2014ko ekainaren 4an, AEDn, udako postre hotzen lehiaketa ospatu dugu. Emozioa ez zen falta izan, eta benetan txalotzekoa izan da talde bakoitzak eginiko lana. Hona, hemen goizeko eta arratsaldeko irabazleen errezeta goxoak !!
– Osagaiak:
- 4 jogurt Griego.
- 4 limoiren zukua.
- 250 g esne kondentsatu.
- maitasuna.
– Nola egin:
- 4 jogurtak bol batean jarri, eta limoien zukua eta esne kondentsatua poliki-poliki gehitu eta poliki-poliki nahastu irabiagailuarekin. Zenbait abiaduratako irabiagailua izanez gero, abiadura motela aukeratu.
- Hozkailuan 4 ordutan eduki.
EgileaK: Manoli, Iosune, Esti, Ivana, Amaia, Piter eta Iñaki.
– Osagaiak:
- Galletak, cookies
- Txokolate beltza, 3 tableta
- 250 g esnegaina
- Marrubi handiak
– Nola egin:
- Lehenengo galletak txikitu behar dira.
- Txokolatea mikrouhin labean jarri, potentzia txikian, urtu arte. Gero nahastu.
- Kopa bat hartu, galleta txikitu batzuk kopan bota, gainean txokolatea bota erdiraino eta gero esnegaina kopa bete arte. Gainean, txokolate eta galletaz igurtzitako marrubi bat ipini.
Egileak: Mariaje, Arrooba eta Javi