Zahar Berri labur-labur:
Orain dela 18 urte, AED, Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak aspalditik zeukaten kezka baten ondorio izan zen ZAHAR-BERRI.
Zer da Zahar-Berri:
Modu atsegin, hurbil eta parte hartzailean praktikatuz
Euskaraz aritzeko erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Talde txikietan elkartzen gara, modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan. Paseoan, kafetegin, parkean, umeekin edo erakusketa bat ikusiaz.
Lotsak, beldurrak, konfiantza ezak, eta askotan euskaldun zaharrok dauzkagun jarrerek ere oztopatzen dute euskararen erabilera, muga horiek guztion artean gainditu behar ditugu!
Web gune honetan Zahar Berrin parte hartzeko modu ezberdinak aurkezten dizkizuegu, Berba Lagun, eta Berba Taldea eta asteburuko ekintzetara etor zaitezke. Animatu eta parte hartu!