Ondo jaten al duzu? Badakizu zein garrantzitsua den ura dietan? Zer egin soberako kiloak kentzeko? Nahi duzu profesional batek zure dieta azter dezan? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, animatu eta etorri!!!! Jakin dugu zaharberrik bidalitako loretxoaren bidez udaberrian sartuak garela. Sasoi hau soinu eta kolorez betetakoa izaten da eta horrek poztu egiten gaitu. Bada, ordea, urteko beste sasoi batzuetan baino gehiago kezkatzen gaituen gai bat: kiloak. Eta kiloekin lotuta, elikadura. Eta elikadurarekin lotuta, osasuna.
Horrela, bada, Udal Euskaltegian Amaia Diaz de Monasterioguren bertara ekartzea pentsatu dugu. Amaia dietista da eta zuetako askok entzunak izango dituzue Euskadi Irratian ematen dizkigun azalpen eta aholkuak.
Gaia interesgarria dela pentsatu dugu eta blog honetatik hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Beraz, badakizue, animatu eta etorri:
DATA: Apirilaren 4an, arratsaldeko 15:00etan
Apirilaren 5ean, goizeko 10:00etan
NON: Udal euskaltegian
Oharra! Norbait ezin bada etorri, baina zer edo zer galdetu nahi badu, idatzi hemen galdera eta Amaiak erantzungo digu. Erantzuna blogean jarriko dugu.
Gorputza berebila bezalakoa da, ondo bisitzeko 3 osagai behar ditu:
Lehenengo osagaia energia da (gasolina). Azukreak eta koipeak dira.
Bi mota azukre daude;geldoa eta azkarra.Geldoak fibra daukatenak dira, adibidez: arroza, gazta, fruta azalorekin, zerealak…
Azukre azkarrak mermelada, menbriloa, txokolateak…dira
Bigarren osagaia erregulatzaileak dira: hauek gorputzan gertatzen dena arautzen dute, eta autoekin konparatuz, semaforoak, stopak dira, adibidez, barazkiak eta frutak.
Hirugarren osagaia gorputzan ondatutako piezak berrrizten dituzte, bere izena proteina da. Bi mota daude; begetala eta animala
Joan zen astearte eta asteazkenean, hau da, apirilaren 4an eta 5ean, hitzaldia izan genuen Arrasateko udal euskaltegian. Sasoi honetan jendea kezkatuta dabil kiloekin, elikaduarekin eta osasunarekin. Horren inguruan aritzeko eta gauzak apur bat argitze aldera, Amaia Diaz de Monasterioguren ekarri genuen euskaltegira bertara. Berak emandako aholkua: denetik jan, kantitateari begiratu eta kalitatea zaindu.
Gorputzak bizitzeko energia (gasolina), erregulatzaileak eta proteinak behar ditu. Horiek egunero hartu behar ditugu.
Energia: azukreak eta koipeak dira. Azukreen artean geldoa (arroza, gatza, zerealak ) eta azkarra (mermelada, txokolatea ) ditugu. Normalean, gehiago kontsumitzen ditugu azkarrak geldoak baino, nahiz eta guri geldoak komeni. Koipeei dagokienez, berriz, denak behar ditugu, baina neurrian.
Hemen, Amaiak hainbat aholku eman zizkigun. Esate baterako, olio bejetala ona da, baina horietako batzuk hondatu egiten dira 180 gradutik gorako tenperaturan, beraz, ez da komeni frijitzeko erabiltzea. Entsaladarako, ordea, edozein da ona. Ondorioz, erabil ezazue oliba olioa zerbait frijitu behar duzuenean, olio mota hau ez baita hondatzen tenperatura altuetan.
Erregulatzaileak: barazkiak eta frutak. Egunean bost jatordu egitea gomendatu zigun; gutxiago baina sarriago, horrela, berdurak eta frutak gure elikaduran sartzeko aukera handiagoa izango dugu eta.
Proteinak: animalia edo bejetal jatorria duena. Badirudi, bejetalak modaz pasatu direla: garbantzuak, dilistak Gehien, okela kontsumitzen da. Kalitatearen inguruan ere, ez omen dago kontrol handirik. Nutrizio aldetik, orain dela 20 urteko laranja batek oraingo 3 laranjak besteko alimentua omen zeukan. Urte osoan laranja egon dadin hormonatu egiten omen dute, eta horrela lortzen dute laranja urte osoan egotea. Bistan da hori ez dela ona ez produktuarentzat ez lurrarentzat, are gutxiago, guretzat. Beraz, ez dago sasoian sasoikoa jatea bezalakorik.