ARTZAIN BATEKIN SOLASEAN

ARTZAIN BATEKIN BERRIKETAN

Pasa den martxoaren 30ean, AEK eta Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleek Bixente Pagoaga artzainarekin solasaldia izan zuten AEDko elkartean. Teknologia berrien, globalizazioaren, eta kontsumo absurdoaren mundu honetan kokatu ezin dezakegun bizitza modu bat aurkeztu zigun Bixentek. Garai bateko artzainen bizitza eta zituzten lanak, bizitzeko beharrezko ziren baloreak, ama lurrarekin zuten lotura, akelarreak, animaliak… gai mordo bat izan genituen ahoan.

Euskara ikasleek, Bixenterekin batera atzera egin zuten denboran, Degurixa inguruko artzain txabola batean egon ginen hilabeteetan zehar, ur potable, argi edo komunik gabeko txabolan, egunetan pertsonarik ikusi gabe, artilea lantzen, gazta egiten,…

Artzaintzak ere mundu berri bati egin behar izan dio aurre, merkatuaren diktadurari nola egin aurre, gizarte berri honetara egokitu bere oinarrizko baloreak galdu gabe. Guzti hau ere izan genuen mintzagai Bixenterekin. Euskaltegiko ekintzak ezagutzen ez genuen bizi moldea erakutsi zigun.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude