba honek hizkuntza menperatzen duten euskaldunak ikasten ari direnekin batzen ditu, euskararen erabilera sustatzen duten talde txikiak osatuz. Eusko Jaurlaritzak eginiko ikerketak argi utzi zuen jendeak bizipen positiboekin lotzen duela eta gehiago erabiltzen dutela euskara”.
Iniziatiba hau Nafarroan 2004ko ekainean jaio zen eta, harrezkero, bere partaide kopurua hirukoiztu egin du. Aurten 300 nafar arituko dira Mintzakiden. Hala ere, programa hau dinamizatzeko baliabide ekonomikoak urriak dira, Nafarroa ko Gobernuaren babes eza dela-eta.